Hizkuntza eta kultura bereiz ez doaz


2021eko uztailaren 27an

Batzuk herriaz gogoratzen direla, euskara, berriz, ahazten dutela; beste batzuek, ostera, euskara maitatzen, baina, herria gaitzesten dutela, hizkuntza eta herria, finean, bata bestea gabe ezin direla bizi zioen Xalbador bertsolari handiak. Euskararen indarberritze ahaleginetan, besteak beste, eskoletan, urteetan, euskara eta euskal kultura uztartzeko ahalegin sistematikorik, egiturarik eta erabatekorik ez dugu egin eta bereizita, bataren eta bestearen artean loturarik egongo ez balitz bezala, urratsak egin ditugula ere ematen du. Anartean, hizkuntzak gauzak egiteko baliatzen ditugun neurrian eskuratzen ditugula kontuan hartu gabe, garai bateko euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko bereizketari, gure hizkuntzaren eta kulturaren artekoa ere gehitu diogu.

Hizkuntzak, baina, bestelakorik adierazi arren, ez dira ideiak, nahiak eta esperientziak pertsonen artean trukatzeko bitarteko soilak. Esandakoez gain, hizkuntzak, besteak beste, beraiei lotutako kulturen erakusle eta adierazpen sinboliko ere badira, beraz, hizkuntzak kultura horien zati dira eta haiei, neurri handi edo txiki batean, komunikaziorako oinarri ematen diete. Ez dago, beraz, kultur edukirik gabeko euskararik, ez dago, finean, hizkuntzak eta haiei lotutako kulturak bereizterik.

Oteizak Isturitzeko artistak euskalduna eta modernoa batera izatea badagoela esan zuenenean, euskalduna izatea mundua ikusteko era bat dela gaineratu zuen. Halaber, euskalduna izatearen identitate berezia oinarri kulturaletik ulertu behar dela zioen, ezen, haren aburuz, estetika baita bestelako egiten gaituena, eta honetan bi zutabe aipatu zituen, neolito garaiko harrespil hutsa eta hizkuntza, euskara.

Hain zuzen, gure aurrekoek, Neolitiko Aroan eratutako hileta oroigarri diren harrespilak, apaltasunez, dotoreziarik eta handinahikeriarik gabe unibertsora beso zabalik iruinarriz eratu zituzten berberak baliatu ditu, besteak beste, Xabier Garagorrik, erromatarren garaiko zirkulua edo koadrigek egin beharreko buelta »hastapenean, curriculum hitzak hori adierazten zuen» irudikatzerakoan. Izan ere, curriculum, gerora, ikasketen eduki edo programari deitu ohi zaio eta zuzendari izan denaren lanak Ikastolek »1996an» burututako Batzarrean agertutako kezka bati erantzuteko gutxieneko zorua ahalbidetu nahi zuen. Zein dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean, hamasei urteko gazteak euskal kulturari buruz »gutxienez» ezagutu behar dituen gertaerak eta kontzeptuak, egiten jakin behar dituen prozedurak eta bereganatu behar dituen balioak eta jarrerak? Eta horren oinarri komuna beharko lukeena, euskal kulturari dagokionez, zer daukagu eta zer eduki nahi dugu »batez ere» denok batera, gaur eta hemen bizi garen askotariko euskaldunok?

Izan ere, kultur adierazpideari erreparatzen badiogu, eskoletan, euskara, historia, zientzia, musika, zein bestelako jakintza arloetarako baliatzen ditugun materialetara jo besterik ez dugu, gure kulturak zein presentzia urria izan duen edo duenean zein sistematizatu gabe dagoen ikusteko. Testuinguru horretan, azter dezagun, halaber, milaka erdaldun euskalduntzen diharduen euskaltegi sarearen curriculum proposamena eta testu mota desberdinak garatzeko heldulekuak bai, baina, euskal kulturari buruz ezer gutxi dagoela ohartuko gara, bada, zein da euskalduntzen ari garen belaunaldiaren kultur erreferentzia, ezpada, erdaraz sortutakoa eta sortzen dena. Halako baldintzetan, gure hizkuntza erabat indarberritzea, garatzea eta irautea lortuko ote dugu? Gure hizkuntzari atxikimendua izatea erdietsiko ote dugu?

EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoak eskolako curriculumaren %45ari berezko ezaugarriak erantsi ahal dizkiotela kontuan hartzen badugu, aspaldi egin beharreko lan sorta baten hasiera izan behar zuen Garagorrik zuzendutako Euskal curriculuma. Kultur ibilbidea. Adituen ekarpena izeneko lanak, ez da hala gertatu, ordea, eta, aurtengo San Joan egun bezperan kaleratu da. Hiru atal nagusitan antolatutako hamar gai-multzotan, hirurogeita hiru adituk, euskalduntasunaren begiez, jakintza-arlo desberdinetako berrogeita hamar gai jorratu dituzte, beraz, lan mardula, garrantzi handiko mugarria ezarri da, ezbairik gabe.

Baina, lana hasi baino ez da egin, ezen, orain bakarka landutako gaiak osotasun batean aztertu eta gutxienekoak zehazteari ekin behar baitzaio. Horren altzora, materialak ekoitzi eta argitaratu behar izango dira, irakasleak prestatu, e.a. luzea. Gainerako gizarte eremuetan ere »hedabideak, helduen euskalduntze eta alfabetatzea, kultur ekoizpenak, e.a.» hausnarketa bultzatu eta noranzko berean zein ekarpen egin dezaketen prozesuak bultzatu behar izango dira, beraz, protagonismo antzuak saihestuz, egitasmoa erabat garatu ahal izateko lankidetza giroa nagusitzeko eta aliantza estrategikoak gorpuzteko aroa da oraingoa.

Suarekin, kristautasunaren aurreko festekin eta udako solstizioa gurtzearekin lotuta daude egun hauetan, San Joan bezperako gauean bereziki, Euskal Herriko bazter gehien-gehienetan piztutako suek. Euskal curriculuma eraikitzeko sua piztu da, eginahalak egin ditzagun ez dadin sekula itzali.


Azkenak
2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


Jean-Marie Le Pen: nazismoa eta “arrazen mailakatzea” asumitzen zituen politikaria

96 urterekin hil da Jean-Marie Le Pen, eskuin-muturreko aurpegi ezaguna, Frantziako Estatuan urtez urte indartu egin den Fronte Nazionalaren sortzailea. Ahoan bilorik gabe aritu izan da beti eta beti bere ideia arrazistak zabaltzen. Ideia arrazistak ereiten, eta uztak jasotzen:... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herrian

2024an beste sei hilketa egon zirela gogoratu zuten. “Nazkatuta, nekatuta eta haserre” daudela adierazi du mugimendu feministak Barakaldoko Bide Onera plazan, eta biktimei arreta eskaintzeko sistemen eraginkortasun eza salatu dute. Barakaldoz gain, herri askotan izan... [+]


2025-01-08
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Hazparneko Laborantza Lizeoan hiru irakasgai euskaraz irakatsiko dituzte datorren ikasturtetik aurrera

Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.


2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


2025-01-08 | Leire Ibar
Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu dute

Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


2025-01-08 | Julen Azpitarte
Harry Smith: AEBetako artea itxuraldatu zuen zinemagilea, folklorista eta magoa

Artista polifazetikoa izan zen Harry Smith (1923-1991). Inkonformista erradikala ere bai, bere biografia askotan nabarmentzen denez. Instituzio eta galeristetatik urrun, eskale baten itxura izan zuen urte luzez. Berari buruzko azken liburua, Cosmic Scholar: The Life and Times of... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


2025-01-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxearen planetan

Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]


Eguneraketa berriak daude