Heriotzari irribarrea lapurtu ziotenekoa

  • Boccaccioren Decameronea klasikoan oinarritutako antzezlana estreinatu du Adosek. Garbi Losadak zuzendu duen komedia osatzeko, idazle italiarraren ipuin erotikoenak hautatu dituzte. Ekainaren 3an estreinatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean

2021eko uztailaren 27an
Muturreko egoeretan sormena loratu egiten omen da. Heriotza ate joka ari dela sumatutakoan, esaterako, bizirauteko senak edozein trikimailu asmatzera bultzatzen omen du gizakia. Animalia-senatik gelditzen zaigun apurra orduan agertzen da, antza.

Egoera larri horietako batean kokatu zituen Giovanni Boccacciok Decameronea idazlaneko protagonistak. 1348. urtean Florentziako hiritar gehienak akabatu zituen izurritea testuinguru gisa hartuta, gaitz hilgarri hartatik ihesi dabilen gazte taldea da kontakizunaren ardatz. Hamar egunez »hortik ipuin bildumaren izenburua» hiri kanpoko landetxe batean ezkutatzea erabakitzen dute zazpi emakume eta hiru gizonek. Egun horietan, denbora ahalik eta azkarren pasatze aldera, ipuinak kontatuko dizkiete elkarri.

Orain, Ados konpainia donostiarrak oholtzara eraman du Errenazimentuko testu aski ezaguna. Konpainiak hamar urte bete berri dituenean, lehen aldiz heldu dio, gainera, testu klasiko bat muntatzeari. "Erronka polita iruditu zitzaigun Decameronea egitea. Gainera harekin jolas eszeniko berezia egiteko aukera genuela ikusi genuen", dio antzezlanaren zuzendari Garbi Losadak.

Traje bila dabiltzan gorputz biluziak jarri ditu zuzendariak eszenan, pertsonaia bila dabiltzan aktoreak balira bezala. Bost aktoreek »Alvaro Garaialde, Javier Barandiaran, Aitor Fernandino, Xabi San Sebastian eta Josean Bengoetxea» arropa ezberdinak janzten dituzte eszenan bertan, azalduko dituzten ipuinen arabera.
Garbi Losadak Jose Antonio Vitoriarekin batera eginiko egokitzapenean, ezinbestean, jatorrizko testuari zenbait aldaketa egin dizkiote. Jatorrizkoak dituen ehun ipuinetatik hamar hautatu ditu konpainiak, guztiak ere ukitu erotiko nabarmena dutenak. Bestalde, kontalari guztiak gizonezko bilakatu ditu Adosek. Umorea da, ordea, testuei darien ezaugarri nagusia: "Gure konpainiarekin bat doan lana da alde horretatik. Barrea heriotzaren antidoto lez ulertzearekin erabat identifikatzen gara", dio Losadak.

Irudimena bizirauteko

Ihesean eta izuturik dabiltzan bost mutil ageri dira oholtzan ikuskizunaren lehen minutuetan. Jose Ibarrolak diseinatutako aluminiozko estruktura mugikorretan zintzilikatutako jantzien artean azaltzen dira biluzik, eszena gainean babesik topatu ote duten jakin nahian. Heriotza entretenitzeko, ia arnasestuka, ipuinak kontatzeari ekiten diote. Sherezaderen 1001 gau haietan bezalaxe, kontakizun honetako protagonistak irudimen gaitasunak libratuko ditu heriotzatik.

Aktoreek denetariko pertsonaiak gorpuzten dituzte: fraideak, emazteak, mojak, nekazariak... Garai isabeldarrean aktoreek egiten zuten moduan, gizonezkoek jokatzen dituzte emakume paperak. Bost aktoreek erregistro zabala erakusten dute eta jostari ageri dira oholtza gainean.

"Proposamena puzzle bat bezalakoa da. Aktoreentzat lan zaila da, askotan narratzaile eta pertsonaia rolak jokatu behar baitituzte aldi berean, eta guztia ia trantsiziorik gabe", gaineratzen du Losadak. Antzezlana denbora-errealean azaltzen zaio ikusleari, denbora jauzirik gabe.

Ipuinak erritmo biziz muntatuta daude »kasu batzuetan bi ipuin batera ere kontatzen dira» eta gizakiok gure helburuak lortzeko erabiltzen ditugun tresnak ageri dituzte: "Nahiz eta mendeak igaro, pikareska antzekoa erabiltzen dugu gizakiok".
Hogeita hamar pertsonaia baino gehiagok osatzen dute kontakizuna, hamaika lekutan jazotzen diren eszenetan zehar: "Hori izan da lanik gogorrena. Espazio huts batean, estruktura mugikor batzuen bidez eta jantzien bidez, lokalizazio ezberdinak egitea", gaineratzen du Losadak. Olga Rego portugaldar diseinatzailearen jantzi landuek protagonismo berezia eskuratzen dute oholtza gainean.

Hamar urte gustukoa egiten

Ekainaren 3an Donostian eginiko estreinaldian Adosen lan berriena ezagutzeko irrikitan zegoen jendartea. Antzoki Zaharra lepo bete zen emanaldi guztietan. "Guretzat nahiko proposamen arriskatua izan da Decameronea muntatzea, ez baita berez testu komertziala. Uste baino harrera hobea izan du azkenean".

Bego Losadak eginiko euskarazko bertsioak testuaren komedia puntua mantentzea lortu du, jatorrizko testua errespetatuta ere, euskara argia baitarabilte aktoreek. Zuzendariak dioenez, euskarazko bertsioa sortzea kapritxo bat izan da: "Harrokeria puntu bat ere bai. Izan ere, ez dut uste euskaraz sei emanaldi baino gehiago egingo ditugunik. Decameronea, baina, gizateriarentzat altxor bat dela uste dugu eta, hortaz, iruditu zitzaigun euskaraz ere egin behar zela". Aragoiko antzerki jaialdian aurkeztuko dute ikuskizuna uda aurretik eta ondoren, irailetik abendura arte Eusko Jaurlaritzaren Sarearen barruan 18 emanaldi emango dituzte hemengo antzokietan.

1994an sortu zenetik, Ados konpainiak kaleko, aretoko eta haurrei zuzendutako lanak sortu ditu. Las mujeres de verdad tienen curvas (2003), Antzar Zopa (2003), John Wayneren laguna (2002) eta Manolito Laubegi (1999) dira azkenak. Guztiak ere komediaren bidetik doazen ikuskizunak dira. "Ez dut uste estilo bat markatu dugunik. Azken batean estiloa auto-plajio antzeko bat da. Egiten dakiguna egin egin dugu. Baina egia da ez garela inoiz saiatu merkatuaren beharrei erantzuten. Merkatua ezin da ezagutu gainera. Askoz ere hobe da libre ibiltzea, zure buruarekin hobe sintonizatzen duzu horrela".

Decameronea estreinatuta jada hurrengo egitasmoa pentsatzen ari dira konpainiako kideak. Laura Esquivelen Como agua para chocolate eleberrian oinarritutako antzezlana estreinatuko dute datorren udazkenean: "Aspalditik egin nahi dugun antzezlana da. Kontua da Laura Esquivelek bere lanaren autore-eskubideak berreskuratu arte ezin genuela ezer egin. Orain dena prest dago eta irailean hasiko gara entseatzen".

Erakusleihorik gabe

Sindikatuek deitutako greba dela medio bertan behera gelditutako Donostiako Antzerki Azokan Decameronea aurkeztekoa zen Ados konpainia. Euskal Herriko taldeentzat erakusleiho garrantzitsua da Azoka eta kanpoan emanaldiak lortzeko aukera bikaina. Suspenditu izanak sorpresaz harrapatu zuen Losada: "Albistea oso bat-batean jaso genuen, eta berandu gainera. Estatuan badaude beste azoka batzuk baina jada ez genuen izena emateko denborarik ere". Donostiako Azoka ez egiteak oraindik ere traba k jartzen dizkie konpainiei Losadaren hitzetan: "Askotan nekazariak bezala garela pentsatzen dut. Oso hauskorra da gure lanbidea. Edozein aldaketa txikik urteko uztan eragina izan dezake, gure edo gure produktuaren biziraupena kolokan jartzeraino".

Dekamerone Arestiren eskutik

Boccaccioren ipuin bildumak sortzaile askoren ikusmina sortu du historian zehar. Passolinik, esaterako, zinemara eraman zituen horietako batzuk. Gabriel Arestik ere, ipuin sorta bat euskaratu zuen Dekamerone tipi bat titulupean. Hala zioen hitzaurrean: "Boccaccio irakurtzea ez da Aquino eta Hipona irakurtzea bezain onuragarria izango agian, baina bai askoz ere dibertigarriagoa".
Euskal Antzokietan ere izan dugu lehenagotik Decameronearen berri, Maskarada taldeak Zaldia behorrarekin ipuina txertatu baitzuen 2000an aurkeztutako Kaio luma zikina antzezlanean.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude