Haritz eroriari orok egur


2021eko uztailaren 16an

Hiru gune nagusi daude Orgin, Arigartzetako harrera gunea, Tomaszelaietako ibilbideen gunea eta Muñagorriko Kontserbazio gunea. Azken gunerako sarrera debekatua dugu, basoaren kontserbazio eta birsorkuntza ziurtatzeko.

Ibilbidea bigarren gunean hasiko dugu. Hiru ibilbide desberdin ditugu aukeran: labirintoa, bidea eta bidexka. Baina oso laburrak direnez, hirurak egingo ditugu. Hiru bide hauekin, Tomaszelaietako gunea inguratuko dugu. Guztira 2,2 kilometroko ibilbidea da, galbiderik ez duena. Ekin diezaiogun, beraz.

Lehen ibilbidea, labirintoa

Hasi eta berehala, labirintoa edo basoaren barrua erakusten digun 300 metroko bide zidorra topatuko dugu. Hariztietako dibertsitatea ikusteko parada ederra dugu. Gorostia, erratza, arkakaratsa, txilarrak, elorri zuri eta beltza... zuhaixken arteko bidea da. Aurrera joz, gizakiaren ustiapenaren lekuko, inausitako haritza dugu aurrez aurre.

Orgiko hariztiaren erabilera

Garai batean, haritzak kimatu egiten ziren ezkur gehiago emateko, eta neguko egurra lortzeko. Modu honetara, haritzak adar asko ateratzen zituen, itxura eraldatuz. Baina hau ez da gizakiak Orgiri eman dion erabilera bakarra. Ehizarako, abereen bazka leku, ofita ateratzeko, sendabelarrak biltzeko, perretxikotarako, zura lortzeko... gizaldiz gizaldi erabili izan da. 1996an Nafarroako Gobernuak "Aisiarako Natur Eremua" izendatu zuenetik, atseden hartzen uzten zaio hariztiari. Bertan jaio eta hiltzen dira zuhaitzak. Nonahi ikusiko ditugu harizkando eta enbor eroriak, adin desberdinetako aleak, baso naturaletan gertatzen den moduan. Haritz gazteen arteko lehia ere ikus daiteke, gune txiki batean ale asko badaude, bata bestearekin lehiatzen dira eguzki argia bereganatzeko.

Orgiko animalien erreinua

Aberastasun hau ere, ez da ahaztekoa. Miru gorria, okil txikia, mokolodia... hegaztietan soilik, 90 espezie bizi dira Orgin. Ugaztunetan, aldiz, 29 espezie daude zerrendatuak. Aurreraxeago, Aguasalada bezala ezagutzen den puntuan, euri urak lurzoruan filtratzean disolbatutako gatz fosilak kanpora ateratzen dira uretan. Ura lurruntzean, gatza bertan geratzen da. Geologian diapiro deitzen zaion prozesu honek, milioika urte ditu eta bere jatorria, Ebro ibarrean zegoen itsaso batean omen dago.

Berriz ere bideari eutsiz, behatoki batera iritsiko gara. Igel jauzkarien paradisura. Behatokitik putzua ikusten da eta isil isilik egonez gero igelen korrokak entzuten dira.

Aurrerago, geologia balio handiko ofita harriak topatuko ditugu. Bertako harrobi zaharra ez dago guztiz itxia, ibilbideetako bide zidorrak egiteko bertako ofita erabili baitute.

Harrera gunea

Berriz ere, konturatzerako harrera gunera iritsi gara. Aisiarako gune aproposa da hau. Komunak, mahaiak, iturriak, erretokiak... denetarik du. Hainbat ekintza ere antolatzen dira urtean zehar. Udan, uztaileko azken igandean eta abuztuko igande guztietan musika klasiko kontzertuak izaten dira. Espainiako Ornitologia Elkarteak hegaztien inguruko ekintzak antolatzen ditu eta haurrentzako nahiz helduentzako bisita gidatuak noiznahi izaten dira, aurrez abisatuz gero. Horretarako telefono zenbaki hauetara zuzendu gaitezke edota Lizason dagoen Kuarteleneako turismo bulegora: 948 305300 eta 948 507204.

Animaliak ikusteko intentzioarekin hurbiltzen bagara Orgira, egunsentia da ordurik onena. Diapiroetako gatza jatera inguratzen diren orkatz eta basurdeak ikusteko, berriz, ilunabarra. Dena dela, ikusten ez baditugu ere, entzuteko soilik ere merezi du Ultzama bailarako paraje hau ezagutzea.

Baso igel jauzkaria
Orgik badu bere protagonista. Iberiar Penintsulan, baso igel jauzkaria Araba eta Nafarroako haran batzuetan soilik aurkituko dugu. Bere habitatari estu loturik dagoen anfibioa da. Putzuak dauden hariztietan bizi ohi da eta harizti mota hau oso urria da gure inguruan. Basoa da bere ohiko bizileku eta orbel artean ezkutatzen da, bere ehizakiak airean harrapatuz. Ezkutatu gabe ere, kolore arrea dela eta zaila da desberdintzen.
Populazioa zenbatekoa den ez da ezagutzen. Milaka gutxi batzuk badaudela badakite, ez baitira batere ikus errazak. Animalia gautarra da eta putzuetara neguko gau batzuetan soilik hurbiltzen da arrautzak errutera.
Urtarrila-otsaila bitarte, 800 bat arrautza jartzen dituzte putzuetan. Zapaburuak, martxo bukaeran hasten dira ateratzen. Ekainean, metamorfosia jasaten dute, zapaburu izatetik, igel bihurtzera, uretatik lehorrera. Bi urteren buruan, igel ugalkorrak izanen dira.
Espeziearen biziraupena ziurtatzearren, hainbat ikerketa egiten dituzte Orgiko langileek. Egunero jasotzen dituzte uretatik atera berri diren igeltxoak, identifikatu eta neurtzeko. Gauza berbera egiten dute ale helduekin, arrautzak errutera uretaratzen direnean. Helburua, espeziearen kopuru zehatza jakin eta bertako populazioaren jarraipena egitea da. Behaketa horiek, kontserbaziorako estrategia eraginkorragoak sortzea ahalbidetuko dute.
Zoritxarrez, gure baso igel jauzkaria, Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoan dago, "habitataren aldaketei sentikor" mailan eta "zaurgarri" moduan Espainiako ornodunen liburu gorrian. Eta halako habitatak hain urriak izanik, behar beharrezkoa da Orgiren osasuna zaintzea.
Beraz, anima zaitezte animalia txiki hau bisitatzera. Ikusteko zaila bada ere, erraz entzun daiteke bere korroka putzu ingurura hurbilduz gero. Hori bai, habitata eta bere bizilagunak errespetatuz.

Nola iritsi
A-15 autobidea hartuz gero, Latasako irteeran aterako gara. N-121 aukeratzen badugu (Iruñetik Irunera doana), Arraitzen edo Ostitzen irtengo gara. Batetik edo bestetik, hainbat herri txiki zeharkatuko ditugu. Lizaso eta Gerendiain herrien artean dago Orgi. Iritsi bezain pronto, aparkalekua dugu kotxea uzteko. Egurrezko etxola bat ikusiko dugu, harrera eta informazio gunea. Bertan nahi dugun guztiaz informatuko gaituzte. Hala ere, ibilbidean zehar informazio kartelak aurkituko ditugu.


ASTEKARIA
2004ko uztailaren 11
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude