Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Kalapita Oteiza Fundazioan

Carlos catalanek ez du Oteiza Fundazioko patronatuko kide izaterik, horixe berretsi du Nafarroako Auzitegiak, nahiz eta Oteizak berak Catalan patronakide bilakatzeko eskaera egin hil aurretik. Hori ez da Fundazioari dagokion albiste bakarra. Izan ere, Fundazioak hiru patronatukide berri izendatzeko asmoa adierazi du »egun zortzi dira». Patronatuko sektore kritikoko Jaione Apalategi, Jose Angel Irigarai, Xabier Morras eta Juan Antonio Urbeltzek proposamen honen kontra bozkatu zuen, baina aurrera egin zuen Juan Huarte Fundazioko presidentearen kalitatezko botoa dela-eta. Hiru kide berriak Nafarroako Parlamentuko Kultura eta Tursimo batzordeak, Nafarroako Kultura Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Sailak hautatuko dituzte, bakoitzak bana. Hala, sektore ofizialak indar gehiago eskuratuko luke. Sektore kritikokoek erabakia estatu kolpea dela esan dute.

Nafarroako jaialdiak Europara begira

Uztailaren 26tik abuztuaren 7ra, Europako hainbat kulturen adierazpenak ikusi ahal izango dira Iruñean. Nafarroako Gobernuak diru gehien inbertitzen duen kultur eskaintzak musika, zinema eta hitzaldiak izango ditu ardatz. Baluarten eskainiko dira, besteak beste, Danubio ibaian barneratuko gaituen ikus-entzunezko muntaia; Portugalgo fado, vals eta tangoak; eta doinu zeltak Irlanda, Bretainia eta Suediako taldeen eskutik. Ziudadelan, berriz, bost kontzertu gozatzeko parada izango da, horien artean, Bretainako ijitoen musika, reaggea eta Indiako doinuak. Gogoetari tarte eginez, sei konferentzia egingo dira, Europako kultura, nortasuna eta politika aztertzeko.

Demoen aldeko enkantea


Hamabi artistak beren lanak eskaini dituzte, enkantean jarri eta bildutako dirua Demoen alde izan dadin. Artearen merkatua desobedientzia zibilarekin lotzeko lehenengotako ekimena da. Enkantea uztailaren 11n egingo da, goizeko 11:00etan, Miarritzeko Salle des Ventes gelan. Besteak beste, artista hauen lanak salduko dira: Nestor Basterretxearen 100 serigrafia, Mattin Partarieuren margoak, Antton Mendizabalen eskulturak, eta Ben-en pinturak...

Gure kultura atzerrian zabaltzeko lanean

Euskaldunoi gure zilborrari begira aritzen garela leporatu izan zaigu maiz eta gure kultura zabaltzeko eginahalean antzeratsu jokatu izan dugula. Atzerrian afera politikoagatik ezagutzen da batez ere Euskal Herria. Gure kulturaren berri gutxi izaten dute. Gure musika, literatura, artea, bertsolaritza, antzerkia... kanpoan ezagutarazteko ahaleginak egin izan dira, baina badirudi azkenaldian kultur eragileak zabaltze horretan indarra jartzen ari direla, zirkuitu tradizionalagoetatik (diasporako euskal asteak, nazioarteko azokak...) kanpo . Horren adibide dira euskal idazleak geroz eta gehiago doazela nazioarteko literatura jardunaldietara, haien obra hizkuntza gehiagotara itzultzen dela, musika taldeek emanaldi gehiago eskaintzen dituztela atzerrian »uzten dietenean», antzerki taldeen birak urrutirago iristen direla... Beharrezko urratsa da eta ez litzateke saio makala gure zilborretik besteren bihotz-begietara jauzi egingo bagenu.

* * * *

Donostiako Antzerki Feria ez da izango aurten. Uztailaren 7tik 10era zen Feria egitekoa, baina Udalean gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek egun horietarako greba aurredeialdia egin zuten eta horren aurrean Udalak bertan behera utzi du. Ez da negoziazio saiorik egon eta, azkenean, etortzekoak ziren taldeak eta ikusleak gertatu dira kaltetuen.

Espainiako zine ikuslearen profila aztertu berri du Carat agentziak: 25 eta 34 urte bitartekoa da, klase ertain edo altikoa eta goi mailako ikasketak ditu. Oro har, ikusleak nahiago izaten du areto askoko zinematara joatea (%3 igo zen iaz) eta geroz eta maizago erosten dituzte sarrerak aurrez (%25ek erosten du aurrez). Hilean behin joaten da zinemara, batez beste 17 aldiz urtean.

Arte eszenikoak EHUn. Zoritxarrez, ezin dugu esan EHUk antzerkiari buruzko lizentziatura eskainiko duenik. Pozgarria da, ordea, datorren ikasturtean Antzerkiko eta arte eszenikoetako espezialista titulua eskainiko duela jakitea. Leioako Arte Ederren Fakultateko ekimenez, interpretazioa eta espazio eszenikoa landuko dute ikasleek ostiral eta larunbatetan.


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude