argia.eus
INPRIMATU
Estonia
2007ko otsailaren 21a
Naturalista bat izan zen poesia emanaldian. Zazpi hizkuntzatan jardun genuen han bildu ginen idazleok. Emanaldia eta gero, afaria, eta naturalista hura gurekin. Zinta bat jarri zigun eta bertan, txorien kantuak. Esan zigun: "40 urtean ibili naiz txorien kantuak aztertzen eta zuei entzun eta kantu horiexek etorri zaizkit burura. Nahiz eta hitzen esanahia ez jakin, esan nahi zenutena ulertzen nuen, txoriek zer esan nahi duten ulertzen dudan moduan". Bi toki, New York eta Estonia, eta gogoeta bat, antzekoa.