Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Patata soro bat
Josetxo Azkona
Alberdania
169 orrialde
13 euro


Hirurogei ipuin laburren uzta

Josetxo Azkona ezaguna da letren munduan, besteak beste 1997an Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazteagatik eta hiru olerki bilduma kaleratuak izateagatik. Orain aurkezten duen liburuan, berriz, hirurogei ipuin labur eskaintzen ditu. Era guztietako kontakizunak dira Patata soro bat liburuan azaltzen direnak. Kazetari gazte batek bere elkarrizketatuaren aitormenik zintzoena zakarrontzira botatzearen arrazoia, Noeren ontzi barruko gorabeherak, bosgarren pisutik tiroka ekiten duen hiltzailearena, ingelesa bakarrik mintzo daitekeen munduaren gristasuna, bere emaztea beste batekin ohean harrapatu uste duenak egindakoa, igogailuko zulotik erori zen neskatoarena, okerreko santuari laguntza eskatu zion gizonarena eta beste asko.

Eseté
Batzuen artean
Amasté Comunicación
162 orrialde

Eseté aldizkarikoen Donostiari buruzko zenbakia

Bilboko Amasté Comunicaciónek kaleratzen duen Eseté aldizkariak Donostialdeari eta bertan bizi diren hainbat lagunei eskaini die udako zenbakia. Easotarra izenburua duen zenbakia hau Manifesta 5ekin elkarkidetzan egina izan da. Nola ikusten ote du Gipuzkoako hiriburua eta bertan bizi den fauna kanpotik datorrenak? Bidaiari bakoitzak bere erantzuna izango du, jakina, baina Esetékoek diotenez, hiri honen espiritua elebiduna, bi nazioduna eta batik bat bipolarra da. Auzoz auzo ibili dira hura ezagutzen, Orioko itsasertzean agertu, Donostiako Kontxa aldean hainbat urte pasa eta orain Pasaian-edo dabilen Pakito izurdearen ibilbidea egin nahi izan balute bezala, eta honetaz eta hartaz mintzo zaizkigu aldizkarian zehar.

Satelite bidezko nortasunak
Josu Amezaga Albizu
Utriusque Vasconiae
213 orrialde

Latinoamerikako Canal Vasco

Josu Amezagak Utriusque Vasconiaeren eskutik plazaratu duen saio honen izenburu zehatza Satelite bidezko nortasunak. Latinoamerikan Canal Vasco ikusten da, eta Latinoamerikan diren euskaldunek satelite bidez jasotzen duten Canal Vasco telebista nola eta zertarako erabiltzen duten galderari erantzuten dio. Baina euskal diasporari buruzko ezagutzara mugatu gabe, talde nortasunak nola eraiki ohi ditugun ulertzen lagundu nahiko lioke irakurleari. Josu Amezagak euskal kultura eta bestelako kultura herrikoien arteko dialektikak aztertu zituen doktorego tesian, eta geroztik hainbat ikerketa burutu ditu gizarteko komunikazioaren gainean. Azken urteotan talde nortasunen eraikuntzan komunikabideek daukaten lekua jorratzen du bere ikerkuntzan.

Helloak Txinan
Jon Abril
Txalaparta
194 orrialde
14 euro

Bi euskaldun Txinan zehar

Kanpotik etorritako edonor omen da helloa Txinan, horrela deitzen omen dituztelako bertakoek itxuragatik hangoak ez direla sumatzen dituztenak. Hori kontatzen du Jon Abrilek Helloak Txinan lanean, Asier Gogortza argazkilariarekin batera berrogei egunetan zehar Txinan barrena eginiko bidaien kronika osatzerakoan. Leku ugaritan ibili ziren, eta haietan aurkitu eta ikusitakoak azaltzen dira liburuan: hizkuntzarekin izandako zailtasunak, zeruari erreparatu beharra, hiri handiak, nekazari herriak, jende uholdeak, Txinako gizartea eta historiaren gaineko gogoetak, paisaiaren edertasuna, tearen zeremonia, eltzerako prestatzen dituzten txakurrak, euskal enpresek Txinako merkatuan dituzten egitasmoak, bertsolari txinatarrak, askotariko kulturak...

Karramarro txiki
Batzuen artean
IKA Kultur Elkartea
8 orrialde

0-7 urteko haurrentzako aldizkaria

Ibaizabal argitaletxeak IKA Kultur Elkartearekin eta ETBrekin elkarlanean argitaratutako aldizkaria da Karramarro txiki, 0-7 urte bitarteko haurrei zuzendutako kazeta. Marrazkiak, inguruaren ezagupenari buruzko jolasak, natura errespetatzeko egin behar diren eta egin behar ez diren gauzak, zabor bakoitzak daukan edukiontzia bereizten ikasteko erak, lehiaketak, denbora-pasak, matematikarekin erlazionatutako jolasak eta beste hainbat alor lantzen dira bertan. Karramarro txiki aldizkariaren helburu nagusia, haurrak ondo pasa dezaten lortzeaz gainera, neska-mutikoei euskara txiki-txikitatik era erakargarri batean aurkeztea da, euskaraz jolastuz euskal irakurketarako zaletasuna sor dakien.


Henrike
higanota
Karlos del Olmo
Hiria
273 orrialde
21 euro


Karlos del Olmoren lehen nobela historikoa


«Parisek balio du, bai, meza bat» esaldiarekin egin zen etorkizunean ere ospetsu Nafarroako Henrike III.a edota Frantziako Henrike IV.a. Eta errege hori dugu Karlos del Olmok idatzitako nobela historiko honen ardatz. XVI. mendean Nafarroako Erresumak bizi behar izan zituen garai latzetara garamatza Henrike higanotak, eta nobelan fikziozkoak diren pertsonaiak ere agertzen diren arren, ugariagoak ditugu Albreteko Joana, Leizarraga edota Katalina Medici bezala benetakoak diren pertsonaiak. Bere Nafarroako Erresuma Frantziaren handitasunean desegitea erabaki zuen Henrike Albret euskalduna zen, eta bere bizitzan hiru-lau aldiz erlijioz aldatu zuen. Hasiera batean higanota zen, gainera bere amak-eta sinesmen horretan oso estu hazitakoa, baina Margot Medicirekin ezkondu ahal izateko katolizismora pasa zen; handik gutxira damutu eta atzera ere higanota bihurtu zen, baina azkenean »eta hortik dator hain ospetsu egingo zen esaldia» Frantziako errege izateko katoliko egin zen. Aldaketak aldaketa, erlijio gerrekin amaitzea lortu zuen, eta horregatik-edo, asko omen dira diotenak Frantziak inoiz izan duen erregerik onena izan dela.

Gorbeia
Miguel Angulo,
Malu Egiluz
Sua
96 or.+ mapa/ 7,90 euro

Gorbeia natur parkearen gaineko gida

Miguel Angulo eta Malu Egiluzen artean osatutako gida honek Gorbeia natur parkea aurkezten digu, bertako geologia, fauna eta landaretzari buruzko xehetasunak emanaz. Gorbeiaganera Areatzatik Pagomakurretik, Barazardik, Ubidetik, Zaratetik zein beste hainbat tokietatik igotzeko ibilbidea; Pagomakurretik Lekandara, Gorostetara eta Ipergotara igotzekoak; edo Lamindaotik Urragikoatxara, makina bat ibilaldi, txango eta paseo gehi hiru zeharkaldi sendo proposatzen dizkigute egileok.
Gorbeia natur parkearen gaineko gida
Miguel Angulo eta Malu Egiluzen artean osatutako gida honek Gorbeia natur parkea aurkezten digu, bertako geologia, fauna eta landaretzari buruzko xehetasunak emanaz. Gorbeiaganera Areatzatik, Pagomakurretik, Barazardik, Ubidetik, Zaratetik zein beste hainbat tokietatik igotzeko ibilbidea; Pagomakurretik Lekandara, Gorostetara eta Ipergortara igotzekoak; edo Lamindaotik Urragikoatxara, makina bat ibilaldi, txango eta paseo gehi hiru zeharkaldi sendo proposatzen dizkigute egileok. y


Azkenak
2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Eguneraketa berriak daude