Ihesi: Urdirotz eguzkiaren bidea

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Errepidea utzi eta herrira iristeko azken bi kilometroak asfaltatu gabeak dira. Autoz poliki-poliki igo daiteke gora, edo bestela, errepide ondoan ere badago tokia aparkatzeko.

Hara Urdirotz: lau etxe eta eliza zaharra. Gaur egun, Goitiko Etxea jartzen duen horretan, haurren udalekuak egiten dituzte udara partean.

Urdirotztik Zaraguetara

Larrogain eta Antziolako harkaitzek osatzen duten inguru itxiaren babesean gaude. Zaragueta aldera jotzeko Goitiko Etxea eta Behetikoetxea artetik pasa, gorantz jo eta, berehalaxe, eskuinetik irteten den bideari jarraituko diogu. Igoera motz baten ostean, ezkerraldera, bidexka landaretsu batean sartuko gara. Ordubete izango dugu Zaragueta herrira bitartean. Bidean, zuhaitzetan zintzilik dauden oihal gorriek ondobidean gaudela erakutsiko digute. Hala ere, guretzako erreferentziarik onena altuera eta norabidea mantentzea izango da. Erratzu, Ponsoroa eta Elke mendiak ikusten dira Arrieta, Imizkotz herriekin batera. Behinola erabiltzen zuten hilerritxoa izango da gure lehenengo helburua, Zaragueta, gertu dagoenaren berri emango diguna. Asteburu-pasa joandako eta bertako alaba den andere batek, urte osoan sei biztanle bizi direla argitu digu. Gainontzekoak Iruñetik asteburua pasatzera joaten dira.

Zaraguetatik Lusarretara

Herrian behera egin, errepidea eta errekatxoa gurutzatu eta ukuilua eskuinean utzita mendian gora abiatu gara. Altuera pixka bat irabazi ostean, hesi baten alboan aurrera, laster begi bistan izango dugu Lusarreta herria. Bi ordu behar izan ditugu bertaratzeko. Oso herri txikia da Lusarreta. Belarrak eta inoizko iraganeko auzotarren desafioak uzten duen xarmaz beterik dago frontoi txikia. Bertan bizi den 85 urteko aitona batek agurtu gaitu. Paraje galduotan desagertzear dagoen memoria bizia. Euskaraz ba omen zekiten bere gurasoek. Berak ere txikitan ba omen zekien baina berehala utzi zion hitz egiteari. Gaur egun bere bilobek berreskuratu dute hizkuntza. Hala ere, lanerako ez dutela behar gaineratu digu, hizkuntzari garrantzia kendu nahian bezala. Gogoratzen duen txikitako kontu bat oparitu digu Francisco Espinalek. Herri inguruan dagoen Alto de las Herasen, ahuntzek bakarrik ezagutzen zuten tokian, urrezko kanpai bat omen zegoen lurperaturik. Bertatik pasatzen zirenean ezkilek kokapenaren berri ematen zuten. Hala ere, inork, berak dakiela behintzat, ez omen du, oraindik, urrezko kanpai hori aurkitu.

Azken herria, Esnotz

Lusarretatik gorantz atera eta 30 minutuan pista lasai batean Esnotz herrira iritsi gara. Bertara sartu, askan trago bat jo eta eliza eta plaza ingurura heldu gara. Kale printzipaletik gora irtengo gara, eta azken etxea pasa ondoren ezkerrari jarraiki, lurrezko pistari helduko diogu. Pista honetan aurrera goazela Lirain mendiaren zelaietara iritsiko gara. Eskuinetik, baso eta zelai mugatik aurrera egingo dugu. Zelaian bertan, eskuinera bidexka bat irteten da. Bidezidor hori hartu eta ataka zaharkitu bat igaro arte gorantz goaz. Behin altuera irabazi dugunean Lirain eta Peñartearen lepoan gaude. Eskuinera hartu behar dugu eta pixkana pixkana pagaditik irtengo gara. Bi tontorrak igotzeko aukera izango dugu: Peñartea eta Ligarrieta.

Urdirotzen hasi eta buka

Ondoren Artze bailarara jaitsiko gara, Zaragueta herrira. Bi pago bakartiren artetik igaro eta jausitako harkaitz inguruetatik Elorri, Ipuru eta Ezpel tartetik Zaraguetara iritsiko gara.

Denera 5:30 behar izan ditugu, etorritako toki beretik Urdirotzera iristeko.

Eguzkia eta ilargiaren sorreraren mitoa
Zaraguetako iturrian freskatu ditugu gure gorputzak. Eguzkia goxo eta distiratsu badago ere, ilargia ikusi dugu. Eta leienda hau etorri zaigu gogora.
Orain milaka urte, gizakiak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zegoen eguzkirik eta ez ilargirik. Ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezen, zaldi hegalari edo herensuge erraldoi itxura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik. Etsimen hartan, gizakiek Lurrari laguntza erregutu zioten: «Amalur, babes gaitzazun hondatu behar gaituzten arriskuetatik». Hainbestetan eskatu ondoren, Amalurrak Ilargia sortu zuen. Hasieran, izuturik zeuden gizakiak beren haitzuloetan gordeta, irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren Ilargiaren argitan ibiltzen. Jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikustean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizetik irten eta gizakiak erasotzen.
Berriro joan zitzaizkion gizakiak Lurrari erreguka. Ilargi amandrea ekartzeagatik eskerrak eman ondoren, beste zerbait indartsuagoa eskatu zioten, lurpeko jeinuak erasoka ari baitzitzaizkien, berriz. Lurrak, Ilargiak baino argi gehiago zuen izaki bat sortuko zuela agindu zien. Handik aurrera, Eguzkiak eguna egingo zuen, eta Ilargiak gaua. Hain zen handia, hain argia eta hain beroa Eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero, gauez baizik ez dira ateratzen.
Hirugarrenez joan ziren gizakiak Lurrarengana, eskerronez. Baina, beste zerbait falta zuten, oraindik. Egunez arazorik ez bazuten ere, gauez, mamuak beren leizeetatik ateratzen ziren eta erasoka hasten. Lurrak abegi onez entzun zituen, aldi honetan ere, gizakien eskariak. Berriro lagunduko ziela esan zien, baina, azken aldiz. Lore bat sortuko zuen, guztiz ederra, non, gaueko mamuek ikusten zutenean Eguzkia bera zela usteko zuten eta bakean utziko zituzten. Lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, Eguzkilorea. Oraindik orain, eguzki loreak babesten ditu etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasunetatik, ekaitzetatik eta tximistetatik...

Urdirotz
Artzibar udalerriko kontzejuaren barruan dago Urdirotz. Urrobi eta Irati ibaien artean, Zangozako merindadean. 259 biztanle ditu denera: Arrieta, Artozki, Artzi, Azparren, Espotz, Gorraitz, Hiriberri, Imizkotz, Lakabe, Lusarreta, Nagore (hiriburua), Otsa, Urdirotz, Usotz eta Zaragueta herriek osatzen dute. XX. mendearen erdialdetik aurrera biztanle-kopuruak behera egin ondoren (1950ean 1.025 biztanle zituen eta 1970ean 270), gerora beheranzko joera moteldu egin da, 1991n 259 biztanle izanik.
XII. mendeko agirietan komunitate gisa agertzen da jada, garai hartan Oroz-Betelu ere bere baitan biltzen zuela. XVII. eta XVIII. mendeetan artzibartarrek erresumaz kanpoko gerrateetan parte hartu zuten. 1684an 12.000 soldadu frantsesek muga iragan eta Orreaga eta Auritzera iristea lortu zutenean, Aurizko mendateko gobernadoreak artzibartarrak eta erroibartarrak frantsesak defendatu izanaz salatu zituen. Konbentzio-gerran soldadu frantsesek udalerrian sartzea lortu zuten berriro, hainbat herri erre eta arpilatuz. Independentzia gerran eta Karlistadatan ere parte hartu zuen Urdirotzek.


Azkenak
2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude