argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 19a
Francisek zera adierazi zion Nabarrari: «Doctor Deseokook diskoetxe independente baten alde egin dugu arrazoi praktikoengatik. Baina norbaitek musikatik bizi nahi badu, multinazionalekin aritzea gomendatuko nioke nik (...). Independenteekin lan eginez, bertako hedabideetara baino ez zara iristen eta, beraz, zure eremua Euskal Herrira eta gehienez inguruko herrialdeetara mugatzen da».

Teresa Calo Kaleidosen: «Jaurlaritzako Kultura Sailak (antzerki) tailerren eskaerari erantzungo dio antzezlanen bira txiki bat koordinatuz kultur etxeetan, aktore berriak tauletara igo ahal daitezen. Asko gustatuko litzaidake egitasmoa borobildu eta egiten dutena ikustera joango balira ».

Ismael Manterolak hitzok paratu zituen Berrian: «Erakusketan dauden artista batzuek, nahiz eta gazteak izan, nazioarteko beste erakusketa handietan parte hartu dute eta, horregatik, ez da erraza Manifestara ekartzeko erabakia justifikatzea. Honekin konturatzen gara artista berak toki guztietan daudela, sarritan gertatzen den moduan, eta hortik dator, nire ustez, beti berdina ikusten ari garen sentsazioa».