Eider Rodriguez: «Umorea galtzen badugu, orduan bai galdu dugula gerra»


2021eko uztailaren 28an
Zure lana polikromiaren aldarrikapena da. Zu ere polikromoa al zaitugu?
Baietz uste dut. Ortodoxia gustuko dut literaturarako, baina gero, egunerokotasunerako eta praktikarako erabat kaltegarria iruditzen zait.

Txalaparta argitaletxean lan egiten hasi aurretik hala geroago ekin zenion liburuan agertzen diren ipuinak idazteari?
Aurretik. Duela bost bat urte hasi nintzen liburu honekin, eta Txalapartan hiru urte daramatzat lanean. Liburuarenarekin jarraituz, sei edo zazpi ipuin idatzita neuzkanean, Koldo Izagirreri pasa nizkion. Badut halako zor moral bat berarekin, asko lagundu baitzidan, gomendioak emanaz-eta. Izan ere, ipuinak idatzi eta pentsatu nuen, «nori pasako diot hau?» Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre dira nire idazle kutunenak. Sarriri ezin nizkion ipuinak pasa, Atxaga ez dut gertukoa, eta Koldo, berriz, ezagutzen nuen Pasaian ibili nintzen garaietatik, eta berari bidali nizkion.

Joseba Sarrionandiari ezin zenizkion ipuinak bidali, baina berea da zure liburuan agertzen den hitzaurrea, eta han dioenagatik ondo irakurriak ditu. Nola moldatu zinen hala izan zedin?
Karanbola pila bati esker. Durangoko Azokan Aitor Sarrionandia ezagutu nuen, Josebaren anaia. Liburua bukatua nuela komentatu, eta ea utziko al nion irakurtzen galdetu zidan. Nik baietz, noski. Liburua pasatzerakoan, esan nion: «Egidazu hitzaurrea eta zure abizena bakarrik agertuko dugu». Handik denbora batera, baina, bere anaiaren hitzaurrea ekarri zidan….

Mamu bihurtu zarela esaten du Joseba Sarrionandiak hitzaurre horretan. Eta abisatu behar dela zure liburuan mamuak dabiltzala. Egia al da hori guztia?
Beste batzuk ere galdetu izan didate, zergatik idatzi duzu? Edo, zer behar daukazu? Egia esan, ez dakit. Baina lehengoan irakurri nion bati, berari mundu erreala txikia gelditu balitzaio bezala zela, eta horregatik behar zuela fikziozko mundu bat. Horixe gertatzen zait niri ere, eta jakina, fikziozko mundu hori beti da mamuzkoa, ez baita erreala, ukigarria.

Baina liburuan aipatzen dituzun gaiak errealitatean ondo txertatuak daude...
Erabat! Baina uste dut Joseba Sarrionandiak esaten duela mamu partearena gauzak kontatzeko maneragatik. Egia esan, ez dut oso ondo ulertu mamuarekin zer esan nahi duen. Beharbada errealitatearen alde iluna harrapatzen saiatu naizela dio, eta egia da nik atentzio berezia ematen diodala beste alde hori aurkitzeari.

Xehetasun txikienei ere asko erreparatzen diezu, ez da hala?
Hori da kontzienteki egiten ez dudan beste gauza bat, baina, bai, horrelako xehekeriak, funtsik gabeko xehetasun horiek gustatzen zaizkit.

Loreekin ere egin al daiteke mendeku?
Jakina. Mendekua egiteko ez da behar ez labanik, ez gauza potolorik. Batzuetan, hitzaren ukazioa bera izan daiteke mendekua. Horregatik Eta handik gutxira gaur narrazioko protagonistak mendekua egiten du loreen bitartez, eta nire ustez oso modu sotila da mendekua egiteko, eta era berean bortitza, sotiltasunak ez baitu bortizkeria gutxiagotzen. Mendekua askok gaitzetsi egiten dute; kristautasunaren eraginez-edo, badirudi ez dela gauza ona ere, baina nik uste dut barrutik usteldu beharrean, hobe dela mendeku polit bat egitea, gauzak pasatzen uztea baino.

Politika albisteak ipuinak umore izugarria dauka, baina era berean denetan tristeena da. Ados al zaude?
Ipuin hori dela-eta, esan izan didate: badakit nori buruz ari zaren… Ez da egia. Nik ez dut gertutik ezagutu, baina halako hainbat kasu dago. Mutila edo neska errefuxiatzen da, urteak pasa eta hemen gelditzen denak jarraitzen du oraindik maiteminarekin. Hortik atera da istorioa. Eta umorez idatzi nahi izan dut, uste dudalako gauzak umore pixka batekin hartzea beti dela ona, umorea oso arma potentea delako, iraultzailea izan daiteke. Umorea galtzen baldin badugu, orduan bai galdu dugula gerra.

Hamasei ipuinotan badira elkarren artean nolabaiteko lotura duten batzuk ere, nobela laburraren bokazioa izango balute bezala, Sofako amodioak, kasu. Hori ez zaizu hain alaia atera, edo?
Ez. Niri ortodoxia ez zait gustatzen, eta berdin zait faxista, edo munduko ortodoxiarik iraultzaileena den. Adibidez, kontraesankorra iruditzen zait iraultzailea eta ortodoxoena izatea batera. Kontraesana, dena den, biziaren muina-edo iruditzen zait niri, eta ipuin horretako protagonista beharbada benetan beste batekin dago maiteminduta, baina objetiboki bestea askoz interesanteagoa da, besteak maiteko du, bestearekin hobeto biziko da, eta beste horrekin gelditzen da. Hori kontraesana da, bai, baina, beno, kontraesana ez dakit gure emozioen erdia den, baina garrantzi handia dauka, eta beti mespretxatu-edo egiten da. Kontraesana onartzearen aldeko aldarria egin nahi nuen hor, bestea moralina faltsua iruditzen zaidalako.

Ipuinen bukaerak beti irekiak uzten dituzu.
Gustu kontua da. Irakurtzen dudanean gustatu egiten zait hori, eta zerbaitetan ahalegindu banaiz narrazio hauetan iradokitze ahalmenean arreta berezia jartzen izan da.

Beste narrazio batean, handiagoa ematen du haur bortxatu bati amaren utzikeriak egin dion minak aitaren bortxaketak egindakoa baino. Horrela interpreta al daiteke?
Bai. Gaizki deitutako pedofiliaren afera oso interesgarria iruditzen zait. Nire liburu kutunetako bat Jon Miranderen Haur besoetakoa da, eta uste dut oso modu kristauan egin diogula aurre gai horri bai Euskal Herrian, bai Europako parte handi batean, eta benetan kezkagarria da. Horregatik egin nahi izan nuen ipuin hau ikuspegi horretatik, moral kristauaren kritika pixka bat egiteko.

Ninfomania ere ukitzen duzu...
Beno, ez dakit berez emakume hori ninfomano kataloga genezakeen. Emakume horrek baditu hutsune batzuk, bera sentitzen ez den momentu batzuk… baina nire ustez jende askori gertatzen zaio hori. Batzuk ozpindu eta etxean komunak garbitzen gelditzen dira, beste batzuk mozkortu egiten dira, beste batzuk tabernara joan eta titiak barra gainean ipintzen dituzte; emakume horrek sexua erabiltzen du bera dela sentitzeko.

Lagun imaginarioak ere badira zure ipuinotan. Hori ez al da haur garaiko irtenbidea izaten?
Nik txiki-txikitandik eduki dut lagun imaginarioa. Gero urte askoan ez dut izan, baina Parisen ikasten ari nintzenean konturatu nintzen berriro banuela. Komentatu nuen psikologiaz zekiten batzuekin, eta esan zidaten kaltegarria zela. Erabat hipokondriakoa naizenez, neure burua Mondragoen giltzapean sartuta ikusten hasi nintzen, eta orduan, hori uxatzeko, ipuin bat idazteari ekin nion.

Batek lagun imaginarioa izan dezakeen bezala, beste batzuk ohekide imaginarioa dute...
Bistan da. Bakoitzak bere lagun imaginarioa egiten du; batzuk zientziaz arduratzen dira, beste batzuk amets egiten dute ez dakit nolako etxea edo autoa izatearekin, beste batzuk egunkari bateko zuzendari edo alderdi politiko bateko bozeramale izan nahi dute… modu asko daude lagun imaginarioak edukitzeko.

Tentsio askoren iturri ikusten al duzu ohiko bizimodua?
Tentsioa inportantea da, bai lan harremanetan, bai bikote harremanetan, bai lagun harremanetan, bai literaturan. Tentsioa bizigarria da, eta eguneroko bizitza tentsiorik gabe, hori bai dela gristasuna eta asperdura! Iruditzen zait tentsioa dela krisiaren antzeko zerbait, beste pauso bat hobera egiteko edo okerrera egiteko, baina aldatzeko. Eta aldaketa ona da gehienetan, batez ere egunerokotasunaren homogeneotasunetik ateratzeko. Eta bai, ipuinotan saiatu naiz tentsio hori bilatzen.


Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude