Blanca Arrieta dantza konpainia: Haragiaren poesia


2021eko uztailaren 27an

Materiak ba al du arimarik? Giza gorputzak zer espresa dezake mugimendu kateatu hutsen bidez? Galdera hauei erantzuna aurkitu nahian sortu du Blanca Arrieta bilbotarrak 3600 dantza pieza berria. 1999.ean lehen koreografia lana aurkeztu zuenetik (Y fui feliz 14 días... pero no seguidos), giza gorputza eta haren mugimenduak behatuz gizakiaren esentzia azaleratu daitekeela defendatzen du koreografoak: "Obsesio txiki bat daukat gorputza eta gizakiarekin. Giza gorputzak begiratuz, zer garen deskubri daitekeela uste dut. Nolakoak garen eta zergatik jokatzen dugun jokatzen dugun moduan", dio. Urteetan oholtza gainean dantzari aritu ondoren, koreografo moduan ibilbide propioa aurkitu duela dio: "Prozesu antzeko bat izan da. 99an aurkeztutako koreografia nahiko aldrebesa izan zen, pentsa, sei dantzari jarri nituen taula gainean... ez nekien ia ezer. Gauza ezberdinak probatu ostean, baina, uste dut topatu dudala bidea, badakidala nondik jarraitu bilatzen".

Apirilaren 16an Barakaldo Antzokian estreinatu zuen 3600, diziplina artistiko ezberdinen elkarrizketatik sortutako dantza pieza. Orain arte jorratutako ildoari eutsi dio lan honetan ere, dantzarien mugimenduen detaileak bereziki landuz, giza anatomiaren formak mikroskopioz aztertuz.

Blanca Arrietak Borja Ramosekin batera zuzendu du pieza, aurreko Zero lanean musikariarekin sortutako harreman bikaina dela medio. Ramosek esperientzia luzea du dantza garaikideko beste konpainia batzuekin. Ondoren Oscar Grijalba ere gehitu zitzaien lantaldera, argiztapenarekin ikuskizun borobila sortuz. Borja Ramosek berak sortutako bideo proiekzio batzuekin borobildu dute lana.

Gorputz beteak

Irudi iradokitzaileek betetzen dituzte piezaren lehen minutuak. Agertokia ilunpetan dela, oholtzaren atzeko aldean jarritako pantaila handian inprimatzen dira imajinak, musikaz lagunduta: haizeak etengabe astinduta ere, beren izaerari eusten dioten adartxoak; ondo begiratuta zainak diruditen forma bereziko ile adatsak... Amona baten hitzak ere entzuten dira. "Bideo guztian ez da pertsona fisikorik agertzen. Haragi gosea piztu nahi izan dugu horrela ikusleengan. Dantzariak ikusteko beharra probokatzeko, alegia", azaltzen du koreografoak.

Ondoren datorrena behatzeko, 3600 segundo eskaintzen dizkigute pieza honetako bi dantzariek: Blanca Arrieta berak eta Fernando Hurtadok. Denbora horretan intentsitate, energia eta erritmo ezberdinekin jolasten dute bi protagonistek. Bi gorputz dira, inongo iraganik gabe, ezer justifikatu behar izanik gabe bihurri ageri diren bi gorputz: "Ez dut ikusleak emakume eta gizon bat ikusterik nahi. Bi gorputz ikustea nahi dut, nola mugitzen diren belaunak, aldakak, besoak... eta nola nahasten diren euren artean", dio Arrietak. Dena den, taula gaina ez da hutsik nabari, tentsioz beterik baitaude une gehienak: "Tentsioak sortzea asko gustatzen zait. Dantzarien atzean beti dago zerbait, mugimendurik apenas egon arren, badago karga bat, tentsio bat. Dantzariak beteta ageri dira".

Dantza ikuskizun oro bezala, hau ere interpretazio anitzeko ikuskizuna da. Poetek hitzekin jolasten duten moduan, dantzariek euren gorputzarekin egiten dituzte euren proposamenak. Eta poesiak bezala, dantzak hartzaile bakoitzarengan eragin arras ezberdina sortuko du. Hala iritzi dio Blanca Arrietak ere: "Baina zeren inguruko pieza da? galdetzen dit maiz jendeak. Kontua da dantzan norberak bere interpretazioa egin behar duela, eta horixe da lan honek daukan gauzarik ederrenetakoa, ikusle bakoitzari leku ezberdinera bidaiatzeko beta ematen dio".

Blanca Arrieta: «Askotan tratu infantilista jasotzen dugu dantzariok»
Hamasei urte zituenean jaso zituen bere lehenengo dantza klaseak, emakume helduez osatutako dantza klasiko talde batean. Zorte handikoa dela dio, irakasle onak topatzeaz gain, jende interesgarriz inguratuta egon delako beti. Londreseko eta Irlandako taldeekin aritu izan da dantzari lanetan. Lehen koreografia 1999.ean aurkeztu zuen, eta ondotik heldu ziren Vertigo, Zero eta 3600. Egun Euskal Herria eta Dublin artean bizi da.

Noiz egin zenuen dantza garaikidearen aldeko hautua?
Dantza ikasten hasi eta bi urtetara. Garaikidea askoz lengoaia irekiagoa dela iruditzen zait. Klasikoak eskatzen duen diziplina oso gogorra da, garaikidearena ere bai noski, baina klasikotik jotzeko oso txikitatik hasi beharra dago. Lehen urratsak emanda, Londresera joatea erabaki nuen garaikidean sakontzera.

Beharrezkoa da, beraz, kanpora irtetea...
Hemen eskaintza gutxi dago, baina oso irakasle onak daude. Euskal Herritik oso dantzari onak irten dira. Kontua da behin oinarri bat hartuta ez dagoela non jarraitu. Hemen ez dago konpainiarik eta, hortaz, dantzariak ezin dira trebatu.

Gaur egun Bilbo eta Dublin artean bizi zara, ezta?
Bai, azken lanek harrera ona izan dutela-eta maizago nator hona. Egia esan gustuko dut horrela bizitzea. Finean, gurea herri txikia da eta denok antzeko iturrietatik edaten dugu. Kanpoan lengoaia eta korronte berriak ezagutu ditut.

Koreografo gazteen mostran koordinatzaile lanak egin dituzu. Zein dira joera berriak?
Iruditzen zait antzerkirako gero eta joera handiagoa dagoela. Era berean, beste diziplinak dantzarekin nahasteko tendentzia ere oso nabaria da. Jendeak inprobisazio eta konposizio ikastaro asko egiten ditu, eta noski, ideia oso freskoak ageri dituzte taula gainean, originalak benetan. Hala ere, egun jendeak gehiago pentsatzen du buruarekin gorputzarekin baino. Gainera oraindik formazio asko falta da, teknikari dagokionean behintzat.

Jaurlaritzak bultzatutako Dantzarako Plataforma ekimen egokia da?
Sortzaileontzat laguntza handia da. Gaur egungo koreografo guztiek jasotzen dugu diru-laguntzaren bat. Gehiago ere izan zitekeen, noski. Nik uste administrazioak baloratzen duela gure lana, baina oraindik arte minoritarioa denez, ez dute dantzan behar beste inbertitzen.

Dantza garaikideak ezingo luke diru-laguntza publikorik gabe biziraun?
Ez. Hemen ez dago dantza garaikidearekiko ohiturarik, ez dago nahiko ikusleriarik. Hala ere, guk ez dugu faborerik nahi, serio har gaitzaten nahi dugu. Askotan, egia esan, tratu nahiko infantilista jasotzen dugu.

Eta orain zertan zabiltza?
Datorren urterako diru-laguntzen epea zabaldu da eta proiektu berria prestatzen ari naiz. Bestalde, 3600 lana ezagutarazten gabiltza. Konpainiaren baliabide ekonomikoak oso xumeak dira eta guk geuk egin behar izaten ditugu ekoizpen eta banaketa lanak. Horretan gabiltza buru-belarri.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude