Bero-beroan


2021eko uztailaren 19an

Konfiantza giroa PSE-EEren lerroetan

2001eko maiatzeko PP-PSE tandemak Ajuria Enea hartzeko saioan porrot egin ondoren ezagutu ondoren, ipar berri bat finkatu zuen PSE-EEk eta, apurka, beste irudi bat eskaintzen ari da euskal gizartearen aurrean. Horren lekuko da abiarazi duen «Patxi lehendakari» kanpaina. Goiz edo berandu den eztabaida alboratuz, bistan da PSE-EEk beste nortasun bat erakutsi nahi duela, eta horretarako aproposa zaiola Kataluniako ispiluan begiratzea. «Sozialismo baskistaren» itzulera indartsua sumatzen da, nahiz eta oraindik zaila den horrek zer esan nahi duen irudikatzea. Gernikako Estatutuaren erreforma «baskista» egiteko aliatu bila dabil PSE-EE eta datorren ikasturte politikoan horrek zer esan nahi duen ikusteko aukera zehatzagoa izango dugu.


Nazio Eztabaidagunea eta ETAren su-etena

Nazio Eztabaidagunea duela urtebete abian jarri zenean, indar abertzaleen harremanetarako gune izateaz gain, ETAren su-etena ekar zezakeela pentsatu zuen askok. Iragan Aste Santurako askok espero zuen ETAren halako keinuren bat. Andde Sainte-Marie ABko bozeramaileak joan den igandean Berrian esandakoak dira sentimendu hauen lekuko: «Modu ez-ofizial batez izan bada ere, Aberri Egunerako su-eten egoera bat saldu zitzaigun. Sanfermin bezperan gaude eta denentzat onuragarri izan zitekeen hori haizeak eraman du. Epe laburrera ez dugu irekidura keinurik espero gatazkaren konponbiderako bidean».


Europako Batasuneko Konstituzioa abian da

Europako Batasunak dagoeneko badu bere lehen Konstituzioa nahiz eta aditu desberdinen artean, zalantzak diren hau benetako konstituzio bat den edota konstituzio proiektu bat. Bata edo bestea izan, dena den, etorkizuneko Konstituzioa izango denaren kimua hor da. Aurrerantzean onarpen faseak hasten dira, estatu batzuetan gobernuek eta legebiltzarrek onartuta nahikoa izango da eta beste batzuetan erreferendumak egingo dira. Konstituzio proiektuaren edukia ulertzea, dena den, ez dirudi erraza izango denik, Europako Bankuko lehendakariak berak esandakoa da hori eta harentzat samurra ez dena, ez dirudi gainerako herritarrentzat izango denik.


Irakasle kontratatuen egonkortasunari buruzko akordioa eztabaidagai

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ELA, LAB eta EILAS sindikatuekin irakasle kontratatu egonkorren baldintzak zehazteko sinatutako akordioa kritikatu dute CCOO eta UGT sindikatuek. Horien aburuz, «zentzugabea» da irakasle egonkorrei bigarren hizkuntza eskakizuna exijitzea eta erabaki hori salatzeko elkarretaratzea deitu zuten Bilboko Hezkuntza Sailaren egoitza aurrean. Kontseiluak eta EHEk bi sindikatu horien jarrera kritikatzeaz gain, «euren interesak» defenditzea kritikatu diote. ELA, LAB eta EILASek, aldiz, 1998ko hizkuntza eskakizunen derrigortasunari buruzko akordioa gogorarazi diote, bertan 2001. urtea finkatu zelako euskararen ezagutza baieztatzeko azken epe gisa; epe hori bi urtez luzatu dela azpimarratu zuten.


Gasteizko Udala Kontseiluarekin ituna sinatzear

Aste honetan dira sinatzekoak alde biak hitzarmena. Itun honen bidez Kontseiluaren lana izango da Gasteizko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren inguruan ebaluaketa eta jarraipena egitea. Itunak 13.500 euroko aurrekontua izango du. Eragileak plangintza lantzen ari dira eta uda ondorenerako proposamen batzuk luzatzekotan dira. Gasteizko Udalak 2005 eta 2008 urte bitartean abian jarriko den hizkuntza politika aurten prestatzeko asmoa dauka.
Gasteizko euskalgintzak jakinarazi duenez, zorrotz jarraituko dute abian jarritako prozesua. Gakoetako bat Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoa uztartzea izango dela azpimarratu du Gasteizko euskalgintzak.


Euskaraz Kirolari programa abian da

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta kirol eragile, kirolari, monitore eta antolatzaileei zuzenduriko Euskaraz Kirolari programa martxan jarri da. Gipuzkoako Kirol eragile ezberdinekin euskararekiko sentsibilizazio programa bat jorratzea da saiakera honen helburu nagusia eta horretarako hainbat ildo landuko dira: batetik, normalizazioa lortzeko eta kirol materiala argitaratzeko diru-laguntzak emango dira eta, bestetik, euskarazko formakuntza zerbitzua ere eskainiko da.


Osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko 4.500 eskaera bildu ditu EHEk


Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea den Mikel Irastortzak osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko, herritarren artean maiatzaren 7an eta 8an bildutako 4.500 eskaera eman zizkion Hizkuntz Eskubideen Behatokiko ordezkariari, Behatokiak eskaera orriak bidera ditzan. Irastortzak, gainera, herritarrak euskaldun bezala agertzeak eta osasun zerbitzuen egoera aldatzeko presio sozialak duen garrantzia azpimarratu zuen. Gainontzeko administrazioek ere euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituztela jakinarazi zuen.


Elkarrizketarako giro aproposagoa

Elkarrik baikor aurkeztu du Bake Konferentziaren bigarren fase hau, batez ere euskal politikagintzan giro berri bat sumatzen duela adieraziz. Ez da samurra zehaztea giro berri hori zertan den agerraraztea, baina egia da irailetik aurrera zabalduko den kurtsoak zerbait mamitzeko testuinguru aproposa zabaltzen duela: Elkarriren Bake Konferentzia hor da; Nazio Eztabaidagunearen norabidea zehatzago ikusi ahal izango da ordurako; Ibarretxe planaren eztabaida abiatuko da, Katalunian ere Estatutuaren erreforma proposamena hor dago eta bietan herritarrei kontsulta egitearen gaia funtsezkoa izango da; PSOEk ia lau urte izango du gobernu lanetarako eta EAJk zuzendaritza ondo finkatua; oraingoz biolentzia agerpenak ere bareago dira; alderdi guztiak elkarrizketarako duten jarrera egokiagoa da. Aurkako ikuspegirik ere erakutsi daiteke, dena den, eta kutsu ezkorreko gai zerrenda egin, Batasunaren ilegalizaziotik hasiz, esaterako.


Azkenak
Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du Amaia Zabartek, Ertzaintzak zauritu zuen Realeko zaletua

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude