argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a
Datorren larunbatean, hilak 26, Udalbiltza berrantolatzeko biltzarra egingo da Bilboko Arriaga antzokian. Antolatzaileen artean, Nazio Eztabaidagunean parte hartu duten hautetsi desberdinak daude eta, besteak beste, egun diren Udalbiltza biak batera aritzea da helburu nagusienetakoa.

Euskadiko CCOO bi erakundetan banatu da sindikatuak egin berri duen VIII. kongresuaren ondoren. Nafarroako Federazioa orain arte ere bere gisa aritzen zen gauza gehienetan, baina jadanik errealitatean zena gauzatzea erabaki du Nafarrroako CCOOk.

PSNk uztailean egingo du zuzendaritza berria hautatzeko kongresua eta jadanik azalean da lehia giroa. Juan Jose Lizarbe egungo idazkari nagusia eta Carlos Chivite zuzendaritzako kidearen artekoa da lehia eta jadanik emaitzetan ere taularatzen ari da: hilaren 19an egin zen PSOEren Kongresu Federalerako ordezkarien hautaketa eta Lizarberen zerrenda atera zen garaile, hori bai, zortzi boto gehiagorekin bakarrik.