Karlos Gimenezen erditzea


2021eko uztailaren 20an
Antton valverderekin hasi zen estudioko lanetan, Lizardiren olerkietan oinarritutako disko batean hain zuzen ere. Orduz geroztik, hainbat kantarirekin ikusi ahal izan dugu bai oholtza gainean eta bai diskoetako kredituetan ere. Musikari profesional gisa eman dituen urte horien guztien ostean, bere estreinako bakarlana argitaratu du Karlos Gimenez pianojoleak. 12 Geltoki izeneko diskoan pianoa eta musikari ordiziarraren heldutasun eta trebezia dira protagonista. Izan ere, pianoan oinarrituriko lana baita 12 Geltoki. Eta beraz, ez du beste instrumenturik lagun disko osoan. César Ibarretxe teknikari zuela Gimenezek Elkar estudioetan grabatu du lehen lana eta Elkar diskoetxearen Laida azpizigiluak kaleratu du.

Biziaren pasaera

Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak proposaturiko kontzertu bat izan zen Gimenez bakarkako disko bat sortzeko tentatu zuen ideietako bat. "Emanaldi bat egitea proposatu zidaten eta, emakumea denez bizia ematen diguna, bizitzari buruzko zerbait prestatzea bururatu zitzaidan", diosku ordiziarrak. Horrela, errepertorioa haurdunaldia islatuz hastea erabaki zuen Gimenezek: "Hiru seme-alaba ditut eta momentu horiek oso ederrak izan dira niretzat, hortaz, garai horiek nire lanean agertzea nahi nuen". Kontzertu hartako zenbait kantek eta gero sortutako beste hainbat konposiziok osatzen dute Gimenezen estreinako bakarlana. 12 Geltoki lanean bizitzaren aro guztiek dute tokia, heriotzak izan ezik: "Beldurragatik agian, eta bestetik bukaera zelako eta ez nuen bukaera tristerik nahi".

Pianoa izanik grabatu beharreko instrumentu bakarra, 12 Geltoki bi egunetan grabatu zuen. Kanta bakoitzaren bertsio bat baino gehiago grabatu zituen Gimenezek, horietatik gero "espresiboena" edota "zuzenena" hautatzeko. Musikari ordiziarraren garai ezberdinetako kantak biltzen dira bakarkako lehen lan honetan. Gimenezen esanetan, abestien %50 dira, gutxi gorabehera, diskoa grabatzeko ideia otu zitzaion momentutik gaurdaino konposatutakoak: "La colegiala abestia, adibidez, oso zaharra da eta beste pare batek bost bat urte izango dituzte", azaldu digu.

Akuarelak aukeratu ditu Karlos Gimenezek diskoaren diseinua osatzeko. Maria Jose Argiñanoren obra aski ongi ezagutzen du musikari ordiziarrak, izan ere, diskoaren barnealdean ez ezik etxean ere bere hainbat margo baititu. Hasieran diskoaren azalean ere akuarela bat sartzea pentsatu bazuen ere, argazkiaren indarra erabiltzea hautatu zuen gero. Diskoaren liburuxkan, berriz, kolorea da nagusi. Kanta bakoitzeko akuarela bana eta entzulea abestiaren baitan sartzeko zenbait hitz paratu ditu.

Musika eta olerkia

12 Geltoki argitaratu duenez geroztik zenbait kontzertu eskaini baditu ere, Gimenez oraindik ez da buru-belarri murgildu zuzenekoetan diskoa promozionatzen. Bere emanaldietan piano konposizioak eta olerkia uztartuko ditu. Horrela, abestitik abestira musikari ordiziarrak berak Lizardiren zein bere olerki propioak errezitatuko ditu. "Olerkiekin jendea giroan sartzen dut, izan ere, ondo aukeratutako hitz gutxirekin jendearen arreta pizten da eta musika zuzenago iristen da. Nik orain arte ez dut inoiz hitz egin taula gainean eta hitzak indar handia duela konturatu naiz", diosku Gimenezek.

Eta ez da harritzekoa pianojole gipuzkoarrak hitza kontuan hartzea. Izan ere, diskoko kanten tituluen artean bi olerkari aurki ditzakegu: Lizardi eta Rilke. Antton Valverderekin lanean izan zen garaian ezagutu zuen Gimenezek Lizardiren obra: "Hasieran ez nuen ezer ulertzen, baina gero hiztegiaren eta Anttonen laguntzarekin berak sortzen zituen esamolde, hitz eta sintaxi bereziez ohartzen hasi nintzen. Batez ere euskararentzat poesian oso pertsona aberatsa zela iruditu zitzaidan". Rilke, berriz, Xabier Letek olerkari austriarraren liburu bat euskarara itzuli zuenean ezagutu zuen.

Karlos Gimenezek batez ere udazkenean aurkeztuko du zuzenean 12 Geltoki izeneko bere lehen bakarlana. Horrez gain, taula gainean Luis Camino perkusionistaren Abya Yala proiektuan ere ikus ahal izango dugu.

Musikari poli-instrumentista
Gerra ostean beraien jaioterritik, Valentziatik, Argentinara joan ziren Gimenezen gurasoak. Bertan sortu zen txikitatik Ordizian bizi den pianojolea, Rosario hirian hain zuzen ere. Mutiltxo zela heldu zen Euskal Herrira, Bilbora lehenik eta Ordiziara gero, aitak CAFen lana aurkitu zuenean. Euskara heldu aroan ikasi zuen, seme-alabak izan zituenean. "Lazkaon, beneditarrekin ikasi nuenean, euskara ikasgai moduan genuen, frantsesa bezala. Baina ez nuen ikasi hitz egiteko adina. Hitz egiten seme-alabekin ikasi nuen. Horrez gain, Iparraldeko musikariekin lan egin dudanean ere asko ikasi dut", diosku. Oso gazte murgildu zen Gimenez musika munduan. Bestalde, ez zen pianoa izan esku artean izan zuen lehen instrumentua. "Anaiek talde bat osatu zuten eta beraien lagun batek jotzen zuen bateria. Ni haserretu egin nintzen taldean tokirik ez nuelako. Beraz, bateria jotzen irakatsi zidaten eta horrela hasi nintzen. Bederatzi bat urte nituen", gogoratzen du. Bestalde, Gimenezek ez zuen nahikoa erritmoarekin eta kantak egiteko instrumentu polifoniko bat behar zuenez, gitarra ikasten hasi zen. Gero etxean saxo bat agertu eta hari ere soinua atera zion, piano bat heldu zen arte. Amak gaztetan ikasitako musika instrumentua zen pianoa, hortaz, ama izan zuen ondoan teklekin eduki zuen lehen hartu-emanean. Irakasle ikasketei ekin zien gero, baina ikasketekin gustura ez eta etxean hura utzi eta musika ikasteko baimena eskatu zuen. Horrela, Valentziako familiarengana joan eta bertako kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak.

Harrez geroztik Euskal Herriak eman dituen kantari onentsuenekin aritu da lanean: Imanol, Xabier Lete, Pier Paul Berzaitz, Oskorri, Erramun Martikorena, Antton Valverde, Julian Lekuona, Jose Antonio Labordeta, Jean Mixel Bedaxagar...


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude