Zazpigarren Alabaren maitalea


2021eko uztailaren 27an
Gorka Knörrek eman zigun behin aitzakia Arabari sentitzen genuen modu hartako kalifikatzailea jartzeko: Zazpigarren Alaba. Eta harrez gero geratu ginen lasai gure susmoak baieztatuta. Bertako batek zioen, hortaz, egia zen.

Gasteizi buruz dudan lehen oroitzapena busti eta beluna da. Iraila zen, eta etxetik irten ginenean eguraldi hobea egingo zuen; igandetako soineko ongi plantxatuez gindoazen, hiriburuetara astegunez ere joan ohi zen modura. Bada, udako gure soinekoekin txiten pare geratu ginen, blai eta Goierri aldean ez bezalako hotz sarkorrak jota gainera. Horrezaz gain, postal bakarra oroitzapenean: miradoreak, zuriz pintatuta egon arren ilunak iraileko arratsalde ezko hartan.

Barria ezagutu genuen hurrena, ikastolek antolatutako lehen udalekuak zirela-eta. Klausurako mojen komentuan, dutxarik ez eta haurrak putzuan garbitzen ziren. Mojen morroiak, Franciscok, nahiko lan izaten zuen umeen bihurrikerietatik libratzen, baina itxura ematen zuen biziberritu egin zela monasterioko apopilo udatiarrek zekarkioten martxarekin. Agurain izan zen hurrengo lurralde konkistatua, udalekuen aitzakian hura ere. Eta, bide batez, Narbaxa »buztingileen herria», Axpuru, Larrea, Gordoa... oinez joanda harrapatu zitezkeen herrixkak. Gasteizko lehen hoztasun hari uztail beroko iluntzetan gari ebaki berriari zerion usaina gailendu zitzaion, guretzat ezezaguna erabat. Soinu-banda, nonbaiteko festetatik bueltan, urrundu ahala poliki-poliki galtzen joan zen akordeoiaren doinuak jartzen du; gerora, Tasio filmean entzun genuen haren senidea.

Araba ez zen jada hain hits eta arrotza. Gero etorriko ziren Zazpigarren Alabaren irudia osatu eta edertu zuten beste pintzelada batzuk: Errioxa gorriz janzten denekoa, adibidez. Soinu-bandan, Hertzainak, 80ko hamarkada gaztarotik irteteko zorian pasa genuenontzat azken rock talde neurrikoa. Eta hala ere, urteak joan urteak etorri, beti halako distantzia bat, alferkeria ezin disimulatuzkoa Gasteizera joan beharreko okasioetan. Ezin asmatu xarma non ote daukan estatistiketan perfekziotik gertu ateratzen den hiri horrek. Topikorik merkeenetara jotzeko tentazioa.

Lazarragaren eskuizkribuak Arabaren beste ikuspegi bat hartzera eraman nau. Larreako jauna zela-eta, bere dorretxea ezagutu beharra zegoen. Dotorea eta goxoa aldi berean, gaur egun behintzat; XVIgarren mendean ez zen gutxiago izango, istorio erromantikoetarako aproposa. Iñigo Landak egin eta Susa-koek Interneten jarri duten transkripzioa irakurri eta hara non azaltzen diren guk udalekuen garaian ezagututako inguruak: Ozaeta, Asparrena, Luzuriaga... eta Barria, artean barria zenean:

Elexa santa debota bat da
monezterio barria
rrelijiosaz beterik dago
barru aldeti guztia
San Bernardoten abitoa
ojal balça ta çuria...

Eliza kontuekin hasi eta laster aurkezten du Lazarragak San Bernardoren monasterio inguruan San Joanetan egiten omen zen erromeria:

Dama galantac ara doaça
galanti adornaduac
gustietatik lorea dira
orduan axpurucoac.

Honez gero edonork daki Larreako jaunaren eskuizkribuak ez dakarrela santuen bizitzarik, dama eta amoremin kontuak baizik, bata bestearen atzetik, fikzioari helduz nahiz errealitatea izan zitekeenetik hurbil, ia-ia obsesioraino. Adituek aztertuko dute agian zenbat dagoen gazte gordinaren fantasietatik eta zenbat gizon helduaren esperientziatik. Gauza da Lazarragak euskara darabilela sirena, dontzeila, artzain eta caballeroen ahotan; euskaraz kontatzen du Salbatierrak 1564ko abuztuaren lehen egunean jasan zuen erreketa, eta euskaraz aipatzen ditu garai hartan modan egon behar zuten hiriak, Venezia eta abar.

Chauvinista samar ere ageri da Lazarraga, Gaztelako erregeari kortean dama ederrik ez izatea egozten dionean, eta

çegayti Eusquelerrian dira
ederr guztioc dotadu

Edo, Jaun Zerukoari zuzenduz,

çegaiti doçun Eusquelerria
aynbat bentajaz dotadu
ysaso ori tinta balidi
çeru çabala liburu

Lazarraga arabarra da: ni banax Arabacoa, eta Arabatik idazten du, damak bezala, Euskal Herriko itsasoa ere bere egiten du.

Lazarragaren idatziak irakurrita beste modu batera sentitzen dut Zazpigarren Alaba. Urteetan osatzen joandako erretratuak beste xarma bat hartu du. Barriatik bertan XVIgarren mendean bizi izandako pertsonaia munduzale horrek eman dio grazia, aparta. Kakoa, dena den, hizkuntzan dago. Euskaraz pintatutako koadro horiek, denboran hain aspaldikoak izanda, hurbileko egiten zaizkit, bizi eta koloretsu. Eta orduan jartzen naiz pentsatzen hizkuntzarekin batera ze ondare ez ote zen galdu arabarren izaeratik.


Azkenak
“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


2025-04-02
‘Te han llamado barrio conflictivo’

Frankismo betean Euskal Herrian barrena hamaika auzo eraiki edo birmoldatu ziren kanpotik etorritako langileei bizitokia emateko. Orain bezala, lehen ere prekario etorritakoen sostengu nagusia hurkoa izan zen. Sarri ia hutsetik eraiki zuten auzoa. Bertoko auzolanari, adiera... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


2025-04-02 | Ximun Fuchs
Nora (eta nola)

Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]


2025-04-02 | Nicolas Goñi
Angolan lehorteak 2,3 milioi pertsona mehatxatzen ditu, baina nori axola zaio?

Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]


Eguneraketa berriak daude