Erlijio(ar)ekin bueltaka


2021eko uztailaren 27an

Albistegien aurrean sarri gogoratzen naiz Hans Küng-en postulatu hauetaz: «Ez dago bizirik irauterik mundu mailako etikarik gabe. Ez da bakerik izango nazioen artean, erlijioen arteko bakerik gabe; ezta erlijioen arteko bakerik ere, berauen arteko elkarrizketarik gabe; eta ezin elkarrizketa hori sortu, erlijio horien oinarriak aztertu gabe". Izan ere, zorabioa sortzen du munduaren egoerak. Gu ondo bizi gara, bai, baina beste gehienak ez, eta horrela oso oinarri hauskorra du gure ongizateak.

Mendebaldeko Europaren salbuespenarekin, erlijioek bizitasun harrigarria dute munduan zehar. Egia esan, bi aurpegiko txanponak dira erlijioak: batetik, beren baitan itxi eta uniformetasun ekonomiko eta kulturalaren aurrean identitate-elementu bihurtu dira herri edo gizarte askotan: beren berezitasunaren, historiaren, oroimenaren... parte, alegia. Errebindikapen nazionalista edo etniko askok dute erlijio baten abala. Eta horrelakoetan erraz hartzen dute integrismoaren forma, fanatismo bortitz eta muturrekoetara joz. Erlijioen manipulazioa oso hedatua dago: adibide garbia da fundamentalismo kristauak Bushen gobernuan duen indarra eta presentzia.

Bestetik, erlijioek badute eginkizun unibertsal baten kontzientzia, zabaldu eta sufritzen duen gizadiaren alde jokatzeko gaitasuna. Pentsa, adibidez, judaismoaren, kristautasunaren eta Islamaren arteko elkarrizketa, oinarri sendo batzuen gainean lorturiko adostasuna, zein mesedegarria litzatekeen hainbat gatazka »Palestina-Israel artekoa, Balkanetakoa, Sudangoa...» bideratzeko eta, oro har, Mendebalde "kristauaren" eta herrialde musulmanen arteko bizikidetzarako. Islamaren eta hinduismoaren arteko elkarrizketa ere onuragarria litzateke India eta Pakistanen arteko tirabirak leuntzeko.

Euskal arazoak ez du erlijio-oinarririk, baina ezin gara geure zilborrari bakarrik begira egon. Eta alde horretatik, ez dakit oso jarrera orekatua eta "normalizatua" dugun erlijioarekiko. Batetik, antiklerikalismo bizia sumatzen da, oso ulergarria gainera. Eta bestetik, mespretxua ez bada, axolagabekeria eta ezjakintasun izugarria daude hedatuta...

Zer dakite gure irakasleek, kazetariek, politikariek... gero eta hurbilago ditugun beste erlijio horiez? Erabilitako terminologiak berak salatzen ditu hutsuneak. Frantzian nabarmenak dira judu-kristau-musulmanen arteko elkarbizitza-arazoak, baina Euskal Herrian ere gero eta musulman gehiago dago eskoletan eta gizartean: zer ikasten dute gure eskola-umeek Islamaz, gero eta errazago aurkitzen badute ere hori praktikatzen duenen bat ikastetxean?

Misterio ulergaitza da niretzat zenbat arrosario eta meza ematen den gure komunikabideetan euskaraz »baina ez gaztelaniaz!» eta aldi berean zein gutxitan izaten diren erlijioak eztabaida-gai edota albiste-gai komunikabide horietan. Nahiago nituzke beste planteamendu batzuk: gogoeta »Hemen aldizkaria sortu berriak hasi duen bidetik», eztabaida patxadatsua, etab.

Hasierara itzuliz, "egungo egoera erlijiosoari" buruzko proiektu global batean ari da lanean Hans Küng, hasteko Ekialde Hurbilean sortutako hiru erlijio profetikoetara mugatuta. Dagoeneko argitara emanak ditu El judaísmo eta El cristianismo (frantsesez ere bai: Editions du Seuil); liburu ederrak dira inondik ere, kultur erudizio aberatsez »teologiaz, historiaz, soziologiaz, politikaz...» ondutako material argi eta praktikoa. Eragozpen bakarra, bien artean 1.700 orrialde inguru direla; baina, aupa!, oporrak gainean dira eta.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude