Matusalen


2007ko otsailaren 21ean

Matusalen deitzen zaio munduko zuhaitz zaharrena dela uste dugunari. 4.770 urte omen ditu eta ezagutzen den beste edozein zuhaitz baino gutxienez 1.000 urte zaharragoa da. Agi danean, Arizonako Unibertsitateko Zuhaitzen Eraztunen Ikerketarako Laborategiko Edmund Schulmanek azken milurteetako klima aldaketak eta eragin kosmikoak ikertu zituen1939-1953 urte artean, AEBetako mendebaldeko basoetako koniferoen enborretako hazkunde-eraztunetan oinarrituta. Dendrokronologia, alegia. Beheko bailaretako sekuoiatzarrak (Sequioiadendron giganteum) ez bide ziren ikerketarako egokiak, beti erdi heze dagoen tokian bizi baitira. Mendi tontor inguruetako zuhaitzak aproposagoak nonbait, ur faltaren estresa, eguraldi aldaketa zakarragoak, eta abar pairatzen baitituzte. Honela, 600 urteko duglas izei bat (Pseudotsuga menziesii), 800 urteko pinu bat (Pinus longaeva), eta 975 urteko pinazi-pinu bat (Pinus pinea) datatu zituen. Hauen bidez 1215 eta 1299 urteen arteko izugarrizko lehorte baten berri jakin ahal izan da, zeinaren eraginez Pueblo indiar komunitatea bere ohiko bizitokia utzi eta lur berri eta oparoagoak bilatzera abiatu zen. Schulmanen ikerketek 200 urteko lehorte-eurite zikloak antzeman zituen, baina ez zen nahikoa froga. 1953an 1.700 urteko pinu bat (Pinus flexilis) topatu eta White Mountains mendikatean bertakoek gurtzen zituzten pinu oso zahar batzuen berri izan zuen. Ez zebilen oker... 3.000 eta 4.000 urte arteko adineko pinuak aurkitu zituzten 3.300 metro garaierako mendi mutur zakar harkaiztsuetan. 1957an Matusalenekin topatu ziren, 4.723 urte zituen orduan. National Geographic aldizkarirako artikulu bat idatzi eta argitara eman aurretik, bat-batean hil zen ikerlaria. Urte berean AEBetako Baso Zerbitzuak pinu hauek bizi diren inguruan Ancient Bristlecone Pine Forest babesgunea antolatu zuen, bertako txoko berezienari Schulman Memorial Grove izena emanez. Pinu hauek, Pinus longaeva, ez dira asko hazten, 18 metro ditu ezagutzen den garaienak. Estrategia apartak ditu iraupenerako: inor gutxi bizi ahal den tokiak aukeratu konpetentziarik ez izateko, urte asko iraungo duten orriak hazi, erretxin asko ekoitzi gaitz eta izurrite urriei aurre egiteko, suak edo lehorteak eragindako kalteei aurre egiteko juxtu irauteko beharrezkoa duen azala, eta egurrari soilik eutsi bestea hiltzen utziz... Landareak ez omen dira azkarrak gero! Ia 5.000 urteko estrategia...


Azkenak
2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Iruzurgile ala matxino?

Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Eguneraketa berriak daude