Dora Salazar: «Neurri batean, erlijioaren ordezko da kultura»

  • Eskulturgile ezaguna da Dora Salazar (Altsasu, 1963). Haatik, margolari ere bada. Eskulturan aritu, forma artistiko landuak iritsi eta, orduan, margoak hartu eta pintura egingo duela erabakitzen du, bere buruari bertan goxo egin dezan galarazi eta molde berrietara behartzen du. Artea, istorioak kontatzeko bidea duela dio. Idazlea baino areago.

2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Honantz nentorrela entzun dut milioika euro ordaindu dituztela New Yorken, enkante batean, Picassoren lan baten truke. Donostiara iritsi, tabernara sartu, eta argazki erakusketa bat. Zarauzko hondartzan pasieran eta eskulturak. Artea dago nonahi.
Arteaà Baina zer da artea? Hain da kontzeptu zabala! Nik uste arteaz hitz egitea ezertaz ere ez hitz egitea dela. Esateko modua da, jakina: eskultura, pintura, moda, poesia, zaharberritzea. Dena da arte. Hargatik diot kontzeptu zabala dela. Biblioteka ere bada hitz hori. Dena sartzen da bertan, espazio eta denboraren arabera.

Zer deritzozu Picassoren lanaren kontu horri. Albistegia ireki du. Arteari buruzko berria, nolanahi ere, albistegiaren lehenengo ilaran.
Beste kontu bat kontatuko nizuke nik. Aurreko batean kalean entzundakoa. Bi emakumezko hizketan, batak besteari: "Eguraldiarekin hasi dira albisteak ematen!". Esan nahi dut, kasu handirik ez egiteko albistegiari zerk ematen dion hasiera.

Milioika euro pagatu dituzte Picasso batà
Espektakulua da, ez besterik. Arteaz hitz egin eta horixe da aipagai: espektakulua. Zenbat jendek bisitatu duen halako museoa, zenbatean saldu den halakoren margolanaà

Hainbeste jende doa, benetan, museoetara?
Bai, uste dut baietz. Albistegiek hori diote, behintzat. Horra albistegiak berriro! Hainbeste lagunek ikusi duela halako eta halako erakusketa diote. Bai, baietz esango nuke, jendeak ikasia duela museoetarako bidea. Bestalde, egia ere bada museo-fenomenoa bizi dugula. Zein den ere hiria, museoa behar zer edo zer izango bada! Turismoa egiteko bidea da. Dela Guggenheim, Artium, Baluarteà Hiriaren erakusleiho dira, eta niri ez zait gaizki iruditzen, mundu horren barruan nago-eta. Ongi iruditzen zait eskaintza izatea, baina gehiago ere nahiko nuke, jakina: erakusgaiak maila oneko izatea, alegia.

Lan bat artelan izan dadin museo barnean hertsi beharra ere! Inguruan dugun eraikin XX. mende hasierakoari begiratu ere ez diogu egiten eta! Edo XIX. mende amaierako lantegiko hormarià
Ados. Halako lan bat artelan dela esaten digute, eta guk sinetsi. Artea, hasieran, jainkozko zerbait zen ia-ia. Jeinutasuna dario hitz horri. Nik neuk ez nuen uste artea egingo nuenik. Hasi nintzenean, zenbait lan egin asmo nuen, objektu artistiko izango ziren ala ez batere pentsatu gabe. Neure begirada eskaini nahi nuen, gauzak ikusteko dudan moldea. Horregatik jotzen dut eskulturatik pinturara, eta alderantziz. Erabat eskulturgintzan jarduten dudanean itsutu egiten naiz. Pinturara jotzen dudanean, bestelako arriskuak hartzen ditut, bestelakoa da egoera, erreakzionatu egin behar izaten dut, aurrera egin behar. Artea "askatasun" hitza bezala da. Kiratsa dario "arte" hitzari. Nork bere esanahia ematen dio. Izan ere, kontzeptu zabala ez ezik, irekia da. Bizitza bera bezala. Hobe mugarik ez jartzea hitzari.

Irakasgai bihurtzen denean, berriz, neurriz gain mugaturik dago: Artearen historia da, gehienbat.
Mugak jartzeko modua da. Irakastekotan, hobe kontzeptua mugatzea. Eta ongi iruditzen zait. Hartaka, liburua hartu eta hariari segitzeko modua du irakasleak. Liburuak berak agintzen dio norabidea, zein artistari buruz jardun, eta zein bazterrera utzi. Horri dagokionez erraza da "arte" hitzak dakarren esanahia, bai: artearen historia.

Eguneroko bizitzan ukitzen dugun "artea" ez aipatzea larria da gero: moda, museo berrien diseinua, autoen itxuraà Gaia horretaraino mugatzeak ez dakarke onikà
Artearen historia diozu, baina literaturaren historia esan zenezakeen. Edo besteren bat. Historiak irakurketa bat du, gustatu edo ez. Berrikuspenak egiten dira, baina hari nagusiak iraun egingo du. Ontzat hartzen dira inoren ekarpenak, azterketa xeheagoak, arlokakoak ûemakumeen lanei dagozkienak, adibidezû, baina ezin jakin horiek historia nagusi horren atal izatera iritsiko diren. Espero dut baietz, baina ezin jakin. Denborak hartzen ditu erabaki horiek. Historia oso da injustua, murriztailea da-eta. Hari nagusia bai, baina Historia hori osatzen duten hamaika eragile aipatu ere ez dira egiten. Hori da kontua. Gaia trinkotu nahiak dakarren kaltea dugu hori. Eta ez dakit hori zuzentzeko modurik dagoen ere, bestelako azterketen berri emanez edo gaiari beste era batera helduz. Ez dakit, egia esan.

Zergatik egiten diogu uko inguruari begiratzeari, ondoko eraikinak aztertzearià
Nik uste jendeak uste baino kasu handiago egiten diola arkitekturari; begiratzen diola, ulertzen duela, alegia. Gustatu, ez gustatu, besterik da. Arkitektura bera ere borroka betean bizi da: tradizioa, modernitatea, berrikuntzakà

Inguratzen gaituzten zenbait eraikin, aldiz, espazioz eta lekuz kanpo daudela dirudi. Gizartetik kanpo baleude bezala.
Arkitekturak bere baitan hartu beharko luke gizartea. Arkitektura ez da inozentea. Eraikinak ongi pentsaturik daude, gehienetan: batzuk dira goxo eta gozo hartzen zaituzte barruan. Beste batzuk, hotz dira, eta bakarti. Eraikin horiek jendearen arteko harremanak ere zehazten dituzte.

Zertaraino da zilegi Guggenheim Museoa izatea Bilbon, eta eite bereko eraikina, bikia, Los Angelesen. Eraikin berdintsuak dira eta gizarteak arrunt desberdinak.
Corte Inglesa ere ez da bakarra munduan. Eta katedral gotikoak ere ez. Frank Gerhy-k Bilbon egin zuen eraikinak hainbat gauza on du, jakina. Esate baterako, ikusgarri da nola integratu duen ondoko zubia. Sinbiosi hori ez da baitezpadakoa. Niri gustatu egiten zait Gerhyk espektakulu egiteko duen joera hori. Hara, eskolak ematen ditut Bilboko Burtsan, eta arkitektua dut ikasleetarik bat, emakumezkoa. Zera esan izan dit: "Gerhy, batik bat, eszenografo da. Museo sarreran egin duen joko bisuala ezinezkoa da arkitekturan. Gezur bisuala esaten ari da". Aldeko bezainbat kontrako ditu Gerhyk, horregatixe hain zuzen, gezurra esaten duelako, gezur arkitektonikoa.

Irakurri izan dut ez zarela "artea arte egite aldera" egiteko zale.
Zehaztu egin beharko nuke. Arestian adierazi dizut ez zaidala artearen kontzeptu ezarri hori gustatzen; hain zuzen, arteaz ari eta murritz jokatzen dugulako. Eta nahiz eta onartu gauza guztien gainetik artelanaren alderdi estetikoak azpimarratzen dituzten mugimendu eta joerak, gizakia da egile, eta, ondorioz, alderdi soziopolitikoa beti ageriko da. Artea bizitzari loturik dago, gutxi-asko. 40 urte ditut eta giza-alderdia beti ageri da artelanean, baita horri uko egiten diola esaten duen artistaren lanean ere; horietan ere, bizitzatik hurreago edo urrutiago, baina dudarik gabe ageri dira bizitzaren zantzuak. Hori da nire ustea.

"Artea arte egite aldera" gabe, istorioak kontatzea omen duzu helburu.
Bai, ados. Polita ere bada. Zinematografikoa ere bada. Esaerak asko du zinematik eta literaturatik. Baina egia da. Nik neuk ere ez dakit seguru zergatik interesatzen zaizkidan zenbait gauza. Kanpotik begira jarri eta neure burua aztertzen saiatzen naiz: "zer dela eta dut interesa gai horretan?". Istorioa kontatzea baino, istorioak kontatzea esango nuke, pluralean, nork bere istorioa du eta. Hori arrunt aldatu da lanean hasi nintzenetik hona. Sasoi hartan zer edo zertan lanean ari nintzela konturatzen naiz, baina modu intuitiboan. Gaur egun, berriz, gogo betez ekiten diot lehen era intuitiboan egiten nuen lan harixe. Eskarmentua izan liteke, edo adina, batek daki. Nik istorio bat kontatzen dut, nirea, baina zuk zeuk ere zeure burua bertan ispilaturik ikusiko duzu, beharbada. Zure istorioaren isla gerta liteke. Publizitatea bezala. Nork bere mailan ikusten du bere burua bertan ispilaturik. Hori da, ispiluak dira nire lanak.

Borgesek zioen jendea ez dela inoiz aspertuko istorio entzutenà
Polita. Ongi dago jendea ez aspertzea ere.

Zenbateraino ulertzen dugu ikusleok artistak kontatu nahi dizkigun istorio horiek?
Eskola ematen ari naizela, abangoardien gainean jarduten dut. Garai batean aldaketa handiak gertatu ziren denbora gutxian: inpresionismoa, espresionismoa, kubismoaà Arteak gero eta "errealago" izan nahi duela ematen du, baina, aldi berean, ikuslearengandik gero eta urrutiago dago. Hobeto ulertzen dugu Berpizkundea, edo Barrokoa, irudiak figuratiboago direlako eta errazago ikusten ditugulako, nahiz eta ezkutuko mezua, subliminala, ez ulertu. Baina itxurak askoz ere ulergarriago dira, dudarik gabe, eta ikusleak horien baitako mezua maila batean baino ez du ulertzen. Alegia, informazioa behar da artea ulertzeko. Literaturan eta beste diziplina askotan bezala gertatzen da: zure ezagutza-mailaren arabera informazio gehiago ala gutxiago zeureganatuko duzu. Kodeak balio du, eta kode horren arabera jasotzen duzu mezua. Edo ez duzu jasotzen, alegia. Figurazioa errazago da, baina abstrakzioa ere ez da berria; honezkero, ohiturik behar genuen. Abstrakzioak bere mezua dakar, horretan hasi zirenean ez ziren konturatzen, baina gaur egun inork ez du zalantzarik horretan. Amerikako espresionismoak berak, ideologia jakin bat du, sistema baten babesa duà abstrakzioak ez du inozentziarik. Dena dela, ez dago beti eskularruak jantzita ibiltzerik. Leihoak ireki, mundu horretan sartu eta aurrera, zikinduko zaren beldurrik gabe ibili. Horixe egin behar da.

Zure lanetan, bestalde, behin eta berriro ageri da gorputza, artearen historian behin eta berriro agertzen da bainaà
Gorputza eta espazioa, horiek dira artearen gai nagusiak, labur zurrean esanda. Eskultura gorputzetik oso hurre dago, gainera, eta ni neu materialista samarra naiz horretan. Formak eta itxurak interesatzen zaizkit.

Feminismoaren ikuspegitik lantzen omen duzu gorputza. Horrela da?
Jakina, neure ikuspegitik. Nik neure istorioak kontatzen ditudanez, neure ikuspegiak baliatu behar, nahitaez. Bada esaldi bat: "pertsonala ere, politikoa da". Mundu honetan ez dago orban gabekorik. Lan bat egin eta erakusgai jartzen duzunetik gauza politikoa egiten ari zara, edo soziopolitikoa, nahi baduzu. Feminismoa dela eta, egia da Erdi Aroan mojek sarbidea errazago zutena artearen munduan. Tintorettoren alabaren bat ere artista izan zen. Adibide dira, asko ere ez, baina zer edo zer. Hortaz, 68ko Maiatzaz gero edo, emakumeak erabat sartu dira artearen munduan. Bestelako planteamenduak nagusitu dira maila guztietan, eta orobat arteari dagokionez. Harrezkero artea ez da denborarik gabea izango, orokorra, zehazgabea; baizik eta erlijioa izango duena, sexua, koloreaà dena izango du. Emakumeek parte hartze handiagoa dute eta, bere baitarik mintzo dira, bere istorioak kontatzen dituzte. Feminismoa den? Bada, bai.

Iturri berritzaile horietatik edan duzu, beraz?
Niri artearen munduan lan egitea interesatzen zait, istorio ezberdin bat kontatzea, neurea. Bestelako uste orokor batzuetatik hurre egon ala ez, bigarren mailako da niretzat. Ni, neure baitatik abiatzen naiz. Feminismoa esan dugu, baina post-feminismoaz hitz egiten hasita daude. Emakumearen gorputza ageri da nire zenbait lanetan, baina ez da izan helburu hori jarri dudalako, poliki-poliki hazten jardun den asmoa baizik. Espektakuluaren ikuspegitik landu dut gorputza, mugimenduarenetik, eta alderdi pertsonaletik. Bestalde, artearen historian emakumearen irudiak izan duen bilakaera ere kontuan izan dut. Finean, artearen historian oso irudi arketipiko direnak baliatu ditut nire lanetan. Meninak, Madonna... Baina, nonbait, jendeak ez du besterik ikusten. Zenbait elkarrizketatan ez didate horixe besterik esan: "Emakumearen gorputza lantzen ari zara etaà". Tira, horretan jardun dut aldi batez, lehenago beste hamaika lan egina naiz, eta, oraintxe ere, beste zer edo zertan ari naiz, egon lasai. Baina "emakumearen gorputza" gora eta behera. Ezagutzen dudan hartaz hitz egin beharko dut ba, akabo bestela!

Literaturan askotan aipatzen da konpromiso kontua. Artearen munduan ba al da horrelakorik?
Gizarteak erreka jo du arlo askotan eta arte eta kulturara jo du askok, argi bila. Neurri batean, erlijioaren ordezko da kultura. Hainbat sinesteri uko egin eta gero, zenbaitek artearen baitan hartu du aterpe. Leku guztietara sartu da artea. Giroa pil-pilean dago eta, nahitaez, artistaren lanean ere ageri da ezinegona. Tentsioa. Tira, hori esanagatik, gero eta erosoago bizi da jendea, gero eta berekoiago. "Borroka egin bai, baina neure estatusa galdu gabe!", nahiz eta estatus hori zertan den jakin ez.

Konpromisoa ekarri dut hizpide, Elkarri bake-mugimenduaren galeriak zure lanetako bat duelako salgaià
Lehenengo, ez naiz Elkarrikoa. Borroka bat baino gehiagori laguntzen diot. Ez pentsa, uste baino berekoiagoa naiz. Elkarrik proposamen bat egin zidan, eta nik onartu. Batzuetan bide berrietan abiatzeko modua ditut proposamen horiek. Besteetan, jendearekin dudan harremanak agintzen du. Baina esan dizut, hamaikarekin kolaboratu dut, aterik itxi gabe. Jendeak, hala ere, "han" edo "hemen" jarri nahi zaitu. Eta gauzak ez dira horrela. Nik, hainbat helbururi laguntzen diot, baina ez dut honekin edo harekin guztiz bat egiten. Errazegi zikintzen dira urak. Berriz diot, ez naiz Elkarrikoa.
Lan etxean
"Etxean lan egiten dut. Batzuetan obsesioa ere bada. Lana eginda dagoenean, hantxe begien bistan eta harixe begiratu behar! Aldamenetik esaten didate: ‘Ez iezaiozu gehiago begiratu, utzi ezazu bakean, bere horretan ongi da!’. Orduan, atea itxi eta etxetik aldegin behar izaten dut. Zenbaitetan gertatzen da, hainbeste jira eta buelta, txapela jan eta jan, itsutu egiten zara, eta ezer konpontzen ez: obra eginda dago. Azkenean, zeure burua zigortu besterik ez duzu egiten".

Artistaren negarra
"Erakusketak egitea artistak dioen bezain nekeza da. Horretan ez dio gezurrik. Nik neuk ere zenbait aretotan egiten ditut erakusketak. Beste zenbait aretotan ere erakutsiko nituzke nire lanak, baina gaur-gaurkoz ezinezko zait. Beharbada, egunen batean. Edo, beharbada, inoiz ez. Iristen naizen lekuetara iristen naiz. Idazleak bezala: argitaratzeko lanak dituzte haiek, erakusteko gorabeherak, berriz, guk. Zenbait mekanismok erabakitzen du hori, besterik gabe".

Dora Salazar-Bernardo Atxaga
Dora Salazar eta Bernardo Atxaga elkarrekin lan eginak dira. Liburu bat izan zen emaitza: Recorrido. Donostiako paisaiak eskulturgile eta margolariak, testuak idazleak. "Gurekin lan egin zezan hots egin genion Bernardori. Gogoan dut artista batek Kafkaren Metamorfosia oinarri harturik egindako arte-liburua, irensten zaila. Bernardok gurekin egin zuen liburuari dagokionez, berriz, Arteko galeriako arduradunak zenbait saio egin zituen, eta liburua kaleratzea lortu. Donostiako paisaiak ziren, dena dela, eta askoz ere jende gehiagok begiratzen dio paisaiari »ingurukoari, batik bat», Kafkaren Metamorfosiari baino, adibidez. Dena dela, proposamen independentea izan zen, nork bere arlotik. Irudiak eginak nituen, Bernardok ikusi zituen, gustatu zitzaizkion, eta testua idatzi zuen".

Bertsoa

Doinua: Lagundurikan denoi

Etxean lan eginez,
hartaz girotua,
egon zintezke zure
obrari lotua.
Gero obrarengandik
ezin askatua,
nahiz "Bukatu duzu!" den
denen aholkua,
artelan bat noiz dago
guztiz bukatua?


Azkenak
2025-03-26 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritza “prest” Guardian Laudioren erosketan parte hartzeko

Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu baseen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude