argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

PSE-EEk EAErako Estatutu berri bat idazteko enkargua egin dio Emilio Guevarari. Autodeterminazio eskubidea izango da testuak adieraziko duen gaindiezinezko langa, baina erabakitzeko eskubideari erreferentzia egingo dio, honako ideia hezur mamituz: euskal alderdi politiko guztiak zerbaitetan ados jarriz gero, Madrilek onartu egingo luke. «Berandu baino lehen atzera egin beharko dute, zeren eta batzuetan badirudi ez dakitela zein mundutan bizi diren. Egibarrek 2004an Euskadi Europako Batasuneko estatu bat izango zela aldarrikatu zuen hartan modukoa da». Emilio Guevara PSE-EEren Arabako Batzar Nagusietako batzarkideak eta EAJko kide ohiak El Correori Ibarretxe Planari buruz egindako adierazpenak dira. Guevara Arabako lehen diputatu nagusia izan zen eta jeltzaleen artean Gernikako Estatuko testuaren idazle nagusietakoa.