Sinadurak


2021eko uztailaren 28an

Korrika etorri zitzaizkidan dozena erdi neska-mutil, metro eta erdiz azpikoak boligrafo baten eskean. Hil edo biziko kontua zirudien une hartan boligrafoa lortzeak. Batek azkazalak jaten zituen boltsoan bila ari nintzen bitartean. Besteak, atzera, aurrera eta ezker-eskuin begiratzen zuen ageriko egonezinaz. Hirugarren baten burua boltsoa eta nire artean sartu zen berez zaila zen aurkikuntza nabarmen oztopatuz. Beste hirurek negarrez hasteko zorian ziruditen eskaerak emaitza onik ez zuela izango susmatzen hasita. Eta azkenean, kostata »beti kostatzen da presaka ari bazara boltsoan zerbait topatzea, baita zeurean ere» azaldu zen ditxosozko boligrafoa.

"Aurk" esan nuenerako kendu zidan batek eskutik eta trofeoa eskuratu bailuen han joan ziren denak boligrafoa antortxa olinpikoa bezala tente zeramanaren atzetik korrika. "itu dut" bukatzerako jakin minez akabatzen nengoen eta jarraitu egin nien. Ez nuen asko ibili beharrik izan. Niregana etorritako sei haiek bezala beste seiehun zeuden Igor Jauregi, Realeko jokalariari eskua luzatuta. Lurrean bilatutako paper zatiak, faktura zaharrak, zortzi puskatan banatutako serbiletak, komunekoa… edozer eskaintzen zioten sinadura egiteko. Baita soinean zeraman kamixeta ere batek, eta besoa beste batek. Eta hark, serio, denei sinatzen zien. Sinatu edo. Segundo laurdenean egin litekeena boligrafoa luzatuta antsiaz betetako munstro taldeak inguratzen zaituen bitartean.

Zoriontsu itzuli ziren txikiak Igor Jauregiren zerbait eskuratu zuten ustetan, zerbait hori zer zen oso ondo ez bazekiten ere. Jauregiren autografoa zertarako zuten galdetu nienean esan zidaten ez zela autografoa, sinadura baizik, eta jakin nuen halako lagunaren anaiak Realeko jokalari guztienak dauzkala, beste bati bakarra falta zaiola, lehengusu bat dutxatu gabe egon zela hamar egunez Xabik eskuan sinatutakoa ez borratzeagatik eta gelako batek koaderno bat daukala horretarako: futbol-jokalarien sinadurak biltzeko.

Sinadura oso gauza garrantzitsua zen gu eskolaume ginenean. Gurasoena, batik bat. Eskolan arazoak zituztenentzat batez ere. Gure gelan bazen gurasoena begiak itxita egiten zuen artista bat. Faltsifikatzaile petoa. Ona. Sinadurak debaluatu ez balira, faltsifikatzetik bizitzeko modua egingo zuena. Eskuz idazteari utzi genionetik, ordea, sinadurak galdu egin du orduko garrantzia. Jada inork ez ditu orduak egiten paper zuriaren aurrean sinadura orijinal eta berezi bat pertsonalizatu nahian. Paper ofizialetan ere garrantzia gehiago dute zenbakiek sinadurak baino. Zenbaki gara ikur pertsonala baino gehiago. Sinadurarena tramite huts bat besterik ez da. Elektronikoari ere sinadura esaten diote, baina ez da. Letra txikia irakurri beharreko paperetan ere bi aldiz pentsatu gabe egiten dugu eta atzera bota nahi izatera bakarrik axola du.

Badaukat hala ere sinadurekin psikoanalistarekin aztertu beharreko zerbait. Inoiz ez dudalako neurea erakargarri iruditzea lortu akaso. Eta beste batzuen inbidiatan egona naizelako. Noizbait. Imitatzen saiatu ere bai garai batean. Esaten dute grafologoek asko adierazten duela sinadurak egileaz. Hori izango da akaso nire benetako errezeloen arrazoia. Segundo batean egindako mamarratxo batean nire pertsonalitatea marraztuta gera litekeela pentsatzea. Grafologoek gehiago jakingo lukete gutaz norena dugun gogoko aztertuta.

Ez da izango munduan beste lur-zatirik hemen adina sinadura eskatzen dutenik »futbol jokalariei eskatzen dizkietenak kontuan hartu gabe, ze horiek ere kontatuz gero marka guztiak hautsiko genituzke». Sinadura ez diren sinadurak izaten dira. Gaur egun telefonoz edo mailez egin liteke. Sinatzen duzula esan eta sinatu gabe sinatuta geratzen da. Sinatzen duzunik esan gabe ere sinatu duzula ikus zenezake behin edo beste. Beti dira zerbaiten alde edo kontra, eta noiz edo noiz alde eta kontra ere bai.

Zaila da sinatzeko eskatzen dizutenean ezetz esatea. Total. Ez da ezer kostatzen. Sinatu beharrik ere ez gehienetan. Sinatzeko eskatzen dizunak zuk sinatzea axola zaiolako eskatuko dizu. Bestela ez leukake lan hori hartu beharrik. Eta hala ere, ez ditut gogoko sinadurak. Sinistu nahi nuke gogo eta borondate onez sinatutako hainbat paperek injustiziaren bati aurre egiteko balio izan dutela. Hala balitz Igor Jauregiri ikastaro trinko bat eskatuko nioke segundo laurdenean sinatzen ikasteko. Eszeptikoegia naiz, ordea. Errazegia litzateke. Sinadura gehienek lehengoan Realeko jokalariarenak adina ilusio, debozio, miresmen, exzitazio eta zoramen piztu ondoren, paper mutur haiek bukatu duten toki berean bukatzen dute. Auskalo non.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude