argia.eus
INPRIMATU
Hitz Bitan
Katixa Garate 2021eko uztailaren 19a
Arantxa Urretabizkaiak UKri egin zizkion adierazpenok: «Ez zait interesatzen pertsonaiek zer egiten edo esaten duten, zer pentsatzen eta sentitzen duten baizik».

Juanba Berasategik honakoa esan zion Berriari: «Lehen euskal film modernoa egin zenetik horrenbeste urtera, oraindik ere frankotiratzaileak behar dira, euskarazko zinema egingo bada».

Joseba Sarrionandiak hitzok adierazi zizkion Berriari: «Literatura egitea, usteak eta hitzen zentzuak zalantzan jartzeko espazioa irekitzea da».

Mikel UrdangarinZazpikan: «Ate batzuk itxita egon arren, euskal musikariak kanpora ateratzeko ahalegina egin behar du».