Hezkuntzan zalantzak nagusi

  • Boterera iritsi eta hezkuntzan eskua sartzen hastea elkarrekin datoz; gobernu guztien altxor preziatua da haur eta gazteen heziketa kontrolpean izatea. Orain ere, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzear dagoela, hezkuntzak une arraroak bizi ditu. Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragina duen Irakaskuntzaren Kalitate Legea (LOCE) PPk martxan jarri zuen aurreko legealdian adostasuna bilatu gabe, gainontzeko alderdi, sindikatu eta hezkuntza munduko erakunde gehienen iritziaren aurka. PSOEren gobernuak, ordea, legearen aginduak aplikatzeko egutegia luzatuko duela iragarri du eta hezkuntza arloko eragileekin eztabaida hasi berri du LOCEn egin beharreko aldaketak erabakitzeko. Hala, urrian lege proiektu berria aurkezteko asmoa dauka Espainiako gobernuak eta inork ez du oso argi zein izango den finkatuko den arautegia.

2021eko uztailaren 19an

LOCE polemikoaren egutegia luzatuta, legearen hainbat puntu indargabetuta geratuko dira datorren ikasturtean. Hemendik aurrera erlijioa ez da derrigorrezko ikasgaia izango, hautazkoa baizik; haur hezkuntza hezigarria izango da eta ez soilik asistentziazkoa; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek ez dute ikasketa ildoa hain goiz aukeratu beharrik izango eta batxilergoa bukatu ondorengo azterketa ere bertan behera utziko dute. Hezkuntza munduan ondo hartu dituzte erabakiok. Baikara ikasle eta gurasoen Federazioa ere ados dago aldaketekin, baina haratago doa eta erlijioak hezkuntza publikoan lekurik ez duela deritzo. «Derrigorrezkoa ez, baina borondatezkoa ere ez du izan behar; erlijioa ikasi nahi duenak eskolaz kanpo egin beharko luke», gaineratu du Baikarako presidente Imanol Zubizarretak.

Legearen beste hainbat puntu indarrean jarri dira dagoeneko eta, beraz, mantendu egingo dira oraingoz: hala nola, DBHn bi ikasgai baino gehiago ez gaindituz gero kurtsoa errepikatu beharra eta ikasturte bukaerako ez ohiko frogak. Baikaratik uste dute frogak ez liratekeela egin beharko, ebaluazio jarraitua baitago, bere azterketekin. Kurtsoa errepikatzeari dagokionez, 14-16 urteko zikloa osotasunean hartu behar dela pentsatzen dute; hau da, ez litzatekeela lehenengo urtean errepikatu beharko, bigarren ikasturtean lehenengoko ikasgaiak berreskuratu daitezkeela ikusten bada. Azken finean, malgutasuna eskatzen dute, hiru «gutxiegi»rekin automatikoki ikasleari ez errepikarazteko.

Senatuaren hanka sartzea

Baina PSOEren aldaketa horiek guztiak onartzeko prozesuak lehenengo oztopoa izan du jada. Espero ez zen bezala, LOCEren egutegia luzatzearen aurka PPk senatuan aurkeztutako mozioa popularrek irabazi zuten duela bi aste. PPk 123 aulki ditu senatuan eta gainontzekoek (denak LOCE legearen aurkakoak) 128. Hala ere, senatari asko berriak zirela-eta, horietako zenbait nahastu egin ziren bozkatzeko garaian eta azkenean PPren mozioak aldeko 119 boto eta kontrako 115 eskuratu zituen. PPren garaipena, dena den, sinbolikoa da gehienbat, senatuko mozioek ez dutelako lege izaerarik eta PSOEk bi ganberetan eztabaida guneak irekiko dituelako hutsegitea konpontzeko. Gainera, maiatzaren 28an egingo den Ministro Kontseiluan LOCEren egutegia geldiaraziko duen dekretua onartuko duela iragarri du Espainiako gobernuak.

PSOEk eztabaida hasi du gainontzeko alderdi eta erkidegoekin, eta EAEko Hezkuntza Sailak gauza bakarra eskatzen du: Madriletik ezarriko duten oinarrizko arautegiak orain arte egindako lana garatzen utz dezala. Hala, sailetik azpimarratu dute ez diotela Madrili begiratzen, iparra Europako lehentasunak eta sistema propioa hobetzea dutela. Europak 2010. urterako jarri dituen helburu nagusiekin bat egiten dute: kalitate oneko hezkuntza, hezkuntza sistema irekia eta etengabeko irakaskuntza. Helburuei begira, «gero eta indar handiagoa egin behar dugu irakasleriak prestatzen, ikastetxeen autonomian eta nazioarteko ebaluazio planetan», adierazi dute Hezkuntza Sailetik. Besteak beste, 3-6 urte bitarteko irakaskuntza doakoa egiteko asmoa du Espainiako gobernuak, baina Jaurlaritzak hitzartua du aspalditik adin hori, eta Espainian bigarren hizkuntza sartzeko aukera kontuan hartzen ari diren honetan, euskal hezkuntza eleanitza dela gogorarazten dute Jaurlaritzatik: «Euskara, gaztelera eta hirugarren hizkuntza bezala ingelesa dauzkagu».

EAEn hezkuntza sistema integratzailea eta propioa bilatzen dutela diote, LOCEri hainbeste alditan leporatu zaizkion segregazionismo eta zentralismoaren aldean. Baikarako Imanol Zubizarretarentzat, popularrek ateratako legea ez da eredu ona: «Ahaleginaren legera itzuli gara, garrantzia soilik notek eta azterketek duten sistemara». PSOEk duela bi legealdi onartutako LOGSE, planteamendu orokor bezala ondo zegoela uste du, «jarrera bezalako beste ezaugarri batzuk ere kontuan hartzen zituen», baina PPk aplikatu duelako ez dela ondo atera dio.

Eskola Kontseiluaren papera

Buruhauste honen guztiaren barnean, Baikara Federazioak ez du etorkizuna argi ikusten; ziurgabetasuna eta zalantza nagusitzen dira ikastetxe eta argitaletxeetan. Espainiako gobernuaren asmoak ez direla urrira arte guztiz jakingo azaldu du Baikarako presidenteak eta beraz, oso kezkatuta dabiltzala Eskola Kontseiluak jokatuko duen rolarekin, LOCEk indar handia ematen baitio zuzendariari eta Kontseilua ahuldu egiten baitu. Esaterako, espedienteak Eskola Kontseiluaren ardura ziren lehen eta orain zuzendariaren egitekoa dira, eta urteko plana onartzeko Kontseiluaren oniritzia baino ez da eskatzen. «Gurasoek Kontseiluaren bidez parte hartzen dute batez ere eta parte hartzeak erabakiak hartzeko eskubidea dugula esan nahi du, ez bakarrik oniritziak ematekoa», kexatu da Zubizarreta.

Hain zuzen ere, ikastetxeko zuzendaria hautatzeko sistema ere desberdina da popularren legearekin, LOGSErekin Eskola Kontseiluak aukeratzen baitzuen eta orain, berriz, administrazio eta eskolako ordezkariek osatutako batzordeak. Dirudienez, ekainean EAEn 130 ikastetxetako zuzendariak aukeratuko dira eta hor dakusa Zubizarretak arazoa: «Ez dakigu oraindik zein sistemaren bidez hautatuko diren, ez eta azkenean ekainean egingo dugun ere». Hala ere, Jaurlaritzak egingo duen araudi propioaren baitan, zuzendaritza aukeratzeko dekretu berri bat ateratzeko asmoa du. Indarrean dagoen legediak uzten dituen aukera guztiak erabiliz, protagonismoa Eskola Kontseiluari itzuli nahi dio aipatu dekretuak. Euskal Irakasleok Sarean elkarteak ere Kontseilua berrindartzeko beharra jakinarazi dio Hezkuntza Sailari eta urtetik urtera zuzendari izateko geroz eta hautagai gutxiago aurkezten direla-eta, neurri berriak bultzatzeko eskatu dio.

Asmoak asmo, gobernura iristen diren alderdiek hezkuntza alorrean lege berriak ateratzeko duten joera nabaria da. Ahalik eta adostasun handiena bilatuz, arlo honek egonkortasuna eta boterearekiko nolabaiteko independentzia lortu behar duela dio gehiengoak, baina errealitatean ez da hori islatzen. Oraingoz, itxaron egin beharko dugu 2005ean Espainiako gobernuak onartu nahi duen lege berriak Hego Euskal Herriko ikastetxeetan izango duen eragina ikusteko.

Eskola txikiak bizirik
Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik. Hori izango da ekainaren 13an Aizarnazabalen ospatuko duten jaian Gipuzkoako eskola txikiek aldarrikatuko duten lema. Ikastetxe txikietako errealitatea ezagutzera eman nahi dute antolatzaileek, eskola handietan baino baliabide gutxiago izan arren, proiektu eta xede ugari dituztelako. Bide batez, eskolen arteko harremanak sakontzeko eta haurrek ikasturtean zehar burututako lanak erakusteko aukera izango dute. Pailazoak, puzgarriak, 400 lagunentzako bazkaria... Dena prest da jadanik txikienen festa handirako.

Euskal Eskola Publikoa, mugak gaindituz
Bilboko Zorrotzaurre auzoan ospatuko du aurten Euskal Eskola Publikoak bere jaia, ekainaren 6an. XIII. edizio honetan, EHIGE Guraso Elkarteak kalitatezko eskola publikoaren alde apustu egingo du beste behin ere, eskola integratzailea, parte-hartzailea eta euskalduna eskatuz. Gainera, «Mugak gaindituz, geuria indartu» lelopean, aurten bereziki kultura aniztasunak XXI. mendean duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.

Elkarteko presidente Ana Eizagirreren hitzetan, «besteekiko errespetuan gurea indartzea da dugun helburua, testuingurua kontutan hartuz gure izaera garatzen jakitea. Bide batez, gainontzekoei gu eta gure kultura ezagutzeko bidea errazten diegu». Hezkuntza propioa aldarrikatzen du EHIGEk, besteekin harremana errotuz, «era zabal batean berrituz eta etengabe aldatuz, gure gizartetik eta ume bakoitzaren beharretatik abiatuz».

Kukuxumusuk diseinatutako logotipoak ere mezu berdina darama: bi haur ageri dira kartelean, bata euskalduna eta bestea atzerritarra, solasean. Kultura desberdinekin elkarren arteko harremana garatu daitekeela adierazten du, gurea indartuz.
Bizkaiko Guraso Elkarteak ere izango du zer ospaturik, 25 urte bete baititu. Eizagirrek azaldu bezala, guraso elkarteen bilakaera izugarria izan da: hastapenetan, zortzi gurasoren ideia 20 ikastetxetara zabaltzea lortu zuten eta egun ia ikastetxe guztietan daude elkarteok. Eskola publikoa aztertzearekin batera, jada etorkizunera begira estrategikoki lan egiteko gai direla azpimarratu du presidenteak.

Hori guztia jai giroan ospatzeko, egitarau zabala prestatu dute ekainaren 6rako. Aurten, bereziki gazteei zuzendutako ekintzak indartu nahi izan dituzte, ile-apaindegi musikala bezalako ikuskizun berriekin eta Fermin Muguruza Kontrabanda edo Pin Pan Pun Band taldeen kontzertuekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-09 | ARGIA
Ikama ikasle antolakuntzak unibertsitateetara eta Lanbide Heziketara zabalduko du bere jarduna

II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


“Eskola partikularren eskaera handia zerbaitek huts egiten duen sintoma da”

Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Eguneraketa berriak daude