Gure auzokide berriak

Kemal Nafarroako Ospitalearen beilatokian dago. Mul hil baita, herrikidea, duela lau bat urte Senegaletik etorria. Laketzen hasia zen Iruñean, baina biriketako min gaizto batek ustekabean eraman du. Kemali banan-banan etortzen zaizkio gogora Mulek izan dituen lan guztiak: eraikuntzan peoi, banaketari, sasoiko nekazari Erriberan… eta, azken boladan, Iruñerriko galdategi batean langile. Orain, senegaldar multzo handixkoa azken agurra ematen ari zaio. Denak gizonezkoak dira. Emakumeak eta seme-alabak sorterrian gelditzen baitira, senarra noiz itzuliko zain. Denen artean, sosa paratu dute, hilkutxa erosi eta gorpua Afrikaraino hegazkinez garraiatzeko. Han ehortziko dute, maindire zuri batean bilduta, zuzenean lurrean, hilkutxarik gabe. Iruñean ez baitago musulmanendako hilerririk.

Melania ekuadortarra kutxazain ari da supermerkatuan eta, asteburuetan, ostalaritzan. Babes ofizialeko etxebizitza erosi du Buztintxuri auzo berrian. Hasieran, bera bakarrik etorri zen, familia han utzita. Antzera jokatzen dute Ekuador, Kolonbia, Errepublika Dominikarra eta Perutik etorritako emakumezko gehienek. Behin lana aurkituta »soldata apal apaleko lanak, bidenabar erranik», lehenbizi senarra ekartzen dute eta, gero, seme-alabak. Orain arte, etxeko lanetan aritu da gehienik, eta haurrak eta zaharrak zaintzen ere bai. Igande arratsaldetan, bere herrikideak hiriko zenbait tokitan elkartzen dira kirol pisten arrimuan. Gizonezkoak "peloteoan" aritzen dira »futbolean» eta emaztekiak solasean. Ikasteko adinean dauden seme-alabak, oro har, ikastetxe publikoko gaztelerazko ereduetan ari dira eta ez dira gutxi ikastetxe erlijioso batzuetan ari direnak, uniformearen dirdirak erakarrita.

Lamia pozik dago, sekulako ahalegina egin ondoren lana aurkitu eta anaien etxetik alde egin duelako. Marokoarrak dira. Anaiek behartu zuten buruzapia jantzi eta erlijio arau estuak betetzera, eta arabiar batekin ezkonarazi nahi zuten, gainera. Orain, Lamia eta bera bezalako emakume musulmanak bi bazterketa jasaten ari dira. Arrotzak dira Iruñeko gizartearen begietan eta arrotzak ere beren kulturako jendearentzat, arau santua hausteagatik. Dena den, ez da samurragoa buruzapia daramaten emakumezkoen egoera, bereziki emakume helduena. Senarrak deituta etortzen dira Iruñera eta oso gutxitan ateratzen dira kanpora. Pare bat urte pasatuta ere, ez dira batere ongi moldatzen gazteleraz. Ez dute inongo harremanik beren girotik kanpo. Gainera, buruzapia eramatea sekulako oztopoa da lana aurkitzeko, hemengo gizarte itxiak ez baitie lanik eman nahi. Hori dela eta, Khatibari senarrak baimena eman dio, behar izanez gero, lanean buruzapia kentzeko.

Gero eta gehiago dira, oraindik ez baita bukatu berrogei urtetan gertatzen ari den bigarren etorkin olde handia. Lehenbizikoa 60ko hamarkadan izan zen. Orduko hartan Andaluzia, Extremadura eta Gaztelako jendeak Iruñea izugarri handiarazi zuen, barne migrazioak lagundurik. Baina, ez legoke gaizki gogoratzea, orain dela berrogei urte arte, jendeak samaldaka atera behar izan duela gure herrialdetik, gurean bizimodua ateratzeko modurik ez zegoelako. Beharbada, horrexek pixka batean apalaraziko du gure harrotasuna eta lagunduko digu Kamel, Mul, Melania, Lamia, Khatiba… bestela hartzera. Gure auzokide berriak baitira, iruindar berriak, alegia.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude