Aeronautikan lider


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ehiza-hegazkin bonbaketari berria Eurofighter programaren barruan dago, eta Italia, Alemania, Erresuma Batua eta Espainiak horietako 620 erosiko dituzte beraien ejertzitoetarako. Estatu horiek egingo dute ehiza-hegazkin berria, eta euskal konpainiak gauzatuko du programaren %14, motorraren hainbat osagai eraikiko ditu-eta. Jakina eta pentsatzeko modukoa da gauzatze hori burutzen denean euskal enpresaren fakturazioak nabarmen egingo duela gora, baina bertako arduradunek ez dute horren berririk eman.

Abian da Eurofighter programa

Erresuma Batuak, Alemaniak, Italiak eta Espainiak iaz onetsi zuten etorkizunean Europako ehiza-hegazkin bonbaketaria izango denaren behin betiko eredua. Horrekin, baieztatu egin dute Estatu horiek 620 Eurofighter Typpoon hegazkin eskuratuko dituztela, eta abian jarri da hegazkinaren serieko ekoizpena. Ondoren, aipatutako herrialdeei entregatuko zaizkie hegazkin horiek. ITP euskal enpresa da borroka-hegazkin hori garatu eta eraikitzeaz arduratuko den partzuergoko kideetako bat. Hain zuzen ere Espainiako Estatua ekimen aeroespazial horretan sartu zenean sortu eta eratu zen ITP. Azken hamahiru urteetan hegazkinaren motorraren (EJ-200) hainbat garapen fasetan parte hartu du. Zehatz-mehatz eta esklusiboki, tobera, karkasa eta gainontzeko kanpoko interkonexio sistemak eraikitzeaz arduratzen da ITP. Guztira, %16ko parte hartzea dauka Europako hegazkinaren proiektuan.

Munichen sinatutako akordioaren bidez, aipatutako lau gobernu europarrek 620 hegazkin eskuratuko dituzte. Erresuma Batua da ehiza-hegazkin gehien erosiko dituena: 232. Alemaniak 180 eskuratuko ditu, Italiak 121 eta Espainiak 87. Kontuan hartuta hegazkin bakoitzak bi motor dituela, ITPk ziurtatuta dauka gutxienez EJ-200 modeloko 1.240 propultsoreren eraikuntza. Fabrikazioaz gain, ITP euskal enpresa Espainiako Gobernuak eskuratzen dituen ehiza-hegazkinen motorren mantenuaz ere arduratuko da.

Euskal sektore aeroespaziala, goraldian

Euskal sektore aeroespaziala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara mugatzen da eta sektore horretan jarduteaz gain, ekoizpen zibilean ere jardun da. Azken hamarkadan zertxobait hazi da eta Europako Batasunean munduko liderra da sektore aeroespazialeko esparru askotan. Hala adierazten du SPRIk aeronautikako Hegan klusterraren laguntzarekin egin duen txostenak. Lehen aipatutako ITPren kasua indar horren adierazgarri da. Euskal sektorea 35 enpresek osatzen dute. Gamesa, ITP eta Sener dira nagusi, eta 2002. urtean, guztira, 4.343 pertsona zeuzkan lanean. Sektore aeroespazialean zuzenean edo zeharka jardun diren gainontzeko euskal enpresak ondorengoak dira: Aeromec, Aeroespace, Alfa, Aratz, Astorquia, Burdin Berri, Burulan, DMP, Doiki, Euroutil, Goi Alde, Imesaza, Iontech, Lazpiur, Matrimor, Mecanizados Kanter, Messina Bilbao, Metraltech, Novalti, Nuter, PCB, Precical, Siegel, Sisfle, SK-10, Spasa, Tecnasa, Tecnichapa, Tegraf, Tey, Tratamientos Térmicos TTT, eta Troqueles y Utillajes Ayala.

SPRIren txostenetik ondorioztatzen denez, euskal sektore aeroespazialak aireontzi zibilentzat lan egiten du, baina defentsa arloko hainbat programa eta helikoptero militarrentzat ere bai. Beste proiektu batzuen artean, sektore honetako euskal enpresek munduko hegazkin komertzialik handienarentzat, Airbus 380entzat, lan egiten dute eta, A340rentzat ere diseinu, egituraren kalkulu eta pisua gutxitzeko lanak egin zituzten; aktuatzaileak eta lurreratze trenetako piezak, adibidez. Eskualde mailako hegazkin zibilei dagokienez, aipagarria da Embraer enpresa brasildarraren eta Gamesa eta sektoreko beste konpainia batzuen arteko lankidetza.

Euskal sektoreak Kanadako Bombardier-entzat ere lan egiten du. EAEko euskal enpresak Iparraldeko Dassault Aviation-en Falcon F7X berrien egonkortze lanetan ere badihardute. Arlo militarrean, Europa mailako Eurofighter programaz gain, bestelako hainbat ekoizpen egiten dituzte euskal enpresek: erdi mailako garraioko EADS CASA C295 hegazkin europarraren 5.000 piezaren behin betiko muntaia (egonkorgailuak eta atzeko fuselajea barne), esaterako.

Eusko Jaurlaritza ITPko kide
Eusko Jaurlaritza ITPko kide da joan den otsailaz geroztik, Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzuaren (SOCADE) bidez. SEPI euskal talde aeronautiko horretatik atera eta handik bi hilabete eskasera, euskal gobernuak ITPko kapitalaren %5,3 bereganatzea erabaki zuen "arrazoi estrategikoak" aitzakiatzat hartuz. Horretarako, 13,2 milioi euro ordaindu behar izan zituen. Enpresan daukan parte hartzearekin, Eusko Jaurlaritzak guztira 61 enpresatan parte hartzen du. Jadanik 114,5 milioi eurotik gora inbertitu ditu horietan.
SOCADE da Eusko Jaurlaritzak proiektu garrantzitsuetan inbertitzeko daukan tresna nagusia. Gasteizko gobernuak kontrolatzen du baltzu horren %40. Gainontzeko %60 hiru foru aldundiena da. SOCADEk 47 milioi euro zeuzkan inbertitzeko 2002ko abenduan, eta ondorengoetan ere parte hartzen du: Acería Compacta de Bizkaian, Bizkaiko Labe Garaien oinordekoa den ACBn, Alfalan S.A.n, Cooperativa de Mungia Consonni-n eta Iparlat S.A.n.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude