argia.eus
INPRIMATU
Urdazi eta inzineradorak
Jexux Mari Irazu @jexuxmariirazu 2021eko uztailaren 27a
Dagoeneko historia da TVEko informatiboetako pertsonaia harrigarri haren irudia. Ari zela batzuk barre egiten zioten, eta joandakoan, denek. Une batez, gainera, bazirudien martxoaren 11 edo 14az geroztik gure pantailetan ez zela gehiago Urdazirik izango ere. Zer egingo zuten, birziklatu edo erre. Agintariek ez zuten zalantzarik izango: "Onena eta garbiena erretzea da eta gainera energia sortzen du".
Beste plataforma eta ahots batzuk diote 230 estudio zientifikotik gora daudela »eta gaur egungoak» erakusten dutenak erraustegiek zer arrisku dituzten osasunarentzat: minbiziak... Asko ez dela Gipuzkoako 500 mediku eta osasungintzako jendea »inzineradora jartzekoa duten ingurukoak gehienak» atera zen publikoki inzineradoraren arriskuen berri eman eta agintariek proiektua berriz planteatzea eskatzeko. 500 medikuk horrelako adierazpen publikoa egitea eguneroko kontua da eta egun hartako gaueko informatiboetan euskarazko berrietan segundo batzuetako aipamena egin zuten telebista publiko batean. Eta erdarazkoan aitatu ere ez.
Ez dakit Urdazirekin zer egingo zuten. Baina, alferrik da, hemen erreta ere beti gelditzen da zerbait.