Oparien punttua, ironia eta natura


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Opariak egiten dira, hartzaileak oparigilea gehiago estima dezan. Niri behintzat, hartzaile naizenean, funtzionatzen dit: beti eskertzen dut inork nik gehiago maita dezadan nahi izatea eta, bai, gehiago maite dut orduan. Askoz gehiago, pixkatxo bat gehiago. Zer axola -gehiago asko da beti maitasunean-.

Badakit bestelako opariak ere badirela, ez direnak egiten maitasuna erakartzeko, bestelako zioengatik baizik. Baina nabaritu egiten da diferentzia. Ala ez?

Diferentziak nabaritzearen kontu horrek gogorarazten dit duela hilabete batzuk gertatua, liburu baten aurkezpenaren ondoren zerbait hartzen ari ginela. Taldean emakume bi ginen eta dozena erdi bat gizon... Halako batean, emakumeok gure artean ari ginela, biok ezagutu genuen gizon xarmagarri hil berri bat hartu genuen hizpide. Gutako batek goraipatu zuen gizon zahar eder haren bizitasuna, nola zuen koketo izatearen punttua, xahar-lizun izan gabe -"berde" izan zen hitza-. Esan bagenuen esan genuen. Gure inguruko gizonak berehala hasi ziren horri buruzko eztabaidan eta jakin nahian punttu hori non zegoen. Kuriosoa. Guk uste genuen beti nabaritzen zela, garbi zegoela.

Bai, beti nabaritzen da barrutik datorrena, intentzioa zein den, gogoa zerk sortzen duen: opariekin bezala, maitasun bila egiten direnen eta bestelakoen arteko diferentzia. Begiraden norabidea, ahotsaren nolakotasuna eta gorputzaren mugimendu orok salatzen du opariak, piropoak eta galderak nondik datozen. Hor dago punttua. Halaz ere, gizonezko batzuei zail gertatzen omen zaie bereiztea. Ez omen dakite emakumeok zergatik hitz berarekin batzuetan haserretu egiten garen eta beste batzuetan maitemintzen.

Ez dakit horrek guztiak gizonezkoek ironia horren gustuko izatearekin lotua dagoen. Beste liburu baten aurkezpenen batean, duela urte batzuk honezkero, gizonezko idazle batek aldamenean zeukan beste idazle gizonezkoaren liburuaren gorazarre esan zuen ironia handikoa zela lana eta, dena galdua dagoenean, ironia besterik ez zaigula geratzen. Amodioaz ari zirela uste dut. Aurkezpenaren ondoren galdatu nien, lagunartean, ea samurtasuna non zegoen orduan. Ezer ulertzen ez zutenaren aurpegiarekin begiratu zidaten biek, aurkezleak eta idazleak. Nik kaina bat nahi nuela esan nion irribarre samurraz begiratzen zidan idazlearen emazteari.

Vila Matas-ek dio ironia zintzotasunaren mailarik garaiena dela... Zer egingo dugu gizon inteligenteenak, batzuei gehien gustatzen zaizkigunak, ironikoenak badira eta horrek horren urruti jartzen badizkigu? Hori nahi ote dute, urruti egon? Gugandik urruti beraiek eta gu samurtasuna bilatuz. Ironikoa.

Ironia gogorragoak ere badira. Esaterako, zer iruditzen zenbait enpresa kutsatzaile eta ez-berrerabiltzailek "Naturgintza" deitzen den fundazioari diruz laguntzea euskal natura zaintzen… Gogoratzen naiz nola harritu ninduen Guatemalan egunkarian ikusi nuen iragarki batek: porlandegi handienak halako dei bat zabaltzen zien herritarrei, zuhaitzak landatzeko egitasmo batean parte har zezaten.

Merkeago aterako da, ziur, enpresen propagandaz seinalatuko dizkiguten zelai polit batzuk zaintzea, zoologiko modura baso pare bat monumentutzat hartzea, plastiko eta kartoiak berrerabiltzeko jaso eta garbitzea baino; edo kutsatzen duten emisioak gutxitzea baino; edo, zuhaitz gutxiago mozteko, telefonia konpainien arteko akordioak baino. Ironikoa.

Garapena beste era batera ulertzeko guztion ber-heziketa ere ezinezkoa bide da Naturgintzako intelektualentzako. Zer egin digute horrenbeste irauten duen esneari oraindik ere esne deitzeko gauza izan gaitezen? Horrenbeste errepide behar al ditugu? Eta horren berogailu indartsuak? Diseinuzko leku irekietan ere bai? Noiz arte jasan dezake naturak gure erosokeria eta sentiberatasunik eza? Samurtasuna baino ironia hobe ote horrelako galderak saihesteko?


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude