Fermin Etxegoien: «Hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa da»


2021eko uztailaren 27an
Nola laburbilduko zenuke zure ekarmena?
«Neurona eta zeurona» liburuak ez dakar mezu garbi-garbi bat, ez bada medioa bera dela mezua. Hor diot plastika linguistiko bat dela nik neuk euskaldun modura gainerako euskaldunekin amankomunean daukadana, hizkuntza estetika bezala, eta ideia horren inguruan aritzen naiz saioan, bestelako ideia batzuk Euskal Herrian zorionez aspalditik ederki eta sakonki jorratuta daudelako.

Zeintzuk dira aipatu dituzun ideia horiek?
Hizkuntza identitatearekin lotzen duten ideiak, adibidez. Edo haratago joanda, hizkuntza kosmobisioarekin lotzen dituztenenak, hau da, hizkuntza izaera bezala hartzen dutenenak.

Eta zer deritzozu zuk horien gainean?
Bada, niri iruditzen zait hizkuntza izaera bezala hartzea dagoenik eta gauzarik esperokoena eta logikoena dela Euskal Herrian, euskarak bizi duen minorizazio egoera dela kausa, batetik, eta bestetik mendeotan jendearengan agresio sentsazio bat dagoelako. Baina, noski, zer gertatzen da? Izaeratik abiatzen den hizkuntzaren inguruko diskurtsoa derrigor esentzialista behar duela, izaeratik abiarazten baita, eta diskurtso horrek zera bilatuko luke: denok ere hizkuntzaren auzia modu existentzial batez gure gain hartzea, eta nik neuk jada ez dakit hori hain erraza ote den gaur egun, hainbat arrazoi direla medio, eta baita ere »eta hori da liburuaren tesi txikia» funtsean iruditzen zaidalako hizkuntza esperientzia, batez ere esperientzia estetikoa dela. Baita aipatu ditudan beste esperientziak ere, baina batez ere esperientzia estetikoa da.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude