Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Live in Vitoria

Etorkinen kultura bermatzearren egiten du lan Gasteizko Zunzun kultura arteko taldeak. Geroz eta etorkin gehiago bizi da hirian. Haien kultura eta bizipenak gizarteratzeko asmoz Live in Vitoria disko-liburua kaleratu du Zunzunek. Uruguay, Georgia, Brasil, Kuba... makina bat herrialdetako etorkin musikariek hartu du parte euren kantekin ekimenean. Kanta bana grabatzeaz gain, musikari bakoitzak Gasteizen bizitzea zer den idatzi du eta bere ibilbidearen berri eman du.


Poltsiko antzerkiaren txanda

Donostiako Gros, Antigua, Egia, Herrera, Martutene eta Intxaurrondo auzoetako tabernatan izango dira aurtengo Donostiako XIII. Poltsiko Antzerkiko saioak. Guztira 23 ikuskizun antolatu dituzte eta aurkezten diren lanen artean Ramon Agirre eta Joserra Senperenaren 7 gezur txiki eta Bele Bizi-ren Ke-takoiak lanak eskainiko dituzte euskara hutsean. Donostian bilduko diren hamar taldeek umorea dute beraien lanen ardatz, askotarikoa ordea: absurdoa, kaustikoa, dramatikoa...


Bertsotan Santutxuko Karmelo plazan

Hogeigarrenez egingo dituzte Bilbon Udaberriko Bertso Saioak. Euskaltzaleentzako topagunea izatea eta hiriko bertso eskolek egiten duten lana sustatzea izan da hasieratik ekimenaren helburua eta Santutxuko bertso eskola izan da ekimenaren bultzatzailerik garrantzitsuenetakoa. Arrazoi hori dela medio, orain arte Udaberriko Bertso Saioak hilabete osoan zehar leku ezberdinetan egiten ziren arren, aurten guztiak Santutxuko Karmelo plazan egitea erabaki da. Maiatzaren 29a bitarteko larunbatetan, egungo bertsolaririk onenak biltzea lortu dute antolatzaileek. Besteak beste, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Lopategi arituko dira.


Ganbera musika Azkoitia eta Oñatin

Azkoitiko Santa Kruz komentuan eta Oñatiko Santa Ana antzokian izango dira Azkoitiko XIII. Udaberriko Musikaldiko eta Oñatiko XXVI. Musikegunak-eko kontzertuak. Maiatzaren 15eko, 22ko eta 29ko Azkoitiko kontzertuetan, Iturriaga Laukotea, Utopia Orkestra, eta Almudena Ortegak eta Josu Okiñenak osaturiko bikotea arituko dira. Oñatin, maiatzaren 16an, Xabier Lizaso pianistari esker, Aita Donostiaren, Johan Straussen eta beste hainbaten lanak entzun ahal izango dira. Maiatzaren 23ko eta hilabeteko azken igandeko saioetan Utopia Orkestra eta Pandora bikotea arituko dira.


Gerra eta literatura hizpide

BBK-k (Bihotz Bakartien Kluba) antolatuta, Gerra eta Literatura Euskal Herrian jardunaldiak egingo dituzte Larrabetzuko Anguleri kultur etxean maiatzaren 26a bitartean. Gerra gaitzat hartuta, Euskal Herrian sortu diren literatura lanak aztertzeaz gain, erbesteratuak izan zirenen bizipenak ezagutzeko aukera izango da ekitaldi horietan. Maiatzaren 5ean gerra argazkiez hitz egingo du Edorta Jimenezek; 13an Tiburtzio Ispizuaren gainean arituko dira; 19an gerrari buruz diharduen XX. mendeko euskal poesia izango du hizpide Jon Benitok, eta 26an Markos Zapiainek gerra ardatz duten Kilkerren hotsak, Kolosala izango da eta Soinujolearen semea liburuen gainean jardungo du.


Manex Goihenetxe hil da

Manex Goihenetxe elur jauzi batek harrapatuta hil da, Pic du Biscau mendian, Biarnon. Ezterenzubin (Nafarroa Beherea) 1942ko irailaren 22an jaioa, Historia eta Irakasle ikasketak egin zituen. Lan eskerga egindakoa dugu Goihenetxe: UEUko sortzaile eta bertako lehen idazkari nagusi izandakoa, EHAS alderdi abertzalearen sortzaileetakoa, Baionako Fakultatean irakaslea, Baionako Etxepare lizeoko zuzendari eta irakaslea... Historialari gisa zen ezaguna batez ere. Bi tesi zituen eginak: Nafarroa Behereko instituzioez bata eta Euskal Herriko historiografiaz bestea. Komunikabide ugaritan argitaratu zituen idazlanak. Historia liburu andana idatzi zuen, baina guztietatik Euskal Herriko Historia da ezagunena. Lan horren bosgarren alea ekainean zuen argitaratzekoa.


Kulturaren 21 Agenda

Joan den astean Interaccio jardunaldiak egin ziren Bartzelonan, Bartzelonako Diputazioaren eskutik. Eremu lokalean beharrean ari diren politikari eta kultura kudeatzaileen hausnarketa gune izan nahi duen honek egungo politika kulturalak aztertu zituen. Izan ere, globalizazioaren aurrean ahulak dira aipatu politikak. Jardunaldietan Kulturarentzako 21 Agenda aztertu zuten »Garapen Iraunkorraren 21 Agenda oinarri hartuta, mundu osoko hainbat eragile bultzatzen ari direna». Kultura kudeatzeko eredu iraunkorra lortzeko, sormena, kulturaren aniztasuna eta zabaltasuna eta herritarren bizitzan kulturaren parte hartzea bultzatzeko akordioen beharra nabarmendu zuten.


Artearen begirada indarkeria politikoari

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak (Artium) indarkeria politikoaren gaineko erakusketa zabaldu du: Laocoonte Irentsia. Artea eta indarkeria politikoa. Erakusketaren komisario eta Museoko zuzendari Javier Gonzalez de Duranak azaldu duenez, indarkeria politikoaren inguruko beharrezko eztabaida demokratizatzea da erakusketaren helburua. Ia berrogei artistaren lanak bildu dituzte horretarako: Bill Viola, Francisco de Goya, Txomin Badiola, Esther Ferrer... Horrekin batera, hitzaldi eta pelikula andana eskainiko ditu museoak.


Azkenak
June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garraio publikoaren deskontuak mantenduko dira, oraingoz

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek aurreratu dute helburua %50eko deskontuarekin jarraitzea dela, baina oraindik Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain daudela finantzaketa ziurtatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


Eguneraketa berriak daude