argia.eus
INPRIMATU
Euskaldunen eskubide historikoak eta Europako Konstituzioa
2021eko uztailaren 27a
Europako Konstituzioaren prozesuak aukera paregabea eskaintzen dio Espainiari Euskal Herriaren eskubide historikoen egoera konplikatua aztertu eta konpontzeko, europar zuzenbidea egin, garatu eta aplikatzeari dagokionez; eta batez ere Europako Konstituzioaren Proiektuari begira -bertako 2. eta 5. artikuluak oinarrizkoak dira kontu honetan-.

Europako Konstituzioaren Proiektuak gaia malgutasunez interpretatzeko bidea ematen du, nahiz eta malgutasun hori estatu kideetan aplikatzerako garaian Espainiaren kasuan ez den hain garbi ikusten. Horrela, saihestu egiten da Konstituzioa bera, izan ere, Konstituzioak giza historia, gizarte eta justizia arloko testuingurua kontuan hartuta eta onartuta esaten baitu eskubideak babestu eta errespetatzen dituela, ederki jakinda zein diren gure sistema Europar Batasuneko berehalako errealitatera egokitzeko beharrizanak -gaur egun Europako Konstituzioaren Proiektua da Europar Batasunaren ordezkaria-.

Hori dela-eta, Konstituzioko lehenengo xedapen gehigarria bera da Europako Konstituzioaren Proiektuan Euskal Herriaren foraltasuna juridikoki bermatu behar duena. Hain zuzen ere, Europako Konstituzioak berak aukera bikaina eskaintzen du foraltasun horrek indarrean jarrai dezan. Europako itunen izaera integratzaileak, Konstituzioaren Proiektuak eta bere izaera juridiko bereziak interpretazio hori erabat ahalbidetzen dute. Europar Batasunaren Ituneko 6.3. artikuluaren arabera -Konstituzioaren Proiektuko 5. artikulua-, "Batasuneko estatuen nazio-nortasuna errespetatuko du Batasunak". Oraindik argiago geratzen da hori Konstituzioaren Proiektuko 5. artikuluan. Arau horiek, Batasunaren baitan estatu bakoitzeko berezitasunak gorde daitezela agintzeaz gain, hainbat estatu kideren barruko berezitasun nazionalak benetan eta eraginkortasunez onar daitezela ere agintzen dute. Berezitasun horien arteko nabarmenetako bat foru-izaerak Euskadi eta Nafarroari ematen dien desberdintasuna da, Konstituzioak onartzen duena, hain zuzen ere.

Desberdintasunak konstituzionalki aitortzeko indarrean egon eta paktatua den tresnarik ez izan arren -horiek dira giza eskubideen ezaugarriak-, gure testuinguruan, Alemania, Austria eta Belgikaren kasuek, bakoitzak bere konstituzioaren eraberritzearekin erakusten digute batez ere borondate politikoarekin badaudela aukerak kontu honetan. Horretarako, giza eskubide horiek daukaten garrantziaren irakurketa politiko egoki eta proportzionala egin behar da, eta administrazio zentralak irakurketa hori bere egin eta erabili behar du Europako instituzioetan, gaur egun Europar Batasuna egiten ari den konstituzio prozesuan. Baldintza hori bete da estatu kide batzuetan: Alemanian, Austrian eta Belgikan. Euskadi eta Nafarroaren kasuan, bi horien eskumen-titulartasuna eta horietatik eratorritako zenbait aplikazio berezi »pizgarri fiskalak, esate baterako» zenbaitetan Europar Batasunak salatu izan ditu konstituzionalki onartutako zenbait giza eskubide urratzen dituztelako. Estatu kideen identitate nazionalarekiko errespetuaren printzipioak -EBren Ituneko 6.3. artikulua eta Europako Konstituzioaren Proiektuko 5. artikulua- adierazten du beharrezkoa eta bidezkoa dela Europako Konstituzioaren aurrean Batasunaren barruko errealitate konstituzionaleko giza eskubideak egoki eta benetan defendatzea.

Baina hori baino garrantzitsuagoa da Europako Konstituzioaren Proiektuko 2. artikulua, EBren balore eta printzipioei dagokiena: "Batasunaren oinarrizko baloreak giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbideko estatua eta giza eskubideekiko errespetua dira. Balore horiek estatu kide guztienak ere badira, aniztasuna, tolerantzia, justizia, elkartasuna eta diskriminaziorik eza ezaugarritzat dituen gizartean". Esan beharrik ere ez dago Batasunaren zabaltzearen kide berriak izateko hautagaiek balore horiek errespetatu beharko dituztela, eta baita gaur egungo estatu kideek ere, dauzkaten barruko arazoak alde batera utzita.