Orixe dela-eta


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mikel Asurmendiren esanera, 2004ko otsailaren 20an, Orixe saiogilea, Orixe auzitan eta Orixe gaitzetsia argitara berriak nituela eta, orokorrean Orixez mintzatzekoak ginen Jose Mari Aranalde, Patziku Perurena eta hirurok Donostiako Herri Irratian. Tamalez, Perurenari Donostiaratzea elurrak galarazi omen ziolako, Aranalde eta biok bakarrik aritu behar izan genuen.

Elkarrizketa zuzendu zuen kazetariak berak esan zigun bere garaian irratiz emandako solasaldia ARGIA astekarian argitaratzekoa zela eta, iragarri bezala, 2004ko apirilaren 11ko zenbakian agertu da. Bertan gure elkarrizketa ez ezik, Patziku Perurenaren iritzi-artikulua ere irakurri ahal izan dugu. Nahiago izan du nonbait ahoz esatekoak idatziz zigilatuak utzi. Batzuetan zeharka besteetan zuzenago, hainbat salaketa leporatzen dizkit, besteak beste, gizalegez jokatu ez izana, Orixeren «hainbat idazlan, dokumentu eta argazki» eta, batez ere, haren «gutun guziak», Euskal Jaurlaritzak luzatutako diruz bilduak izanda, argitara eman nahi izan ez omen dudalako. Horrela jokatzean, noski, nigan «egoa eta diru-gosea» besterik ez du ikusten. Beste aldetik, nire lana, Orixe eta bere garaia, «obsesio» hitzarekin kalifikatzen du. Nire pertsona eta nire lana, biak leku berean sartzen ditu, bereizi beharrekoak maila berean jarriz eta dena nahastuz.

Ohar batzuk egin nahi ditut Patzikuk esandakoaren gainean, nire ustez ez baitira denak isilik pasatzen uztekoak.

1. Maila pertsonalari dagokionez, esan dezakedan lehen gauza da, Patziku Perurenaren bizitza pribatuaz ez dakidala fitsik, askoz gutxiago haren banku-eragiketez eta bestelakoez, harena idatzietatik edo mahaingurukoren batean entzunda baizik ez baitut ezagutzen, eta hori interesatu izan zaidan neurrian soilki. Eta alderantziz, zein ondorioetara iristen den ikusita, esan dezaket berak ere ni ez nauela ezagutzen eta, beraz, nekez jakin dezakeela Orixeren Idazlan Guztiak bildumaren prestaketa-lanak eta diru-baldintzak nolakoak izan ziren. Niri dagokidanaren berri nahi duenak, berriz, aski du galdetzea, ahal dudan neurrian erantzungo diot eta. Eskea gizalegez egina bada, are pozikago oraindik, esker onez. Nolanahi ere, euskal kulturarako luzatzen den diru publikoaren erabileraz nik ere baditut neure kezka handiak, baina horien argitzeko hobe luke, nire atean jo ordez, hautsak beste nonbait harrotzea. Zuzenean iturri fidagarrietara joanda, han arakatuz jakin lezake azienda publikoarekiko nire zorren berri.

2. Patziku Perurenarekin bat nator dioenean Orixeren Idazlan guztiak-ek, apalak apaintzeko baino zerbait gehiagorako balio beharko lukeela. Dauden bezala argitaratuak egonda, egia esan, ez dira batere eskuragarriak irakurleri zabalarentzat. Nik neuk ere bere garaian nahiago izan nuen Orixeren Idazlan guztiak bilduma alde batetik eta hari buruzko beste biak »Orixe mendeurrena (1888-1988) eta Orixe eta bere garaia» bestetik, aparteko edizioetan argitara ematea, bakoitzari berea emanez, baina argitaratzaileen interesak nagusitu ziren eta ezinezkoa izan zen. Baina harrezkero zokoratua egon delako, horregatik, hain zuzen, argitaratu nahi izan ditut horko hainbat lan, birmoldatuta eta berrikusita, Utriusque Vasconiae argitaletxearen bidez, modu errazago batez irakurleengana hel daitezen.

3. Idazleak irakurlea du bere bezeroa liburuen merkatuan. Epailea ere bai, hein batean, gustatzen zaion ala ez berak erabakitzen baitu. Orixe eta bere garaia obra, Orixeren alderik zakarrenak (integrismoa eta abar) bere garaia aztertuz zuritzeko asmoz idatzitako «1.500 orriko obsesio modernoa» dela esatean, bistan da iritzi-emaileak ez duela liburuan gustuko gauza handirik aurkitu. Liburu horretan, alabaina, ez dago batere zuriketa-lanik. Nire Orixerenganako hurbiltasuna legoke egotekotan; baina Orixeren iritziak, jarrerak, balio literarioak edo beste zernahi, era batera edo bestera mozorroturik, horrelakorik ez dago. Kontrakoa uste bada, puntuak zehaztu eta datuak ematea da jokabide zuzena. Eta bakarra. Orixeri buruzko lanarekin hasi nintzenean, ez orain, duela hogei urtetik gora baizik, helburu oso zehatza neukan asmotan »berdin-berdin zait obsesiboa deitu edo bestela», eta zen Orixeren eta honen sorkuntzaren gainean irakurketa soziologikoa egin ahal izateko tresnak eskaintzea eta, bide batez, orduko literatur kritiko aurrerazale porrokatuek klasizismo, kontserbadurismo eta folklorismoaren zuloan ondo zokoratua zeukaten hura berreskuratu eta zegokion mailan jartzea. Horretan tematu nintzen, eta horretan segitzen dut. Zuzentzekorik baduke; hala ere, bere osotasunean eusten diot muinari. Zilegi bekit, bada, orain gizarteratzeko aukera dudan honetan, sailka eta orraztuta ateratzea.

4. Bestalde, bada «Nikolas zale poetagoren batek» idatzitako biografia irakurri nahiago duenik. Bego. Gogo ederra da hori. Poetago edo ez, neuk ere gustura irakurriko nuke. Eta ez Nikolasena bakarrik; baita euskaraz jardun duten beste hainbat idazle nagusiren edozein biografia ere. Orain arte euskal letretan egin den apurrari erreparatuta, jakitekoa izango litzateke zenbait euskal idazleri eman izan ote zaion nik Orixeri eman diodan neurriko edo antzeko biografi trataera. Nolanahi ere, Orixerenak edo ez, poetikoak edo ez, gure historiako idazleen biografia ederrak dastatzeko gogoz nago.

5. Azken batean, Orixeren «gutun guziak» argitaratzea da arazoa, harena zuzenean dastatua izan dadin, inoren manipulazio-beldurrik gabe. Bidezko xedea, nik ere, beste askoren antzera, noizbait kunplitua izatea desiratzen dudana. Baina hitzak haizeak eramaten ditu obraz betetzen ez badira. Dezente ditut bilduak, biltzekorik izanen da ziurrenik, eta, bilduma ahalik eta osoena izan dadin, eskertzekoa izanen litzateke argitaratua ikusi nahiko lukeenak han eta hemen biltzen saiatzea. Bildu eta gero ere, norbaitek prestatu beharko du argitaratzeko. Baimenak lortu ere bai. Arlo honetan orain arte egindakoa, salatzaileak besterik uste badu ere, desinteresatuki egina izan da, egoari hegorik erantsi gabe, alegia. Kasu batzuetan, gainera, ordainetan zartako majoak hartuta.


Azkenak
2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-31 | Andoni Mikelarena
“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


Eguneraketa berriak daude