argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2021eko uztailaren 16a

Iñaki Linazasoro zendu da, 72 urte zituela, Tolosan. Idazlea, artikulugilea, hizlaria eta bidaia gidaria zen. 26 liburu idatzi zituen. Tolosako alkate izan zen 1978-1983 bitartean.

Akauzaztek Azalberritan diskoa plazaratu du Compañia de Sueños Ilimitada zigiluarekin. Taldeak 2000 eta 2003 urteen artean Azkoitiko Matadeixen grabatutako kantuak bildu ditu.

Eider Rodriguezek Eta handik gutxira gaur ipuin liburua kaleratu du Susa argitaletxearen eta Euskal Kulturgintza fundazioaren eskutik. Joseba Jaka gazte literatura beka jaso zuen iaz idazle oreretarrak liburua osatzeko.

Patxo Telleriari egokitu zaio Euskarazko Autore Onenaren aurtengo Max saria, Euskara sencilloaren manifiestoa lanagatik.

Alejandro Zabala Kataluniako Arte Ederretako San Jordi Errege Akademiako kide izendatu dute. Akademiako lehen euskal kidea da Zabala pianista eta Musikeneko zuzendari artistikoa.

JM Dantza Teatroa konpainiak Plazer bila (Atseginez) lana estreinatu du orain gutxi. Josu Mujikak zuzendu du 7 aktore-dantzari taula gainean jartzen dituen obra.

Manu Muniategiandikoetxea artista bergararrak Ni ez naiz hemengoa erakusketa paratu du Bilboko Rekalde aretoan. Azken hiru urteetan egindako marrazki, margo eta eskulturak jarri ditu.