Ezpalak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal zinema Londresen

Britania Handiko British Film Institutek euskal zinemari buruzko zikloa antolatu du Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean. Maiatzaren 1etik 27ra bitarte, Londreseko National Film Theatren proiektatuko diren bederatzi film eta 12 dokumentalei esker «euskal auzia»ri buruzko ikuspegi hainbat ezagutu ahal izango dute ikusleek. Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten Ama-Lur, Imanol Uriberen Mikelen heriotza, Montxo Armendarizen 27 ordu eta Julio Medemen Euskal pilota: Larrua harriaren kontra (33 emanalditan) dira, besteak beste, ikusi ahal izango diren lanak. Orson Wellesek 1955ean eginiko The Basque Countries lana ere tartean izango da. Proiekzio horiez gain, mahai-ingurua egingo dute maiatzaren 13an, Galesko Unibertsitateko Rob Stone katedradunak gidatuta . Saio horretan Euskal Herriko errealitate sozial, politiko eta kulturala aztertuko dira.


Bizkaiko Txapelketaren txanda

Abian da bi urtez behin egiten den Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Maiatzaren 29ra bitartean lehenengo faseko eskualdeetako txapelketak egingo dira eta saio horietako irabazleak 2002an finalera iritsitako bertsolariekin lehiatuko dira bigarren faseko kanporaketetan eta finalaurrekoetan. Finala abenduaren 19an izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Gipuzkoan ere izango da bertso lehiarik. Bergarako, Debako, Elgetako eta Mutrikuko Gaztetxeetan Plazatik Gaztetxera 2004 abiatu dute. Bertsolaritzak gune berriak irabaziz gaztetxeetara zabaltzeko eta Eskolarteko Txapelketan adinez kanpo gelditzen diren bertsolariei plaza berriak eskaintzeko antolatutako ekimena da. Finala Mutrikuko Gaztetxean izango da maiatzaren 29an.


Dantza garaikidea Nafarroan barrena

Datorren ekainaren 13ra arte, Escena 2004 dantza programa izango da Nafarroako 12 herritan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Sailaren ekimenez. Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta Nafarroako zein Aragoiko, Madrilgo, Kataluniako eta Andaluziako bederatzi konpainiek dantza garaikidearen azken proposamenak aurkeztuko dituzte. Tempomobile taldearen La memoria de las piedras, Dancem taldearen Reflexiones de Mey eta Hojarascaren El mundo al reves ikusi ahal izango dira, besteak beste. Dantza taldeen ikuskizunak Zangozan, Altsasun, Valtierran, Burlatan, Barañainen, Los Arcosen, Beran, Noainen, Lizarran, Zizur Nagusian eta Antsoainen izango dira.


Eskola eta gazte antzerkiaren garaia

Geroz eta usuago entzuten dugu eskola edo ikastoletan antzerki talde bat dagoela. Izan ere, geroz eta garrantzia gehiago ematen zaio antzerkiari hezkuntzan. Horren froga dira aste hauetarako antolatu diren antzerki topaketak. Donostiako XVI. Gazte Antzerki Topaketak abian dira dagoeneko. Bederatzi taldek hamaika antzezlan aurkeztuko dituzte maiatzaren 16a bitartean. Bestalde, Apirilaren 20an abiatu ziren Euskarazko Antzerki Jardunaldiak Nafarroako Antzerki Eskolan eta hainbat ikasle euren lanak eskaintzen ari dira bertan, iaz Haur Antzerki Testuen lehiaketan garaile suertatu zen Xabier Lopez Askasibarren Greentown tartean. Berako Mugaz Gain antzerki jaialdiak ere haur eta gazteen lanak hartuko ditu, maiatzaren 6tik 21era, hamargarren edizioan.


Kanona bai ala ez

Europako Batasunak ordainpeko mailegua ezarri nahi du liburutegi publikoetan. 92/100/CEE arteztarauaren arabera, egile eskubideak ordaindu behar dituzte liburutegi publikoek irakurleei maileguan uzten dizkieten liburuengatik. Hala ere, Europako Batasuneko gobernu bakoitzaren esku uzten du horretarako erabakia. Dena den, Europako Batzordeak arau-hauste prozesua zabaldua du Espainia, Italia, Irlanda eta Portugalen aurka. Espainiako Estatuko hainbat liburutegik neurri horren aurkako jarrera azaldu du, egile eskubideengatik kanona ordaindu beharrak liburuak erosteko aurrekontua murriztea ekarriko lukeelako. EBLIDA Europako Liburutegi, Informazio eta Dokumentazio Bulegoak eta Copyright Expert Group elkarte europarrak adierazi dute herrialde guztietako egoera bera ez dela eta salbuespenak egin behar direla, kanona ezartzeko garaian. Espainiako Estatuko autore batzuk ere kanonaren aurka agertu dira, maileguek doakoak behar dutela argudiatuta. Berriz ere egile eta hartzaileen eskubideak daude borrokan eta bienak babesteko ardura dute gobernuek. Kultura babesteko nahia benetakoa bada, behintzat.


Kantautoreak batzeko

Nafarroan Ojala kantautoreen elkartea sortu da. Javier Martin eta Lina Ortegak bultzaturiko proiektuaren helburua kantautoreen lanari babesa eskaintzea da, orain arte herrialde horretan musika mota horrek dituen gabeziak gainditu asmoz. Ojala elkartekoek ikasketa eta trebakuntza saioak antolatzeaz gain, artista zahar zein hasiberrien promozioa bultzatzeko eta kontzertuak antolatzeko asmoa azaldu dute. Apiriletik ekainera bitartean, adibidez, 1,2,3, trovando, trovando izeneko zikloa antolatu dute. Saio horietan Nafarroako eta beste hainbat tokitako egileak arituko dira, besteak beste, Kiko Toyar, Luis Ramiro, Silvia Penide, Adriana Olmedo eta Angel Rodríguez. 2005erako, berriz, Estatu Espainiarreko hainbat kantautore elkartuko dituen topaketak prestatu nahi dituzte. Barañaingo Auditorioan kokatu du elkarteak egoitza.


Disko eta liburuetan BEZa murriztuko da

Espainiako Kultura ministro Carmen Calvok adierazi duenez, diskoen gaineko BEZ zerga %16tik %4ra jaitsiko du eta liburuena %4tik %1era. Hala, pirateria arinduko dela eta herritarrek diskoak merkeago erosi ahal izango dituztela esan zuen. Herritarrek kultur produktuak errazago erostea eta produkzioa laguntzea du helburu neurriak. Datorren urteko aurrekontuetan islatuko omen dira ministroak proposatutako aldaketak.


Azkenak
2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


2024-10-31 | Andoni Mikelarena
“Haurrek Halloween ospatzeari esker jakin dugu gurean ere kalabazekin jolasten zutela duela ehun urte”

Halloween ospatzera gonbidatu zutela esan zion alabak Jaime Altunari eta honek festara joaten utzi zion, baina deseroso sentitu zen. Altunak bere aitari kontatu zion gertaturikoa, eta honek erantzun, eurek ere ospatzen zutela halakorik. Fenomenoa ikertzen urte eta erdi eman dute... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


Eguneraketa berriak daude