Diez azken agintaldirako berrautatuko dute


2021eko uztailaren 27an
Maiatzaren 21ean eta 22an, Iruñeko Baluartean, LABek VI. Kongresua egingo du. Kongresu horren bidez, eredu sindikalean eta subiranotasunerako bidean sakondu nahi dute, langile-munduak eta Euskal Herriko gizarteak planteatzen dituzten erronka berriei aurre egiteko. Ahaztu gabe, betiere, egungo nazioarteko globalizazio kapitalistako egoeraren testuingurua batetik, eta klaseko eta herrien arteko solidaritatearen globalizaziokoa bestetik.

Rafa Diez, 1992az geroztik sindikatu abertzale horren idazkaritza nagusiko buru izan eta gero, berriro hautatuko dute kargurako, itxura guztien arabera, VI. Kongresu horretan. Hala ere, berriro hautatzea gertatuta ere, azken aldia izango da, Diezek berak iragarri duenez, sindikatu horretako estatutuek agintzen dutenari jarraituz.

LAB izaera soziopolitikoa oso sendotua duen proiektu sindikal moduan iritsiko da kongresu horretara. Proiektua, gainera, nazionala izango da, Euskal Herri osoan presente dagoen sindikatu bakarra baita oraingoz. Kongresu hori egiten duten unean, afiliatuen kopurua 35.000ra iritsia izango da. Era berean, sindikatu abertzale horren ordezkaritza gehituz joan da azken urteotan, eta, ELArekin »gehiengoa duen sindikatu abertzalea» eta ESKrekin batera, gehiengo sindikal abertzalea osatu dute.

Prozesu subiranista eta kontrabotere antineoliberala

Militanteak eztabaidatzen ari diren ponentzien arabera, kongresuaren asmoa, alde batetik, sindikatuaren izaera soziopolitikoa berrestea da, "aldaketaren subjektu" moduan, eta, bestetik, kontrabotereko ereduan sakontzea, indarrean dauden molde neoliberal eta kapitalistako politika ekonomikoei aurre egiteko. Euskal Herrian sorturiko egoera berriaren aurrean, "demokraziazko eta bakezko jokaleku berri bateranzko bidean" baita Diezek dioenez, sektore askok eskatzen dute jokaleku berri horren neurriko erantzun maila. Horregatik, VI. Kongresu horrek LABengandik eta sindikalismo abertzaleagandik lortu nahi duena da "gauza izan dadila aldaketa politiko eta sozialeko prozesu horretan gero eta konpromiso handiagoak bereganatzeko, estrategia subiranista, demokratiko eta nazional baten barruan". Alde horretatik, "Euskal Herriko prozesu subiranistan erreferente bat izatea" da sindikatu abertzale horren erronka nagusietako bat.

Esparru ekonomikoan eta sindikalean, kongresu horrek lan-merkatuan sumaturiko gabeziei helduko die, eta Euskal Herriko markoa bultzatuko du lan harremanetarako. Horretarako, beste erakunde sindikal batzuekin lan egin beharra azpimarratuko du. Kongresuak, testuinguru horretan, klaseko sindikatuaren ereduan sakondu nahi du, indarrean dauden politika ekonomikoen kontrabotereko elementua izan dadin. Ildo horretan, ponentzietatik kritikatu egiten da nola neoliberalismoak klaseko subjektua konpartimentu estanko handietan banatu duen: langile finkoa, prekarioa, azpikontratatua, immigrantea, emakumea, autonomo faltsuak, eta abar. Neoliberalismoak edo kapitalismo basatiak egin duen langile-klasearen zatikatze horrek, ponentziaren arabera, zailtzen ari du interbentzio sindikala. Horregatik saiatuko da kongresua formula berriak bilatzen, sindikatuak errealitate horren gainean modurik eraginkorrenean jardun dezan.

Eraginkortasun handiago horretarako, LABek egoera berrira egokitu nahi du bere antolamendu sindikala. Horretarako, sindikatua are gehiago eskualdekatuko da, eta bere esku hartzea Euskal Herriko lurralde guztietako 17 eskualdetan banatuko du: Ipar Euskal Herria, Donostia-Hernani, Oarso-Bidasoa, Tolosa-Goierri, Kosta-Urola, Debaldea, Bilbo, Eskumaldea, Ezkerraldea, Durangaldea, Busturialdea-Lea, Gasteiz-Errioxa, Hego Uribe-Arratia, Aiara, Iruñealdea-Pirinioak, Sakana-Larraun eta Erribera-Erdialdea. Era berean, sektoreak beste era honetara ordenatu nahi ditu: Metala; Eraikuntza; Kimikoak eta kidekoak; Zerbitzuak, Administrazioak eta Osasuna; Irakaskuntza; eta Garraioa eta Itsasoa.

Gero eta afiliatu eta ordezkari gehiago
LAB sindikatua gehituz joan da bere afiliatu eta ordezkarien kopuruan, eta, aldi berean, Euskal Herriaren Iparraldean nahiz Hegoaldean presentzia eta ordezkaritza dituen lehen sindikatu abertzalea da. Gaur egun, 34.500 lagunetik gorako afiliazioa du, eta kongresurako espero dute 35.000 laguneko kopurura iritsiak izango direla. Horrek esan nahi du %6 baino gehiago hazi dela 2002. urtearekin alderatuz. Bizkaian ditu afiliatu gehien (12.957); Ipar Euskal Herrian, berriz, %9,84 ditu. Nabarmentzekoa da, halaber, afiliatuen %13 (4.532) gazteak direla, eta %31 (10.636) emakumeak.
LABen ordezkari-kopurua ere pixkana handituz joan da. Horrela, 2003ko abenduaren 31n, sindikatu abertzale horrek 3.954 delegatu zituen Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan; hau da, 1998ko aurreko hauteskundeen prozesua itxitakoan baino milaren bat gehiago, eta 2002ko abendukoa itxitakoan baino 300 delegatu gehiago. LABen ordezkaritzaren pisurik handiena Hego Euskal Herriko enpresa ertain eta handietan dago, horietako batzordeen ordezkaritzaren ia %17ra iristen baita. EAEri bakarrik lotzen bagatzaizkio, sindikatuak gainditu egiten du ehuneko hori, eta ordezkaritza %17,6raino igotzen zaio, CC.OO.-enetik oso hurbil, hark segitzen baitu bigarren indar sindikala izaten, ELAren atzetik, zeinek ordezkaritzaren %37,52a baitauka.


ASTEKARIA
2004ko apirilaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude