Santa Ageda ospatu dugu guk eta haiek Yassin martiria

  • Martirioa da sinestunek zanpaketari, politikari mertzenarioei eta hauen praktika blasfemoei ematen dieten erantzuna. Sineskabeen aurrean makurtzeko partez, martiriak fedea eraso guztien kontra defenditzen du, baita biziarekin ordainduko badu ere. Baina agintariek ere manipula dezakete martiria.

2021eko uztailaren 27an
Martirioaren indarrari buruzko artikulu interesgarri bat idatzi du Cristina Odonek. Britainia Handiko »eta Internet bidez mundu osoko» ezkerraren erreferentzietako bat den New Statesman aldizkarian plazaratu du bere azterketa Odonek, eta Londresko musulmanen artean gai hau nola bizi den ikustetik abiatu da. Londres mendebaldeko meskitara joan da: hemen eguneroko bost otoitzak egitera astegunetan dozena bat fidel inguru bilduko dira, baina ostiraleko errezoetan lekuak gainezka egiten du, garajea ere gizon eta mutikoz betetzeraino.

«Gizonak aurrera eta atzera mugitzen diren bitartean, bozgorailuak imanaren otoitza ozen hedatzen du: ‘Alak aukera nazala profeta eta martirien arterako, haiek bezala ni ere bere mesedez hornitzeko’. Erritoak »gizon eta emakumeek Londresen bezala Zisjordanian errepikatzen dutenak» gogorarazten die musulmanei martirioa sakratua dela, gizakiaren eta gizartearen bizitza morala berotu eta berritu dezakeen sakrifizio sakratua». Irudi eta idatzi askotan kontatu zaizkigu horrelako eszenak azken urteotan. Baina Cristina Odonek gogorarazi digu martiriaren funtzioa ez zuela Muhammadek asmatu.

Martirioa hitza bera grekotik omen dator, eta bere esanahia «jokabide eredu» izateari lotua zegoen. «Shahada» hitza erabiltzen du Koranak eta Odonek galdeturik honela definitu dio Brighton-eko iman Abdul Jalil Sajidek: «Fedea defendituz hiltzen direnen ordain berezia». Horregatik gurtzen dute xiitek Hussein imana, Muhammad profetaren oinordekoa zena: Kerbalako batailan bera eta bere familiako 72 kide hil ziren 1.000 arerioren kontra borroka eginez. Haren oroimenak biltzen ditu Irakeko hiri horretara mundu osoko musulmanak.

Iranen, aldiz, irailaren 25ean biltzen dira azken urteotan milaka bisitari 1980-88ko gerran hil zirenen hilobien inguruan. Erromesek lurrinez igurzten dituzte Husseinen aginte fedegabearen kontrako guduan hil zirenen hobiak.

Sebastian bat bada zeruan...

Urteotan komunikabideetan gehien azaldu diren martiriak Palestinakoak dira: haien irudiak ikusi ditugu poster, pegatina eta postaletan. Palestinarren etxeetako hormetan zabaldutako zapietan estanpatuta ikusi ditugu telebistan, edo mutikoen elastikoetan, gure haurrek bere futbol ekipoarenak eramaten dituzten gisa bertsuan.

Duela gutxi Ahmed Yassin sartu da martirien artean. Yasser Arafat berak eman zion estatus hori »gerra santuan hil zutela, alegia» Hamaseko buruzagi espiritualari. Milaka herritarrek hartu zuten parte hiletan, eta manifestazioaren buru zihoazenek hau zioten megafoniatik: «Zein da gure helburua? Hiltzea. Zein da gure buruzagia? Sheikh Ahmed Yassin. Zein da gure profeta? Muhammad».

Irudi horiek guztiek exotiko ziruditen mendebaldeko telebista eta egunkarietan. Martirioa musulmanek esklusiban landuko balute bezala. Baina gauzak horrela aurkeztea »dio Cristina Odonek» «hipokrisia da edo, gutxienez, ezjakinak izatea». Martiri musulmanen aurretik, horren berri ongi baikenekien kristauek bezala juduek.

Ingelesa izaki, Odonek inguru anglosaxoiarekin lotutako martiriak ditu batik bat gogoan. Hala nola, 855. urtean vikingoen kontrako guduan geziz zaurituta hil zen Edmund saindua. Gugandik hurbil, adibideen zerrenda amaiezina litzateke. Frantziak bere mito nazionala Jeanne D’Arc du. Eta zer esan bere naziotasuna musulmanen kontrako guduan oinarritu duen Espainiaz.

Kristauok kontaezin ahala martiri ditugu gure zerrendetan, eta euskaldunotara etorrita gure patroi gehienak dira fedegabeen aurrean tinko atxiki zuten gizon eta emakumeen ikurrak. Baionako San Leon, Bizkaiko Balentin Berriotxoa, solztizioarekin lotu dugun eromenez betetako San Juan »gogoratu bere burua plater batean ipinita», jentilen geziz zauritu eta hildako San Sebastian, arrantzale guztiek ospatzen duten San Pedro... Gure bertsolariek ere Santa Ageda eskea birjintasuna eta fedea heriotzaraino defenditu zituen emakume haren bularren aipamenekin hasten dute.

Martirioa hiru erlijio monoteisten muinean dago kokatuta. Tortura, presondegia eta heriotza bera, ondoren lortuko duen paradisuaren itxaropenez sufrituko ditu martiriak. Kosmogonia horietan, mundu honetako gure bidaia gauza laburra da, ondoren dagokigun eternitatearen ondoan. Hori sarritan entzuten dugu oraindik ere gure familiarteko eta lagunen hiletetan. «Zoriontsuak beren zuzentasunagatik pertsegituak direnak, berena baita zeruetako erreinua». Hori errepikatzen dute gaur ere apez kristauek, eta antzeko jardin zoragarria agintzen dute iman musulmanek. Mezu hau lehergailu indartsu bihur daiteke zenbait egoeratan: «zanpatua eta desegina dagoen jende artean indartzen bada», dio Odonek.

Ipini martiri batzuk zure agendan

Ez da kasualitatea Madrilgo atentatuen errebindikazioan idazleak arerioei «kruzadoak» deitzea. XII. eta XIII. mendeetako gurutzadetan, zaldun famatuen ondoan zihoazenak, gehienbat zer galdurik ez zuten herritarrak ziren, miseriarik beldurgarrienean bizi ziren morroiak. Horietako batean, gainera, milaka haurrez osatutako gurutzada bidali zuen Elizak Palestina konkistatzera, denak heriotzara edo esklabo izatera kondenatzen zituela jakinik. Baina harantz zihoazenek gozoagoa zuten agindutako paradisuaren itxaropena etxean zeukaten hondamendia baino. «Era berean, Gaza eta Zisjordanian, beren arropetan eskuko granadak gorde eta israeldarren kontrolak gainditzeko sakela ezkutuak josten dituztenek, sinesten dute martirioak promesa tentagarria eskaintzen duela, errefuxiatu zelaietatik kanpo bizitzekoa alegia; ez ur edangarririk eta ez elektrizitaterik ez duten eta etengabe erretiro-deietara kondenatutako kanpamenduetatik liberatuta».

Ikerlaria ez da inuzentea, eta azpimarratzen du ideia horiek guztiak eskrupulo gutxi duten lider politikoek manejatzen dituztela beren agendaren arabera.

Cristina Odonek era bateko zein besteko martiriak bultzatzen dituzten ideologo asko ikusten ditu gaur politikari kristau, judu eta musulmanen artean. «Beren sinesmena eta bizitzeko era defenditzeko erabakia harturik, fedegabeen kontrako beren gudua zuzena denaz konbentzituta, gizon eta emakume horiek sarri presio egiten diote berarekin ados ez denari beren helburuetara makur daitezen». Ez berak martiriora joanez, beste batzuk bidaliz baino.

Egunotan, Nazaretheko Jesusen martirioaren inguruan antolatzen den parafernalia lotsagarri hori guztia ikusiko dugu gure kale posmodernoetan. Turismoa erakartzen omen du gainera. Ez gaude Gazatik hain urrun.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude