Erraldoi kapitalisten klub sekretua ez dago lo

  • Trilateralak bete berri du sortu zeneko hogeita hamargarren urteurrena. Askok munduko ezkutuko gobernutzat daukate klub hori. Amerikako, Asiako eta Europako politikariek nahiz banku eta multinazionaletako presidenteek osatua -tartean euskaldunak ere badirela-, guztiek ere ideologia liberal kapitalista defenditzen dute eta munduari beren gizarte-eredua inposatu nahi diote. Botere opakoekin, Trilateralak funtzionatzen segitzen du gaur egun ere, eta urteroko bilera maiatzaren 7tik 10era egingo du, Varsovian (Polonia).

2021eko uztailaren 27an
Trilateralak existitzen eta funtzionatzen jarraitzen du, eta eragin erabakigarria du munduko gobernu nagusiengan oraindik ere, sortu eta handik hogeita hamar urtera. Ondorioz, baita planeta osoko milioika herritarren bizitzetan ere. Zer da Trilaterala? Nortzuek osatzen dute? Zein ideologia du? Nola funtzionatzen du? Zein botere ditu? Ba al da herritar euskaldunik erakunde multinazional horretan? Galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi die txosten honek, une honetan eskura ditugun datuekin, beti nahikoak ez badira ere, ezen ez da erakunde batere gardena, oso opakoa baizik. Kontraesana lirudikeen arren, bada erakunde horren web gune bat, ingelesez egina, zeinetan ikus baitaitezke erakunde horren datu oso orokor batzuk: http://www.trilateral.org.

Zer da Trilaterala?

Tamamesen Ekonomiako Hiztegiaren arabera, Trilaterala "Mr. Brzezinski jaunaren ekimenez sorturiko erakundea da. Brzezinski erabakigarria izan zen Jimmy Carter presidentearen (1976-1980) botereko estrategian, eta Brookings Institution erakundean hainbat ikerketa burutu zituen, azkenean David Rockefeller »Chasse Manhattan Bank-eko presidentea», konbentzitzera iristeraino. Hark sustatu zuen Batzorde Laterala, behin betikotzat 1973ko urriaren 23an eratu zena. Trilateralak Estatu Batuetako, Japoniako eta Europako transnazional nagusiak biltzen ditu. Hortik datorkio Trilateral izena, hain zuzen, klub hori hiru kontinente horiek hasi zutelako».

The Economist aldizkari ospetsuak Trilaterala "intelektualen eta eragin handiko pertsonen arteko ezkontza" izendatu zuen. Beste batzuek, berriz, mundu kapitalistaren eta goi-mailako finantzen klubtzat dute. Le Monde Diplomatiquek berriki eginiko txosten batek »2003ko azaroa, 596. zk.» horrela laburtzen zuen klub horren funtzionamendua: "Botere opakoak dituen erakunde sekretu baten hogeita hamar urte", beste hau gaineratuz: "Davoseko Foruma baino gutxiago mediatizatua, talde horrek oso aktibo segitzen du, adarkadura asko dituen influentzia-sare baten bitartez".

Trilaterala presio mediatiko guztiaren gerizpean eratu zen, munduko politikan zalantza-giro handia zebilen garaian, eta multinazionaletako buruzagiek, bankari handiek, politikariek, nazioarteko politikako adituek eta are unibertsitatearen munduko pertsonek ere hartu zuten parte. Gaur egun 300 kide baino gehiagok osatzen dute: 150 Europakoak, 110 Amerikakoak eta 117 Asiakoak. 35 kideko batzorde exekutibo batek zuzentzen du, eta era askotako lan-taldeek ere funtzionatzen dute. Bere kideen artean berriak zabaltzeko The Trialogue berripapera du. Amerikako, Europako eta Japoniako adituen lanak, berriz, Triangle Papers aldizkarian agertu ohi dira. Argitalpen horietan gehien agertu ohi diren gaiak hauek dira: nazioarteko erakundeen erreforma, merkatuen mundializazioa, ingurumena, nazioarteko finantzak, ekonomien liberalizazioa, truke-operazioen erregionalizazioa, Ekialdearen eta Mendebalaren arteko harremanak, herrialde pobreen zorpetzea, eta abar.

Trilaterala urtean behin biltzen da. Iazko bilera apirilean izan zuten, Seulen, eta gai hauek jorratu zituzten: Asiaren hego-ekialdeko herrialdeak merkatu ekonomian integratzea eta Txinak mundializazioko dinamikan parte hartzea. 2004 honetako bilera maiatzaren 7tik 10era egingo dute, Varsovian.

Ideologia kapitalista eta antipopularra

Klub horren ideologia, kapitalista eta antipopularra, bat dator, jakina, hango kideenarekin: multinazional handiak, bankari handiak eta haien zerbitzurako politikariak. Trilateralaren ideia eragileak hiru dira: nazioarteko ordena berri baten beharra, hiruko hori osatzen duten herrialdeak »bereziki Estatu Batuek» nazioarteko sistemaren erreforman tutore izatea, eta mugimendu herrikoiei dieten ezinikusia.

Trilateralak 2002an Washingtonen egin zuen urteroko bileran »2001eko iraileko atentatuak gertatu eta gero», bertan egon ziren, nor eta, Colin Powell (AEBetako estatuko idazkaria), Donald Rumsfeld (defentsako idazkaria), Richard Cheney (presidenteordea) eta Alan Greenspan (Erreserba Federaleko presidentea). Hain zuzen ere, bilera hartan defenditu zuten "nazioarteko ordena" baten eta "erantzun global" baten beharra, eta planetako buruzagi nagusiek hitz eman zuten iparramerikarren esanetara kolaboratuko zutela.

Herrialde aberatsak ahots bakarra izatera gonbidatzen dituzte, eta beren ahaleginak bateratzera planetako "egonkortasuna" bultzatzeko, eredu ekonomiko gailendua orokortuz. Demokrazia "liberalak" dira ekonomiaren, finantzen eta teknologiaren "zentro bitala". Demokrazia liberalen hegemoniak bultzatzen du ekonomien mundializazio eta liberalizazioarengan duten fedea, Trilateralaren diskurtsoetan adierazten dutenez. Zalantzan jartzen dituzte subiranotasun nazionalak eta neurri protekzionisten abolizioa. Kredo neoliberal hori klubaren eztabaiden erdian egoten da.

Munduko Merkataritzaren Erakundeko zuzendariak bestelako mundializazio bat aldarrikatzen duten taldeen kontra esandakoek »hippy deitu zien» agerian uzten dute klub horren hirugarren ezaugarria: mugimendu herrikoiei dien higuina. 1975ean bertan, Trilateralak demokrazien gobernuaz eginiko testu batek salatzen zuenez, "demokraziaren gehiegikeriak" ziren garai hartako manifestazio kontestatarioak. Ordukoek, oraingoek bezala, zalantzan jartzen zuten Estatu Batuen atzerriko politika (CIAren egitekoa Txileko estatu-kolpean, Vietnamgo gerran...), eta eskubide sozial berriak aitortzea eskatzen zuten.

Euskaldunak eta espainolak Batzorde Exekutiboan
Euskaldunek badute presentzia, baita espainolek ere, Trilateralaren Zuzendaritzan zein Komite Exekutiboan. Horrela dio du klub horren web guneak. Izan ere, klub kapitalista horren zuzendaritzan, multinazionaletako eta nazioarteko bankuetako beste goi-kargudun batzuen artean, bi espainol eta euskaldun bat ageri dira. Hala, espainolak dira Antonio Garrigues Walker »Madrilgo J & A Garrigues Abogados abokatu-etxe famatukoa» eta Nemesio Fernández Cuesta »Espainiako Repsol multinazionaletik datorrena eta kide garrantzitsua dena oraingo Grupo Vocento-n, zeinek editatzen baititu Grupo Correo Español eta Prensa Española, ABC». Klub multinazional horren goreneko zuzendaritzan dagoen euskaldun bakarra, berriz, Emilio Ybarra da, BBVAko presidente ohia eta Neguriko eta Espainiako estatuko familiarik boteretsuenetako bateko kidea, hainbat enpresatan interes ekonomiko handiak dituena. Trilateralaren bileretan uneren batean behintzat parte hartu izan duen beste euskaldun bat Pedro Migel Etxenike fisikari eta katedratikoa dugu, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia; hala seinalatzen zuen behintzat Madrilgo egunkari batek orain urte batzuk, eta, dakigunez, ez zuten gezurtatu.
Trilateralean parte hartutako Espainiako beste kide batzuk hurrengo hauek dira, edo izan dira: Oscar Fanjul (Hidrocarburos-ko presidentea), Pedro Ballvé (Campofrío-ko presidentea), Jaime Carvajal, Pedro Scwartz, Mario Vargas Llosa, Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, Victoria Camps, Pedro Solbes, Antxon Sarasketa… Kide bakoitzak urtean 2.000 euro inguru ordaintzen ditu Trilateralaren sekzio espainolaren aparatu burokratikoa mantentzeko.


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude