Europa berria. Mehatxuak ala aukerak?


2021eko uztailaren 27an
Nahiz eta orain bere dituen estatu batzuk kanpoan utzi, Europako ekialdea eskubide osoz izango da Europako Batasunean datorren maiatzaren 1etik aitzina. Gaur gaurkoz, ia 75 milioi biztanle biltzen dituzten hamar herri lotu zaizkio EBari: Polonia, Hungaria, Txekiako Errepublika, Eslovakia, Lituania, Letonia, Eslovenia, Estonia, Zipre eta Malta. Europako ekialdeko beste bi estatuk, hain zuzen ere Bulgariak eta Errumaniak, itxaron egin beharko dute bide beretik abiatzeko.

Adierazi bezala, herri horiek EBean sartuko dira, baina ez hala Batasun Ekonomiko eta Monetarioan (BEM). Herri horiek ezin dute euroa berehalako batean hartu. BEMan sartzeko, maila egokia erakutsi behar dute konbergentzia nominalean, hau da, oraingo kideek bere garaian eskakizun izan zituzten lanak bete behar dituzte »Maastricht-eko irizpideak». Irizpide horien arabera, inflazioak ezin du 1,1 puntutan gainditu BEMaren barruko inflazio gutxieneko hiru herriek egiten duten batez bestekoa, epe luzeko interes-tipoek ezin dute portzentajezko 2 puntutik gora gainditu lehen zehaztu ditugun hiru herrietakoa, defizit publikoak BPGaren %3az azpikoa izan behar du eta zor publikoak, betiere beheranzko joera eta kanbio-tipoaren bi urteko estabilitatea bermatzen dituela, BPGaren %60az behetik ibili behar du. Beraz, irizpide horiek betetzen dituzten herriak izango dira BEMko kide. Gaur gaurkoz, ezin dira horretara heldu, eta 2006 arte itxaron beharko dute gutxienez.

Hamabosten buruhauste diren ekonomiak

Denak ez datoz bat, ezta gutxiago ere, ekialdeko hamar herri horien EBeko kidetza ebaluatzean. Zenbaiten iritziz, gertaera horrek bete-betean erasango die hamabosten Europako enpresei eta lanpostuei, eta berebiziko pagotxa izango da multinazionalentzat. Beste batzuen aburuz, merkatuko beste perspektiba batzuk jaioko dira herri horietan, eta, oroz gainetik, akuilu ezin hobea dira hamabosten Europako enpresen konkurrentziarako. Gertaeren nondik norakoak erakutsiko du tesi bataren eta bestearen bidezkotasuna.

EBak barruan hartuko dituen hamar herri horiek ia 75 milioi biztanle dituzte guztira. Polonia da herri biztanletsuena eta Malta auzo gutxien duena: 39 milioi eta 400.000 biztanle dituzte ondoz ondo. Oraingo EBean, 15 kidekoan, 100 da, batez beste, banakoen Barne Produktu Gordina edo BPG per capita izenekoa. Ekialdeko hamar herri horietakoa, aldiz, erdia (50). Soldatak eta kostu laboralak kontrastatzeko, EBeko batez bestekoa adieraziko dugu segidan. Orobat, Alemanian eta Espainiako estatuan 2004rako aurreikusitakoak ere azalduko ditugu. EBean, 2.808 eurokoa da batez besteko soldata eta 22,70 eurokoa ordu bakoitzaren kostu laborala. Alemanian, 2.335 eurokoa da batez besteko soldata eta 26,54 eurokoa ordu bakoitzaren kostu laborala. Espainiako estatuan, 1.522 eurokoa da batez besteko soldata, 526 eurokoa soldata minimoa eta 15 eurokoa ordu bakoitzaren kostu laborala.

Ekonomiaren eta industriaren arloan, Europako Batasuneko hamar kide berri horien erradiografiak erakusten duenak dar-dar jarri ditu dagoeneko hamabosten Europa zaharreko ekonomia eta industria batzuk, zeren ondorio nabariak izan baititzakete beren konkurritzeko gaitasunean. Bai, halaxe da. Erradiografiak, izan ere, gure enpresen eta produktuen konkurrentziarako oso garrantzitsuak diren hiru alderdi erakusten ditu: kostu laboral apalagoak, eskulan arras kualifikatua eta atzerriko inbertsioentzako zerga salbuespenak, Europako beste inon baino handiagoak diren neurrian, hainbat eta erakargarriagoak.

Herri bakoitzaren erradiografia

Poloniak, 38.600.000 biztanleko herrialdeak, 41eko BPG per capita dauka. Langabeziaren tasa, %17,6an geratu zen iaz. 580 eurokoa da batez besteko soldata, 169koa soldata minimoa eta 4,48koa lanordu bakoitzaren kostua. Ekonomiako sektoreetan, manufakturako industria dabil indartsuen. Esportazioetan, makinek, material elektrikoak, siderurgiak eta ehungintzak hartzen dute gaina. Hungariak, 10.200.000 biztanleko herrialdeak, 53ko BPG per capita dauka. Langabeziaren tasan, % 6aren inguruan dabil. 520 eurokoa da batez besteko soldata, 166koa soldata minimoa eta 3,83koa lanordu bakoitzaren kostua. Ekonomiako sektoreetan, automobilgintza, kontsumoko elektronika eta komunikazioko sistemak ageri zaizkio aurreratuen. Txekiako Errepublikak, 10.300.000 biztanleko herrialdeak, 62ko BPG per capita dauka. Langabeziaren tasan, % 9,9an dabil. 497 eurokoa da batez besteko soldata, 192koa soldata minimoa eta 3,9koa lanordu bakoitzaren kostua. Oso konkurrentzia ona dauka makinen sektorean, ehungintzan, kautxu-plastikoetan, garraioko materialetan eta armagintzan. Egungo egunean, industria eraberritzeko plan bat dauka indarrean.

Eslovakiak 5.400.000 bizilagun dauzka, eta 47koa da bakoitzaren BPG. Langabeziaren tasan, %15,4 inguruan dabil herrialde hori. 332 eurokoa da batez besteko soldata, 131koa soldata minimoa eta 3,06koa lanordu bakoitzaren kostua. Garraioko materialen produkzioan ageri da gailen, eta orobat elikagaien, zuraren, paperaren, ehunaren, kimikaren, farmaziaren eta metalurgiaren sektoreetan. Lituaniak 3.500.000 biztanle dauzka, eta 39koa da bakoitzaren BPG. Langabeziaren tasan, %12,8 inguruan dabil. 338 eurokoa da batez besteko soldata, 124koa soldata minimoa eta 2,71koa lanordu bakoitzaren kostua. Antzinako Sobietarren Batasunetik libratu zenetik, larriago dabil lehengaiez hornitzeko, eta jaitsi egin zaio, halaber, bere produktuen eskaria. Letoniak 2.400.000 biztanle dauzka, eta 35ekoa da bakoitzaren BPG. Langabeziaren tasan, %11,8 inguruan dabil. 272 eurokoa da batez besteko soldata, 109koa soldata minimoa eta 2,42koa lanordu bakoitzaren kostua. Antzinako Sobietarren Batasunetik libratu ostean, herri nordikoen auzo izateak eta ongi prestatutako eskulana eskaini ahal izateak ekarri dio onura handiena.

Eslovenia 2.000.000 biztanleko herria da, eta 69koa da bakoitzaren BPG. Langabeziaren tasan, %6,4 inguruan dabil. 1.070 eurokoa da batez besteko soldata, 400ekoa soldata minimoa eta 8,98koa lanordu bakoitzaren kostua. Bere industrian, sektore elektriko elektronikoa da ardurakoena, eta, haren ondotik, metalen transformatzaileena eta automobilen osagaiena. Estonia 1.400.000 biztanleko herria da, eta 40koa da bakoitzaren BPG. 415 eurokoa da batez besteko soldata, 118koa soldata minimoa eta 3,03koa lanordu bakoitzaren kostua. Azken urte hauetan, industria arinaren produkzioaren garapenak eta ehungintzaren, altzarigintzaren eta telekomunikazioen arloek ezaugarritu dute. Zipre 800.000 biztanleko herria da, eta 76koa da bakoitzaren BPG. Ez dakigu zer langabezia-tasa duen, ezta soldata batez bestekoa eta minimoa zenbatekoak diren eta lanorduak zer kostu duen ere. Laborantzako ekonomia da nagusi herri horretan, nahiz eta azken urte hauetan industria eta zerbitzuak ere indartu dituen. Maltak, hamarretan txikienak, 400.000 biztanle dauzka, eta 69koa da bakoitzaren BPG. Zipreren kasuan bezala, ez dakigu zer langabezia-tasa duen, ezta soldata batez bestekoa eta minimoa zenbatekoak diren eta lanorduak zer kostu duen ere. Industrien arloan, turismoa, elektronika, itsasontzien sektorea »eraikuntza eta konponketa», ehungintza, oinetakoak, edariak eta tabakoa ageri zaizkio indartsuen.

Europako Batasunaren historia

PARISKO ITUNA (1951)
Urtebete lehenago, Robert Shuman Frantziako atzerri-arazoetako ministroak Frantziak eta Alemaniak ikatza eta altzairua elkarrekin produzitzeko beharra aitortu zuen, bi herrien arteko mendeetako lehia geldiarazteko. Parisko Itunak Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Batasuna sortu zuen, Europaren eraikuntzaren ernamuina.

ERROMAKO ITUNA (1957)
Oraingo Europako Batasunaren iturburua da. Orduan jaio ziren Batasun Ekonomikoa eta EURATOM, Energia Atomikoaren Europako Batasuna, eta batzarrez, batzordeez, ministroen kontseiluez eta justiziako auzitegiez hornitu zituzten. Italiak, Frantziak, Alemaniak, Belgikak, Holandak eta Luxemburgek izenpetu zuten ituna.

LEHENBIZIKO HEDALDIA (1973)
Danimarka, Britainia Handia eta Irlanda sartu ziren.

EUROPAKO SISTEMA MONETARIOA (1979)
"Europako sugea" esan izan zaio. Inflazioa kontrolatzeko, %2,25era mugatu zuten moneten fluktuatzeko marjina. Euroaren urrutiko iturburua da.

BIGARREN HEDALDIA (1981)
Grezia sartu zen Europako Batasunean.

HIRUGARREN HEDALDIA (1986)
Espainia eta Portugal sartu ziren.

EUROPAKO AKTA BAKARRA (1986)
Europako Batasunaren izaera demokratikoa indartu zuen, zeren botere berriak eman baitzizkion Europako Parlamentuari eta handitu egin baitzituen Batasunaren jardun-eremuak »ingurumena, ikerketa eta garapena». Barruko merkatua sortzeko asmoa ikustarazten du.

DELORS PLANA (1988)
Jacques Delors Europako Batzordeko lehendakaria buru zela, adituen batzorde batek plan bat zehaztu zuen barruko merkatua erdiesteko, kapitalen zirkulazio librerako eta ekonomiaren konbergentziarako.

EUROPAKO BATASUNA (1992)
Maastricht-eko Itunak bultzatu zuen Europako instituzioen erreforma handiena. Europako Batasunak ordeztu zuen ordura arteko Europako Ekonomia Batasuna, eta batasun monetario erabatekoa eta moneta bakarra ezarrarazi zituen pixkanaka. Indartu egin ziren kohesio ekonomikoa eta soziala, orobat Europako hiritartasunaren kontzeptua, eta ugaldu egin ziren Batasunaren jardun-eremuak.

SISTEMA MONETARIOAREN KRISIA (1993)
Mugimendu-multzo espekulatibo batzuk tarteko, zeharo airean gelditu zen Europako moneten estabilitatea. Haiei aurre egiteko, duda-muda gehiegitxorekin ibili ziren Europako gobernuak, eta, azkenean, banku zentralen interbentzio drastikoek eta debaluazio jeneralizatuek irauli zuten egoera.
t LAUGARREN HEDALDIA (1995)
Austria, Finlandia eta Suedia egin ziren kide.

AMSTERDAMEKO ITUNA (1997)
Maastricht-ekoa baino apalagoa da. Europako Batasuna herritarrengana hurbiltzea du lehentasun nagusi. Segurtasunean, enpleguan, atzerriko politikan, defentsan eta Europako instituzioen legitimitatean lortu ziren akordioak. Ekialdeko herrien integrazioa prestatzen ahalegindu ziren, baina ez zuten lortu.

BATASUN MONETARIOAREN AITZINDARI (1998)
Bruselako Europako Kontseiluan erabaki zuten zein herri izango ziren batasun monetarioko kide: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Finlandia, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Luxemburg eta Portugal. Hastapenean, kanpoan geratu ziren Danimarka, Erresuma Batua, Suedia eta Grezia (Grezia 2001ean inkorporatu zen).

BOTERE-BANAKETA BERRIA (2001)
Nizako Itunak ezarri zuen Europako erdialdeko eta sartaldeko herriak kide egindakoan EBk izango duen boterea banatzeko sistema.

EUROA ZIRKULAZIOAN (2002)
Euroa 2002ko urtarrilaren 1ean hasi zen zirkulatzen Europako monetaren eremu osoko moneta legal bakar gisa.

BESTE HEDALDI BAT (2004KO MAIATZAREN 1A)
2004ko maiatzaren 1etik aurrera Polonia, Hungaria, Txekiako Errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Letonia, Lituania, Zipre eta Malta sartuko dira EBean.


ASTEKARIA
2004ko apirilaren 04a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude