Makina bat kontu


Irratifrekuentziazko etiketak produktuetan

Produktuetan oso ezaguna da barra-kodea eta beronen bidez produktuaren izena, salneurria eta beste hainbeste datu ezagutu daiteke. Hala ere, etxera produktua ematean estaldura apurtzen dugu eta barra-kodea ere bai.
Orain gutxi jakin izan da Gillette konpainiak 500 milioi RFID (irratifrekuentzia bidezko identifikatzaileak) etiketa enkargatu dizkiola Alien Technology enpresari eta Tesco, Mark&Spencer eta beste enpresa handi batzuk jada RFIDak erabiltzen dituztela.
Zer dira bada, RFIDak? Irratifrekuentzia bidezko seinaleak emititzen dituzten etiketak.
Etiketa hauek produktuetan txertatzen dira eta beren seinale-emisioetan oinarrituz etenik gabe jakin daiteke produktua non dagoen, nola erabiltzen den, eroslekutik zein distantziara dagoen, eta abar. Datu guzti hauekin, enpresek merkatu-azterketa sakonagoak eta fidagarriagoak egin ditzakete eta diruaren edo produktuen faltsifikazioak neurri handi batean saihestu ahal izango dira.
Hala ere, hainbat pertsonak eta erakundek argi gorria piztu dute produktu honen inguruan. Arrazoia hauxe da: aipatu etiketa sistemarekin familia bakoitzak duen gustuen inbentarioa egin daiteke eta hau estrapolatuz erakunde bateko edo zergatik ez, hiri bateko joerak azter daitezke eta honek manipulazioaren atarian jar gaitzake. Beraz, kontrolatutako giza taldeak oso manipulagarri bihurtzen dira eta honek giza duintasunaren oinarriak bete-betean jotzen ditu.
Alarma honen aurrean, Philips Semiconductors enpresak RFID mota berri bat diseinatzen ari da, hain zuzen ere, kontsumitzailearen nahiaren arabera sistema desaktibatzeko aukera eskainiko duena, honek saltokia utzi eta gero.


Glaziareen urtzea

Alpe frantziarretan 3.200 metroko altueran dagoen Rochemelon lakuaren tamaina etenik gabe hazten doa. Laku hau orain 10 urte sortu zen tenperatura handiketak eragindako izotz urtzeagatik eta azken hiru urteotan 600 metro luze izatetik 650 metro izatera, 40 metro zabal izatetik 60 metro izatera eta 19 metroko sakonera izatetik 25 metroko sakonera izatera igaro da.
Urteko sasoi batzuetan termometroak 10°C markatzen du aipatu lakuaren inguruan eta hori ez da aurreko hamarkadetan inoiz ezagutu. Gainera, neguan lakuaren ixuritegia izoztu egiten da eta ura metatzen joaten denez, batzuetan gainezka egiten du ondoko lautadak ureztatuz.
Nekazaritza eta Ingurumenerako Frantziar Institutuko (Cemagref) ikerlariek arreta handiz jarraitzen dute arestian aipatu eremua eta beste batzuk ere bai, gero eta arrisku handiagoa baitago glaziareen azpian bizi direnentzat.
Azkenik esan hainbat estimazioren arabera, laster uholde edota lur-jauzien arriskua kontuan hartzekoa izango denez, Europako Batasunak Glaziorisk deituriko proiektua abian jarri duela Europako arrisku lekuak detektatzeko.


Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude