Ezpalak


2021eko uztailaren 27an

Oteiza museoan zalantza nagusi

Jorge oteiza museoa fundazioko patronatuak aurtengo kudeaketa egitasmoa onartu gabe utzi du Alberto Rosalesen, museoaren zuzendariaren, lana ezeztatu ondoren. Edozein erabaki hartu aurretik, azkenaldian iazko aurrekontuen gainean sortu diren zalantzak argitzeko auditoria bat egitea ezinbestekoa dela jakinarazi du taldeak. Izan ere, iaz 600.000 euroko zorra sortu zen kudeaketan. Bestalde, Carlos Catalan Oteizaren ordezkariak ukatu egin du Sarem olan egindako lanetan inolako irregulartasunik dagoenik, Juan Ramón Corpas Kultura kontseilariak esandakoari (artelan faltsuak zirela) erantzunez.


Kantu Txapelketa seigarrengoz

Ekainaren 19an jokatuko da Euskal Herriko VI. Kantu Txapelketa. Lau urtez behin egiten den Txapelketa horretan Iparraldeko eta Hegoaldeko abeslariak biltzen dira. Euskal kantagintzaren munduan oraindik ezaguna ez izateaz gain, 16 urte baino gehiago izatea da bete beharreko baldintza bakarra. Lehenengo fasean herrialdeka egingo dira kanporaketak: Zuberoan martxoaren 28an eta Bizkaian ekainaren 5ean egingo dira. Finala, Donostiako Kursaalean izango da ekainaren 19an. Funtsean kantua sustatzea eta euskararen alde egitea helburu duen ekimen horretan, Mikel Markez, Jojo eta Ramuntxo eta Mikel Urdangarin musikari ezagunek hartu izan dute parte.


Afrikako dantzak Donostian

Biarritz baletak eta Donostiako Egiako kulturguneak bigarren urtez antolatutako Dantzaz 2004 ekitaldiaren baitan, dantza ikuskizunak, tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean. Aurtengo ekitaldien artean bereziena apirilaren 4an Egiako kultur etxean Afrikako dantzei eskainiko zaien ekitaldia da. Afrika sorkuntzan izeneko saioan, Nigeriako Ijodee konpainiak, Mozambikeko Projeto Cuvilas eta Maliko Compaigne taldeek beraien lurraldeari buruzko ikuspegi bana eskainiko dute; hiru begirada izango dira, hiru dantza saio. Horrez gain, Donibane Lohizuneko Akinoko Santo Tomas eta Donostiako San Inazio ikastetxeetako ikasleek, Eusko Trenen ibilbidean, geltokiz geltoki, performance artistikoa egingo dute; Frantziako zein Kataluniako koreografoen lanak ikusi ahal izango dira; eta haurrentzako Askari dantzaldia tailerra eta Dantzariarentzat nutrizioa eta dietetika hitzaldia izango dira, besteak beste.


Egun bat antzerkiarentzat

Urtero bezala, ekitaldi ugarirekin ospatuko da hiri eta herrietan antzerkiaren eguna. Jende asko hurbilduko da antzoki eta kultur etxeetara. Urteko beste egun guztietan ordea, ez da hainbeste jende gerturatzen, eta eskaintza ez da halakoa izaten. Bizkaiko eta Gipuzkoako 36 antzoki biltzen dituen Sareak iazko datuak plazaratu ditu oraintsu. 362 ikuskizun eskaini ziren 1.255 emanalditan eta 388.018 ikusle izan zuten. 309 lagun inguru emanaldiko. 2002ko datuekin alderatuta, emanaldiek %10 egin zuten gora eta ikusleek %18. Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin sortu zuen Sarea duela 7 urte eta ordutik emanaldi eta ikusleak ia bikoiztu dira. Kontuan izan behar da ere gero eta antzoki gehiago dagoela Sarean. Aurtengorako, Araba egitasmoan sartzea eta dantza ikuskizun gehiago eskaintzea dute helburu. Bizkaiko Aldundiak 20.000tik gora biztanle dituzten herrietako azpiegiturak egokitzeko asmoa du eta Gipuzkoakoak 10.000tik beherako herrietan azpiegitura, zerbitzu eta aholkularitza lanak egingo ditu. Antzerkia zabaltzeko eta gugana hurbiltzeko.


Euskal literatura zabaltzeko.

Durangoko Udalak Murueta Torre izeneko baserria berrituko du kulturarteko zentro bat jartzeko bertan. Asmoa euskal literatura munduko idazle eta editoreeei ezagutaraztea da. Durangoko Liburu eta Disko Azokaren egunetan, hainbat herrialdetako idazle eta editoreak gonbidatuko dituzte urtero, eta literaturaren gaineko jardunaldiak atonduko dituzte. Azoka bisitatzeko aukera izango dute hala gonbidatuek. Aurtengo Azokarako ez da prest izango eraikina, baina baliteke, hala ere, jardunaldiak egitea eta euskal idazleen eta Europaren arteko harremanaren inguruko erakusketa bat paratzea.


Bilboeszena.

Hala du izena Bilboko Udalak ireki berri duen zentroak. Arte eszenikoen sormen eta zabalkunderako jaioa, antzerki talde amateurrak eta profesionalizazio bidean daudenak lagundu nahi ditu, askotan hain eskuragaitz izaten diren baliabideak (entseatzeko gelak, soinu eta argi ekipoak, antzerki zirkuituan sartzea... ) eskainita. 220 metro koadroko espazio intsonorizatuan, entseatzeko gela, aldagelak, bulegoak eta bestelako ekitaldietarako aretoak erabili ahal izango dituzte taldeek. Bilbon dauden hogeita bi bat talde amateurretatik zortzik Bilboko kultur etxeetan entseatzen dute eta momentuz bertan jarraituko dute, nahiz eta azken entseguak egiteko Bilboeszena erabiliko duten. Zentroak arte eszenikoekin lotura duten ikastaroak »kultur etxeetan hasitakoak badira ere» hartuko ditu eta hilean behin konferentziak eskainiko dituzte alor honetako adituek. Bulegoak aldika taldez eskualdatuko dira. Oraingoan Euskal Aktoreen Batasunari eta Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarteari egokitu zaizkie.


Azkenak
Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Eguneraketa berriak daude