Mikel Zarate euskararen maisu

  • Mikel Zarate apaiz lezamarra duela 25 urte hil zen. Euskarari eta literaturari egin dion ekarpena kontuan izanda, Lezamako Euskera Alkarteak omenaldia eskaini dio. Ekitaldiak urtarrilean hasi ziren eta apirilaren 4an amaituko dira. Gotzon Garatek «Mikel idazlea» izeneko mahai-inguruan hartu zuen parte eta berari eskatu diogu Zaratek euskararen alorrean egindako lanari buruz hitz egiteko.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1979ko apirilaren 10ean Goizuetan nengoen Errero baserrian, egonaldi bat egiten. Goizean baserritik Leitzara joana nintzen. Hantxe hartu nuen albistea: "Deustutik zure anaia Mikel Zarate hil dela gaztigatu digute". Zarate eta Garate deiturak nahasi egin zituzten albiste emaileek.

Zarate Deustu unibertsitateko irakaslea genuen, sortu berria zen Euskal Filologian. Beraren ordez, beste irakasle bat aurkitu behar nuela esateko zen dei hura. Santi Onaindiak bukatu zuen Mikelek hasitako ikastaroa.

Mikel Zarateren lanak

Mikel Zaratek aldi laburrean lan nahiko handia burutu zuen: 16 bat liburu idatzi zituen, elizako liburuak, eleberriak, olerkiak, ipuinak, fabulak, literatura kritika, artikuluak eta saio lanak.

Poeta baino prosista hobea izan zen, nire ustez. "Iradokitzean dago artea" esan ohi da. Bere olerkietan ez da lirika askorik edireten. Irakatsi nahia nabariegia da eta asmo horri loturiko hizkuntzaren jokoa ere gehiegitxoa.
Bere lanik aipatuenak Haurgintza minetan eleberria eta Ipuin antzeko alegi mingotsak dira. Ipuinok 36 fabula dira, nagusientzat egindakoak.

Zarate, euskararen jabe

Ene iritzira, Zarateren meriturik handiena, bere euskaran datza; lortu zuen euskararen maisutasunean.

Aspaldi esan zuen T.S. Eliot-ek literatura, "the art of words" zela. Literatura hitzaren artea da. Eskultoreak zizela erabiltzen duen bezala, idazleak hitzak. Idazleak hor dauka hizkuntza, altxor oparoa, berak nahi duen bezala erabiltzeko.
Idazleak hitzekin musika eztia sor lezake; edo musika gabeko eta belarriak urratzeko moduko soinuak. Zaratek, biolinista onak bezala, euskararekin musika zoragarria sortu zuen. Hortxe dago bere meriturik handiena.

Euskararekin musika ona jotzeko, hiru baldintza bete behar dira: Euskara hutsik gabea, erraza eta aberatsa izan behar da. Mikelen euskarak hiru alderdiok betetzen zituen.

Hutsik gabeko euskara

Har itzazu Mikelen liburuak. Nekez aurkituko diozu huts bat. Hasieratik ohartuko zara horretaz: Haurgintza minetan eleberriaren aurreneko orrian irakurriko duzu: "hamar botila ardo indartsu sabeleratu". Egungo egunean "ardo botilak sabeleratu" esango lukete askok. Edo "bizkaitar idazlea" esango du, eta ez "idazle bizkaitarra", gaztelaniaren kalko hutsa eginez. Jentilizioa euskaraz ingelesez eta alemanez bezala egiten baita.

Hutsik gabe idazteko euskaraz asko jakin eta euskaraz pentsatu behar da. Mikelek oso ederki zekien euskaraz. Umetan ikasitakoa. Guraso euskaldunak izan zituen eta haurtzarotik euskal giroan bizia zen.

Euskara erraza

Edozeinek ulertzeko modukoa. Zaratek esaldi laburrak erabiltzen ditu. Esaldi nagusia eta menpeko gutxi. Alderdi hau eta beste batzuk Jon Kortazarrek aztertu ditu Mikel Zarateren prosa liburu jakingarrian. Esaldi laburrak erabiltzea ez da heldu Zarateren didaktikatik, hots, bere lanez irakatsi nahi zuelako. Euskaldun garbiak horrela mintzo dira. Horrela gure etxeko gurasoak eta horrela baserritarrak zazpi probintzietan.

Esaldi luzeak unibertsitatean ikasi dugunok erabiltzen ditugu. Ciceronenak antzeko esaldiak ez dituzu baserritarren ahotik entzungo. Baserritarren esaldi laburrak, umorez, bizitasunez, piperrez, gatzez, berakatzez eta olioz beteak izaten dira, molde askotara osatzen dituztelako.

Haurgintza minetan eta beste lanetan horrelako esaldi labur asko topatuko duzu. Bai elkarrizketan eta bai bestela ere.

Zarateren euskara, herriko euskara da. Etxean ikasia eta herriari lotua: Apaiza zenez gero, etengabeko harremanak zituen herritarrekin.

Euskara aberatsa

Mikel Zarate baserrian jaioa zen. Baina umetan ikasitako euskaraz gainera, etengabe euskara lantzen jardun zuen.

Idazle klasikoak ongi ezagutzen zituen eta harrapatzen zuen guztia irensten zuen, ona hautatuz eta bereganatuz. Laket zituen hitzak, esamoldeak eta atsotitzak apuntatu eta gorde egiten zituen, gero bere lanetan sartzeko.

Berak esan zidan, adibidez, Auspoa bildumaren liburuak atsegin handiz irakurtzen zituela. Bilduma horretan aurkitzen zuela, bai bertsoetan eta bai hitz lauz, herriak ahotan duen euskara.

Zarateren euskara aztertu eta berehalaxe ikusiko duzu erabiltzen duen lexikoa eta esamoldeak ez direla Bizkaikoak bakarrik. Euskalki askotakoak dituzu.

Herriko euskaratik euskara batura

Zaratek beste askok bezala haurtzaroan ikasitako euskara oinarri hartzen du, gero batura igotzeko.

Puntu hau Zarateren ezaugarritzat jo dute batzuek Bergaran (1978) izan zuen hitzaldiagatik. Teoria aldetik bera izan zen, bai, jokabide hori borobildu zuen lehenetariko bat. Ez da, baina, inola ere bere ezaugarri bat. Umetan geure etxeko euskaraz bakarrik genekienok, nahitaez horrela egin behar izan dugu. Euskara batura haurtzaroko euskaratik jo dugu.

Beste nazioetan ere gauza ber-bera gertatzen da. Suitzan, Austrian eta Alemanian, adibidez, haurrek hoch-deutch-era, hau da, aleman batura, bertako euskalkietatik jotzen dutela ikusi nuen beraien artean bizi izan nintzen sei urteetan. Eta haurtzaroan ikasitakoa ezin liteke ezkuta. Arretaz aztertuz gero, agerian gelditzen da idazlea haurtzaroan nongo euskaraz mintzatu den.

Orixek El lazarillo de Tormes (Tormes'ko itsu-mutilla, 1929) bizkaieraz itzuli zuen. Berehalaxe esan zioten, garbi ikusten zela bizkaitarra ez zela.

Mikel Zaratek bizkaiera du oinarri eta bizkaieraren egitura bikaina garbi igartzen zaio: erakusleetan (mozkortiok, aspaldion), intentsiboetan (zeuk, neuk), erreflexiboetan (nik neure, zuk zeure...).

Zarateren euskaraz idaztea jolas bat da. Atsotitzak, esamoldeak eta sinonimoak maiz erabiltzen ditu. Ez dut ezagutzen euskal literaturan beste inor, Zaratek bezala hitzekin horren sarri jokatzen duenik.

Haurgintza minetan eleberriaren aurreneko hitzak hitz joko bat dira: "Hitzaurrea ala hitzatzea?". "Izenez katolikoa, izanez katilukoa"... Horrelako jokoez brokatuak daude bere lanak. Zarate euskararen jabe zen.

Ez dut hemen bere lanaren mamiaz jardungo. Hauxe bakarrik: Mikel Zaratek bere literatura lanetan, bere bizitzan bezala, dramara edo tragediara baino, komediara askoz errazago jotzen zuen. Berarentzat bizitza alegi mingots eta umoretsu bat zen.

Bizitza eta lanak laburki (1933-1979)

20 urterekin apaiztegira. 1964an apaiz.
Gure Meza deuna (1960). Gure salbaziño Egintza (1967).
1970: Derioko Uda Eskolan hizkuntza eta euskal literatura irakasten hasi zen. Ikastaro hauetarako bost liburu idatzi zituen: Bizkaiko Euskal idazleak (1970), Euskal deklinabidea (1975), Euskal Literatura I eta II (1977,1978) eta Euskal ortografia (1978).
1970-1974: Filologia Erromanikoa ikasi zuen Deustu unibertsitatean. Bere doktore tesia: Influencias del vascuence en la Lengua Castellana.
1973: Haurgintza minetan. Txomin Agirre Saria.
1975: Ipuin antzeko alegi mingotsak. Resur. M. Azkue Saria.
1976: Bilboko Hizkuntza Eskolan irakasle: ikasleentzat Bilbo irriparrez idatzi zuen.
1977: Higidura berdez. Ciudad de Irun Saria poesian.
1978: Deustu Unibertsitateko Euskal Filologian irakasle.
Bere azken lanak: Bultzadaz (Felipe Arrese y Beitia Saria) eta Etorriaren zorabioz.


Azkenak
2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen:
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Eguneraketa berriak daude