Keinuetatik eta itxuretatik harago


2021eko uztailaren 27an
Euskal Herrian epailea izateko euskara jakin beharrik ez dagoela, baina, zuzenbidea, ostera, jakitea behar-beharrezkoa dela adierazi berri du Euskal Herriko Epaitegi Nagusiko buru izendatu berri den Fernando Ruiz de Piñeiro epaile madrildarrak. Izan ere, epaile lanak burutu behar izatekotan, euskara edo zuzenbidea jakitearen arteko hautua egin behar omen da. Biak bateraezinak edo, hurrenkera batean, batak bestearen atzetik etorri beharko balu bezala zehaztu du, bada, auzia. Alabaina, epaiketak-eta burutzerakoan nola baita epaiak idazterakoan zein hizkuntza erabiltzen du Piñeirok? Keinuen sistema ez du baliatzen, nik dakidala. Gaztelania »batez ere» da erabiltzen duen hizkuntza, beraz, lehengo galdera gaztelania tarteko dela planteatuko bagenu, zein litzateke herritarren zein bestelakoen erreakzioa? Gaztelaniarik edo frantsesik ez dakien epailerik burura etortzen ote zaigu?

Administrazioak lan-postuetarako deialdiak egin ohi dituenean, postu gutxi batzuetarako euskarazko gutxieneko ezagutza eskatzen du. Horren kariaz, euskara herritarren aukera berdintasuna urratzeko baliatzen dela dioenik bada inguruan, Nafarroan ozen eta Euskal Autonomia Erkidegoan »aho txikiarekin bada ere» geroz eta sarriago. Baina, erizainen, arkitektoen eta enparauen ezagutza baldintzak betetzen ez dituztelako, zenbat herritar geratzen ari dira lanpostu deialdi horietara aurkeztu ezinik? Asko, eta inork aukera berdintasuna urratzen ari denik ez dio. Halaber, euskararen kasuan gutxieneko ezagutza erakutsi behar den administrazioan ez da berdin agertu behar gaztelaniaren kasuan. Izan ere, antza denez, mundu guztia gaztelaniazko lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntz eskakizunen jabe da.

Hizkuntza batzuk jakitea derrigorrezkoa da, edo hala dela esatera norbait ausartzen ez bada ere, ez jakitea ez litzateke ulergarria zein gizartean orobat onartzen den gertaera. Euskara jakitea, aldiz, aukerakoa da, eta, testuinguru horretan euskararik ez jakitea ohikoena da. Baina, administrazioek, besteak beste, euskaraz ere dakiten herritarrei zerbitzua eskaini behar diete, bada, zerbitzu egokia nola eskaini euskaraz jakin ezean? Halakoak, baina, jendearen presioaren eta eskariaren baitara ekarri ohi dira. Eskaririk, presiorik ez badago, ez dago noranzko horretan urratsik egin beharrik, premiarik, beraz, gaztelaniaz jarduteko presiorik etorri ez arren, inertziaz baliatzen gara hizkuntza horretan zerbitzuak eskaintzeko.

Eta ez luke hala izan behar! Ingurumari horretan, administrazio batzuek euskararekin erakusten duten ustezko epelkeria salatzen duenik badago egon bazterretan. Ez naiz ni batzuen baieztapena ukatzen hasiko, hau da, agintari batzuen utzikeria, euskararen auzia hizkuntza politikaren alorrean dihardutenen, askotan nahi eta ezinean dabiltzan lagunen esku uzten dutela, halako zerbitzuetatik datozen gomendioak zein eskariak aintzat hartzen ez dituztela ikusten dudanean edota euskara itxuretarako ez besterik zenbaitek darabilela antzematen dudalarik.

Administrazioa egurtzea erraza da, ordea. Baina, administrazioetan lanean ari diren langileek eta haiek ordezten dituzten sindikatuek ez ote dute euskararen bilakaeran inolako erantzukizunik? Izan ere, lagun hurkoari eskatzea ondo dago, baina, administrazioa euskalduntzen hainbeste baliabide jarri direnean, emaitzez ez dut sindikatuen aldetik gogoetarik, autokritika zantzurik inon irakurri. Bestela esanda, euskararen bizkar abantailak (liberazio ordainduak, herritarrek ordaindu behar dituzten ikastaroak dohainik, eta abar.) lortzen ahalegintzea zilegi da, baina, emaitzei buruz ardurak ere hartu beharrekoak dira noizbait.

Zerbitzuak euskaraz eskainiko bazaizkie, herritarrek presio egin behar omen dute. Eta sindikatuek? Eta beste aldarrikapen batzuetan horren prestu azaltzen diren sindikatuetako militanteek? Administrazioak bi hizkuntzatan gizartea zerbitzatuko badu, hango langileen bidez eman beharko da, bada, zerbitzu hori. Baina, Piñeirorekin gertatzen den antzean, agidanez, hori beste batzuen egitekoa da. Langileen baldintzak dira jagon beharrekoak, horien bidez herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak egokiak diren, ostera, ez dira zaindu beharrekoak. Baina, batzuen bizkar norberarenak direnak ere uzteko joera hori toki are gehiagotan antzematen da.

Haur eta gazteen artean gertatzen den euskararen erabilera urria eta euskararekin erakusten dituzten jarrerak aipatzerakoan, esate baterako, gela barruan zein gelaz kanpoko ekintzetan baliatzen ditugun estrategiak, jartzen ditugun baliabideak, egiten ditugun ahalegin murritzak gutxitan aipatzen dira, izan ere, halakoetan kanpo faktoreei erreparatzea, horien arabera esplikatzea, errazago gertatzen zaigu. Baina, eta gureak? Inguruan euskara baliatzeko aukera urriak dituztenean, haur eta gazteei, deklinabidea, aditz taulak, eta abar, zein gutxitan baliatuko dituzten hitzen esanahiak buruz ikas ditzaten eskatuz, euskara eraman ezinarekin eta ez gustuko dituzten gauzekin lotuz, euskara erabiltzeko gogorik hedatzen ari garen ez dut uste. Halaber, gainerako jakintza arloetan ari direnak, besteak beste, euskararen erabilerarekiko erakutsi ohi duten jarrera gainditu gabe, haien egitekoa dagokien jakintza arloa ondo garatzea ez ezik euskararen erabilera ere indartzea dela ulertarazi gabe, aurrera egin dezakegunik uste ez dudan bezala.

Hara! Euskaraz bizi den hizkuntz komunitatea indartu eta hedatu dadin nahi badugu, keinuetatik aldenduz, inoren zain egon gabe, kontra daudenen jarreretan endredatu gabe, aldeko azaltzen garenok, askoz gauza gehiago egin ditzakegu. Egin beharreko horien oinarrian, konpromisoa hitza dago, gure hizkuntzaren etorkizuna arian-arian irabaziko duen konpromisoa, norberarena. Askotariko konpromiso horien kariaz garatzen diren jardueren baturak, aurrera egin nahi duen hizkuntz komunitatera odola iritsi dadin ahalbidetuko duen bihotza osatuko du, gure hizkuntzak etorkizuna izatea ahalbidetuko du. Denok daukagu, beraz, inori begira egon gabe, zer eginik.


Azkenak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Eguneraketa berriak daude