Argitalpenak


2021eko uztailaren 20an

Neska afganiar baten istorioa
Talibanen gobernuaren garaian Kabulen bizi den hamaika urteko neska du protagonista Aitor Aranak euskaratu duen Deborah Ellisen Gerrateko ogiak. Talibanekin Afganistango emakumezko guztiek debekatuta zuten etxetik irtetea eta dirua irabaztea. Aita atxilotzen dutenean, neska horren familia txiroak halabeharrezko irtenbidea bilatu beharko du aurrera atera ahal izateko: neskatilak mutil bihurtu beharko du, mutila izanik eragozpenik gabe azokara joan ahal izango duelako etxean behar dutena erostera. Deborah Ellis kanadarra aspalditik dago konprometituta justizia ekonomiko, mugimendu bakezale eta emakumeen eskubideen aldeko borrokarekin. Gerrateko ogia gazteentzat idazten dituen nobeletako bat da. y
1518an Corellan jaiotako sendagilearen lan klasikoa
Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak José Ramón Gurpeguik egindako hitzaurrearekin plazaratu duen Alonso Lópezen liburu honen izenburu zehatza De Morbo Postulato, sive Lenticulari, quem Nostrates Tabardillo Apellant. Sobre la enfermedad pustulada o lenticular, que los nuestros llaman Tabardillo da, eta hildako gehiegi ez eragin arren garai batean endemikoa izatera iritsi zen izurrite bati buruz dihardu. 1545eko lan batean detektatu ei zen aurrenekoz gaixotasun horren izena, 1393-1394an Sevillak jasandako hainbat tabardillo izurrite aipatzen zituen lanean. Geroztik hari buruzko bibliografia ugaritu zen, baina Corellan sortutako Alonso Lópezen lan hau beti klasikotzat hartu izan da. y
Historiaurretik gaur eguneraino
Kolorearen arteek historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriko lurralde bakoitzean utzi dizkiguten irudien eta errepresentazio piktorikoen sintesi bat egin nahi izan du Juan José Usabiagak Euskal Gaiak: Euskal Herriko Pintura liburuan. Paleolito garaiko hormetako pinturetatik hasiz, pospaleolitikoekin jarraitu, erromatarren kolonizazio garaikoekin segi, Berandateko Antzinateak eta Goiko Erdi Aroak, gotikoaren mendeek, errenazimenduak, barrokoak eta rococoak zein XIX. eta XX. mendeek utzi dizkiguten irudi eta errepresentazio piktorikoen multzo hautatu bat aurkezten du. Aditu ez garenoi ere artearen une gogoangarri horiek Euskal Herriko pinturaren historia modu xume batean ulertzeko ahalbidea emango digutenaren esperantzan. y
Maria Dolores Agirre gogoan
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren euskarazko gehigarria den Eganen azkenengo zenbakian, Maria Dolores Agirre (1903-1997) eta hark egindako lana gogoratzen du Patri Urkizuk. Besteak beste, antzerkigile ospetsu askoren obrak euskaratu eta gurean taularatu izana zor zaio Maria Dolores Agirreri. Hain zuzen emakume errezildar honek 1966an itzulitako Michael V. Gazzoren Txapela bete euri eguneratua eskaintzen du ere Eganek bere Sorkuntza atalean. Baina, jakina, gai gehiago ere badira bere orrialdeetan, hala nola Patxi Ezkiagak Iñaki Oleabeagaren inguruan osatutakoa, Piarres Xarritonek Etienne Salaberryren mendeurrenean oroitu zuen Euskalzaleen Biltzarra (1901-2003), edota Pako Sudupek Euskaltzaleen Biltzar berrituaz egindakoa, kasu. y
Irati eta Iker ezustekoz betetako hotelean
Karlos Santistebanek idatzia eta Enrique Morentek marraztua da Mediterraneo aldeko hotel batean neska-mutil gaztetxo batzuei bizitzea egokitzen zaizkien ezustekoei buruzko kontakizun hau. Poz-pozik abiatu zen Irati oporretara, eta ez bakarrik uda garaia izugarri maite duelako edo hainbat herritan jaiak izaten direlako eta primeran pasa ohi duelako berbenetan berandu arte lagunekin dantzan, ez. Oraingoan beti gustatu izan zitzaion bere gelako laguna ere beraiekin zihoan oporretara! Iritsi ziren hotelera eta gurasoek esan bezala, haurrentzako animazioa zegoen eta egiteko ekintza-zerrenda luzea: dantza, igeriketa, mendia, altxorraren bila... baina hara non ez zen han animarik ere ikusten. y
Txio eta Muren bi istorio labur etxeko txikienentzat
Bi istorio laburrez osatua dago etxeko txikienentzat aproposa den marrazki handiko, elkarrizketa laburreko eta azal lodiko liburu hau. Beti elkarrekin jolastuz eta ikasten dabiltzan bi lagunen gorabeherak kontatzen dira bertan. Txio txoritxoa eta Mu behia ditugu lagun horiek, eta oraingoan «Ametsetan» edo «Lokatzetan» aurkitzen ditugu, liburua irekitzen den aldearen arabera. Izan ere, Ibaizabal argitaletxeko bilduma honetako liburuek berezitasun hori dute, bi aldetatik hasita irakur daitezke patxada eder askoan. y


ASTEKARIA
2004ko martxoaren 21
Azoka
Azkenak
2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute bihar Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Eguneraketa berriak daude