Euskararen fonotekan nafarren ahotsa protagonista


2021eko uztailaren 19an

Herritar xumeenen esperientziak biltzen dira Nafarroako euskalkien lekukoak bildu asmoz osatutako Nafarroako Euskararen Fonotekan. Nafarroako Gobernuaren eta Euskal Kultur Erakundearen ekimenez bultzatutako proiektu horretan, herrialde horretako hainbat ikertzaile pribatuk eta hedabideek bildutako materiala eta hainbat proiektu linguistiko erabili dira informazio iturri gisa: Besteak beste, Patziku Perurena ikertzaileak eta Irulegi Irratiak azken urteetan egindako lanaren emaitza jasotzeko aukera izan dute.

Bi iturri horiek, ibilbide ezberdinak jorratu dituzten arren, euskararen altxor preziatuak jasotzeko bide berdinak erabili dituzte: herri bakoitzeko adineko herritarrak. Batzuk hizketarako abilezia azaldu izanagatik, besteek zer esan ugari zutelako iraganeko bizimodu eta esperientzien inguruan... guztiak Euskararen Fonotekako protagonista bihurtu dira.

Informazio iturri horietatik lortutako materiala pilatu ondoren, proiektuaren bultzatzaileak izan dira bildutako guztia sailkatzeaz arduratu direnak. Euskalki, herri, nahiz lanbide arteko banaketa egin dute; guztia, Nafarroan entzun daitezkeen euskalkien lekukoa gorde asmoz. Euskalkiak aitzakia izanda ere, horien arrastoaz gain, herritarrek izandako bizipenek eta esperientziek aberasten dute Nafarroako Euskararen Fonoteka.

Etxez etxe egindako lana

Patziku Perurenak bere jaioterritik eta bizitokitik urrundu gabe egindako lana eskaini dio proiektuari. Leitza, Areso, Arano eta Goizuetako herritarrekin izandako elkarrizketak ditu hizpide lan horretan; Aranoko Jose Mari Legarretarekin, Aresoko Migel Barandiaranekin eta Goizuetan bere gurasoekin izandako elkarrizketek lagundu diote Perurenari. Leitzan, ostera baserriz baserriko lana egin zuen.

Duela urte batzuk egindako lana da, baina ikerlariak oraindik gogoan ditu lankideak. Aranoko Legarreta hiztun fina omen zen; herri bakoitzeko etxeen errolda egin eta datuak biltzen laguntzen zion. Leitza, berriz, Azkue eta beste hainbat kantu biltzailek bertso-kantu tradizioaz hitz egiterakoan herri hori aipatzen ez zutelako aukeratu zuen lanerako. Herrian industrializazioak izandako eragina ikusirik, baserritarren eta kaletarren artean hizkuntzak eduki zitzakeen ezberdintasunak sumaturik, baserrietara mugatu zuen bere lana.

Hala ere, bai Aranon, bai eta gainontzeko herrietan egindako lanek ere leku horietako historiaren ikuspegi partzial bat besterik ez dutela aipatzen azpimarratzen du Patzikuk: «Pertsona bakarrarekin egindako lanak dira, horren oroitzapenek baldintzatzen zuten bildu zitekeen informazioa. Beraz, ezin pentsa daiteke datu pilaketa izugarria egin dudanik. Historiaren erradiografia bat besterik ez da». Jasotako informazioa egiaztatu nahian elizetako eta udaletxeetako artxibategietara jotzen zuen beti ikertzaileak.

Irratiko kontakizunak altxor bihurtuta

Bertako zein kanpoko esperientziek osatzen dute Irulegi Irratikoek proiekturako utzitako informazioa. II. Mundu Gerran edo Aljeriako Gudan izandako hizlariez gain, Euskal Herrian bertan umeak jaiotzen laguntzen zuten pertsonen esperientziak ere aireratu dituzte Gure Arbasoak saioan. Duela 20 urte abian jarri zen irratsaio honetan, hamaika kontu entzuteko aukera izan dute irratiaren entzule finek. Hemendik aurrera, fonotekako bilduman aurkitu ahal izango dira. Euskal kulturari lotutako emankizunak eskatu zizkieten proiektuaren bultzatzaileek Irulegi Irratiko langileei, eta beraien ustez, «beraien gazte denboraz hitz egiten duten adinekoen bizipenak, duela 50 urteko gertaerak, garai hartako bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren inguruko gaiak» euskal kulturaren zati bat dira. n

www.fonoteka.com
Euskararen Fonotekan orain arte bildutako materialari buruzko informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi izan dute proiektuaren bultzatzaileek. Horretarako sei ataletan banatutako orrialdea antolatu dute Interneten www.fonoteka.com helbidean. Atal horietan aztertutako Nafarroako euskalkiei, azpieuskalkiei eta herriei buruzko aipamena egiten da; gainera, soinuzko adibideak ere entzuteko aukera izango da, nahiz eta une honetan artxibo horiek erabili ahal izateko Iruñeko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira joatea beharrezkoa izan. Euskalki Aurkibidea eta Herri Aurkibidea ataletan euskalki eta azpieuskalki, eta herrien zerrendak ikus daitezke. Bilaketak egiteko, berriz, Maparen Bitarteko Bilaketa eta Gaikako Bilaketa atalak erabili behar dira; kasuan kasuko beharren arabera euskalki eta herrien bilaketak mapan egin daitezke, eta gako-hitz eta gaien araberako bilaketak Gaikako Bilaketa atalean. Soinu artxiboak Bildumak eta Euskalkien Deskribapena ataletan egongo dira. Artxibo horietan hainbat ikertzaile pribaturen, erakunderen eta proiekturen materiala aurkitzeaz gain, Nafarroako euskalkien deskribapena soinu bidez ezagutu ahal izango da.


Azkenak
2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-31 | Julene Flamarique
Energia konpainien gaineko zerga berezia bertan behera uztea adostu du Espainiako Gobernuak, EAJ eta Juntsekin

Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]


2024-10-31 | Euskal Irratiak
Baigorri-Tafalla egunak ospatuko dituzte asteburuan Baigorrin

Baigorri eta Tafalla herrien arteko senidetzea ospatuko dute asteburuan Baigorrin. 1978an hasi ziren lehen harremanak, baina hautetsien aldaketarekin pixka bat galdu zen ondotik. Haatik, duela hiru urte Tafallakoak berriz Baigorrira hurbildu ziren.


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


2024-10-31 | Nicolas Goñi
Zuhaitzen migrazioa dugu oihanek klima larrialdiari aurre egiteko soluzioetariko bat

Gero eta egoera larriagoan daude munduko oihanak, klima aldaketak ekarritako bero uhin eta lehorteek bultzatzen dituzten suteengatik, bertzeak bertze. Latitude ertain eta borealetan klima jadanik aldatu arren, oihanak orain arte oso guti prestatu ditugu aldaketari, batez ere... [+]


Murrizketak, bazterkeria eta negozio interesak: hondamendi batentzako koktel hilgarria Valentzian

Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]


2024-10-31 | Jon Torner Zabala
“Eskolak ezin dio heriotzaren gaiari bizkarra eman”

Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]


Komun idorrak instalatu dituzte Hendaiako San Bixente ikastetxean, trantsizio ekologikoaren izenean

Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]


Nafarroako Gobernuak 2025eko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, EH Bilduren oniritziarekin

EH Bilduk seigarren urtez jarraian Chivite lehendakariaren aurrekontuak ahalbidetuko ditu, abstentzioaren bidez. Egungo akordioa mantenduz gero, abenduaren 19ko Osoko Bilkuran gauzatuko da proposamena.


Kontzientzia kritikoa existitzen al da egungo gizartean?

 Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]


2024-10-31 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (I)

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]


Aurrekontu akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk

Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.


2024-10-31 | ARGIA
12 urtez azpikoentzat garraio publikoa doakoa izango da EAEn

Garraio publikoa dohainik erabili ahal izango dute 12 urtetik beherako EAEko haurrek. Administrazio gehienek babestu dute neurria, eta datorren urteko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean.


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude