Estatu ereduaren araberako hauteskundeak

  • hauteskunde orokorretarako kanpainaren azken egunetan gaude jada. Aurre-kanpaina Katalunian hasi zen, ETAren esku sartzea dela medio. Alderdien hauteskundeetarako programak edonolakoak direla ere, hauteskunde hauetan garrantzizkoena PPk gehiengo osoa atxikiko ote duen jakitea da. Printzipioz, PSOEk irabaztea ustekabekoa litzateke. Mariano Raxoik gehiengo sinplearekin irabaziko balu aro berri bat zabal liteke Estatuan.

2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Espainiako Estatuko Gorteetarako (Kongresua eta Senatua ganberak) bederatzigarren hauteskunde kanpaina burutzen ari da. Lehenbiziko bietan, 1977. eta 1979. urteetan, UCD alderdi zentrista nagusitu zen, Adolfo Suarez lehen gobernuburu izaki. 1982, 1986, 1989 eta 1993an PSOEk irabazi zuen, Felipe Gonzalez sozialista presidente izan zelarik. 1996an, berriz, PPk irabazi zituen hauteskundeak Jose Maria Aznarren eskutik. Aznarrek 2000. urtean garaipena berretsi zuen, eta azken legealdian bi ganberetako gehiengoaren osoz gobernatu du.

25 urte joan dira Espainiako Estatua diktadura-erregimen batetik zuzenbidezko estatua izatera iragan zenetik. Iragankortasunezko garai hari Trantsizioa deitu zaio. Alabaina, begi en bistan dago, demokrazia honek gabezia eta hutsune izugarriak ditu. Ez omen du Estatuaren lurralde eredu finko bat lortu izan orainokoan. Trantsizioa gaizki egin zela edota oraindik ere trantsizioa amaitu gabe dagoela esan dezakegu orduan. Hartara, hainbat politikok »Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako ordezkariek bereziki» 2004ko hauteskundeak bigarren trantsiziozko testuinguruan kokatu dituzte. Duela 25 urteko egoera eta egungoa ez dira berak, ordea. Lehenbiziko hauteskundeetan munta handia izan zuten bi aukera politiko desagertu dira: zentro-eskuina (UCD) eta komunistak (PC). Egun, PPren eta PSOEren partidismoa edo bipolarizazio politikoa nagusitu da. Estatuaren Gobernua alderdi bi hauen artean jokatzen da. IU ezkerreko alderdia, Estatuko hirugarrena, berez ez da gobernurako alternatibarik. Hauteskunde hauetako datu garrantzitsuena PPk gehiengo osoa berrituko ote duen ezagutzea da. Ondoren, PPren gehiengo osoa edo sinplearen arabera argituko da lurralde historikoetako alderdi nazionalistek eta IUk berak gobernu berriaren osaketan joka dezaketen rola. PPren Mariano Raxoi edo PSOEren Rodriguez Zapatero izan daitezke presidente lehen aldikoz. Ez dirudi bigarren honek irabazteko aukera duenik. Edonola ere, batek zein besteak irabazi, gehiengo sinple batez beti ere, Gobernu berriaren osaketa negoziatu beharko dute oposizioko alderdiekin.

Hauteskunde programak eta Itun Antiterrorista

Hauteskunde kanpainak alderdi politikoek aurkezten dituzten programetan oinarritzen dira. Gizarte gaiek munta handikoa izan beharko lukete berauetan. Egun, ordea, Espainian, PPren eta PSOEren kanpainaren ardatza alderdi bakoitzak Estatuko lurralde ereduaz duen ideietan oinarritzen da nagusiki. Programaren funtsa azaltzen baino, alderdiek arerio politikoa gutxiesten burutzen dute beren kanpaina. Testuinguruan, halaber, alderdi konstituzionalistak eta ez-konstituzionalisten arteko lehia medio, alderdi hauen programetan agertzen diren gizarte eredu berdinak oharkabean pasatzen dira.

Bestalde, PPk Estatuaren eredua nahiko argi daukan bitartean »Estatu zentralista hertsia, hainbat autonomia mugatuez» PSOEk argitzeke dauka bere Estatu eredua. Estatuaren lurralde eredua, Katalunia eta EAEko alderdiek landuko duten Autonomia Estatutu proiektu berriek jasoko duten sostenguaren arabera eraldatuko da. Eraldatze horretan ordea, berebizikoa da PSOEren esku hartzea. PSOEren esku hartzea, berriz, PPrekin sinatutako Itun Antiterroristaren menpe dago. Alderdi politikoen diskurtsoak aldakorrak izan ohi dira eta hauteskunde kanpainan are gehiago. PSOE Itun Antiterroristaren beste irakurketa egiten ari da kanpaina honetan, eta Ituna gainontzeko alderdi demokratikoengana zabaltzeko eskaintza ere egin du. Bien bitartean, ETAk aurre-kanpaina markatu zuen. Programak edonolakoak izanda ere, hauen azpian edo gainean, Kataluniako eta EAEko Estatutu proiektu berrien zantzuak ageri dira kanpainan.

Katalunian hasitako aurre-kanpaina

ETAk Kataluniarako aldarrikatutako su-etenak berotu zuen aurre-kanpaina. 25 urteren ondoren, horra egungo egoera hautematzeko ikuspuntu bat: trantsizio garaian eta hurrengo hamarkadan bereziki, ETAren esku hartzea hauteskunde kanpainetan eta gaur egungo ETArena ezberdinak direla. Bien bitartean, eta kanpaina hasi baino lehen, Ibarretxe lehendakariak EAEko Estatutu proiektu berria ez zela hauteskundeak iragan arte eztabaidatuko adierazi zien gaineratiko alderdi politikoei. Alderdi konstituzionalistek ez zuten begi onez ikusi erabakia. Bestalde, PPk Itun Antiterroristarekin duen konpromisoa ez errespetatzea aurpegiratu dio PSOEri. PSOE, bestalde, ez da kanpaina bera egiten ari Hego Euskal Herrian eta Katalunian. Kataluniako Gobernu burua Pasqual Maragall da eta PSOE Kataluniarako Estatutu proiektu berriaren aiduru dago.

Hego Euskal Herria

Hego Euskal Herrian hainbat berezitasun dago hauteskundeotan: Bergarako Ekimenaren eragileak legez kanpo izatea, Nafarroa Bai koalizioaren aurkezpena, eta EAEn Aralar-Zutik koalizioa eta EA bakarka joatea. Ezker abertzale ilegalak «Orain Autodeterminazioa» izeneko boto-papera bozkatzera deitu du legez kanpo eta debekuz josia burutzen ari den kanpaina zail batean. Nafarroa Bai koalizioaren kasuan, berriz, koalizioa osatzen duten alderdiek iragan maiatzean guztira bildutako 54.000 bozka aise gainditzea da erronka nagusiena. Bestelakoan, Hego Euskal Herrian, estatu mailan gertatzen den antzera, hauteskunde hauek PPren eta PSOEren bozemaileak mugiarazi ohi dituzte batez ere. Hainbat inkesten datu kontrajarriak argitara eman dira jada. EAEko inkesta hauetako batzuek PPren diputaturen baten galera iragarri dute PSOEren mesedetan. EAJk diputatu kopuru bera berretsiko omen du. Gipuzkoan EA (duen diputatua lurralde honi dagokio) eta Aralar-Zutik koalizioaren lehia bizia iragarri da. Honek, EAren etorkizunean eragin lezake, baita EAEko hiruko gobernuan ere.

Hedabideen menpeko kanpaina

Politologo batzuen iritziz, politikoek gutxitan betetzen dute programetan hitzemandakoa. Alderdiek ez ei diete herritarrei gutxieneko begirunea izaten. Egungo zuzenbidezko estatua hedabide boteretsuen manupeko hauteskundeen ondorioa da. Hedabideek eragina itzela dute bozemaileengan. Komunikazioa gailendu beharrean, inkomunikazioa garaitu da gizartean. Hego Euskal Herriaren kasuan ere, batetik, demokrazia eredu honen onurak ziurtatzeko, eta bestetik, euskal auzia tartekoa dela eta, bozemaileen parte hartzea handiagoa izaten da egungo Estatuaren lurralde eredua bermatzen duten alderdien mesedetan. Sistema honek hiritar gehienen parte hartze handia bermatua du hauteskundeotan. Ala ez? Martxoaren 14ko benetako inkestak deuseztatuko ote ditu ikusmolde hauek? n


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude