argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2007ko otsailaren 21a

Ramon Saizarbitoriak Galiziako Pen Clubek ematen duen Rosalia de Castro literatur saria jasoko du maiatzean. Galizieraren bizilagun diren Iberiako penintsulako lau hizkuntzetan idazten duten lau idazlek eskuratu ohi dute sari hori.

Ximun Haranek Zuberoako herri kantuan aurreko mendean izandako ahots onenak grabatu ditu urte luzez. Biniloan argitaratuta zegoen Club du Disque Basque bilduma Xiberoko Kantuak izenarekin plazaratu du orain Elkarrek.

Oihulari Klown Divinas antzezlana estreinatu berri du. Jesukristok, Ama birjinak eta Maria Magdalenak euren arazoei aurre egin eta terapiara jotzen dute obra komikoan.

Asier Serranori atzera bota dizkiote maiatzean Madrilen, Bartzelonan eta Cadizen eman behar zituen zazpi kontzertu. Ez da mehatxurik izan, bere lanen letrak ere ez dituzte aitzakiatzat jarri, mehatxua izateko beldurragatik kantzelatu dituzte aretoek Serranoren kontzertuak.

Gerardo Bujandak idatzitako Jon de Igeldo, Radio Euzkadiren berriemaile klandestinoa kalean da Sabino Arana kultur elkargoaren eta Radio Euskadiren eskutik.

EmeHamar taldeak Txoritxu bet dekot eskuetan bakarrizketa eszenaratu du. Oihane Enbeita eta Eneritz Artetxek sortu dute taldea.

Txema Blascok Omenaldi Saria jaso du Gasteizen egin berri den Euskal Zinemaren 20. Astean. Sari hau banatzen duten lehen aldia da.