Hauteskundeetatik haratago: etengabeko prozesua


2007ko otsailaren 21ean
Hauteskundeen zurrunbiloan sartuta gaude azken bolada honetan, Iparraldean eta Hegoaldean. Erakunde desberdinak osatzeko hauteskundeak iritsi dira. Eta laster Europakoak. Autonomikoak ere begi-bistan. Hauteskunde kate luzeak ez du batere errazten gogoeta sakonerako derrigorrezkoa den lasaitasun aldi zabala izatea, era guztietako lasaitasuna, jakina. Hauteskundeen inertziak gauzka harrapatuta abertzaleok, batetik atera eta hurrengoa dugu helburu. Baina gogoetaldi hori arrainek ur ibilia beste behar dugu, gure burujabetza nahi eta beharra kristalezko arrain-ontzi batean, eta lagundutako oxigenoaz, amaituko ez bada, behinik behin.

Gogoeta gaurko egoeraz, diagnosiaz. Gogoeta ditugun helburuez, burujabetzaz, eta horra eramango gaituen bidea egiteko moduaz, hau da, helbideez. Gogoeta bai, baina konpartitua. Azken batez, filosofo ezagun harena gogoan, sinplea dena faltsua da, eta konplexua dena erabiltezina. Eta abertzaleon kasuan sinplea eta konplexua segituan nahasten dira abertzaletasunaren eragile diferente bi mahai baten inguruan batzen diren apurretan; horretaz gogoeta. Prozesu politikoaren nondik norakoak aletzeko gogoeta, zuhaitzak eta basoak desberdintzekoa. Gogoeta konpartitua ez da une jakin batekoa, prozesu bat da. Pentsatzen nago ni abertzaleok politika asko egiten dugula, nork bere parrokian, baina gogoeta konpartitu gutxi. Ibai asko eta zubi gutxi ditugu.

Hortaz, ez da harritzekoa, hauteskundeen atarian zerrenden dantza ohikoa izatea gurean. "Zenbat buru hainbat aburu" leloa abertzaleontzat pentsatua dela dirudi; are gehiago, buruak baino aburu gehiago direla esango nuke; parrokia gehiago santuak baino. Ikustea besterik ez dago egunotako zerrenda-panorama Euskal Herrian zabal; botikan bezala dago hor, legez aurkeztu ezin direnak barne. Nire pentsaeraz Bergarako Proposamena egokia da, gaurko baino gehiago biharko, azken batez, ur handitako ibai zabaletako zubigintza ez da egun batetik bestera sortzen. Zubigintza bera prozesua da, eta hauteskundeak unean unekoak. Gainera, alderdikeria hain da nagusi alderdi abertzaleetan! Aspaldian galdu nuen nik, inoiz izana banuen behintzat, alderdienganako itxaropena; iraganaren inertziak jota daude. Estruktura zurrunegiak dira alderdiak, zaharrak edo berriak, burujabetza-prozesu batek sinplea eta konplexua etengabean kudeatzeko derrigor behar duen malgutasunerako. Zeiharreko ekimen malguak behar dira zutikako estruktura zurrunak zeharkatzeko modukoak.

Hortaz, Nazio Eztabaida Gunea da zeiharreko ekimen horien ispilu nagusia gaurkoz, eremu politikoan behinik behin. Hauteskunde-aldian elkarri luzatutako salaketen garai honetan, isilean baina ez ezkutuan, ari da lanean Gunea, epe motzeko botoari begira egon gabe, Euskal Herriko diagnosia egiten lehen eta, horren ondorioz, proposamenak lantzen orain. Gunea prozesua da. Askok aniztasunaren beharra ahotik ahora darabilten honetan zer pluralago jende asko eta askotarikoa, aldeak alde eta komuna komun, hitzen inguruan biltzen dituen Gunea baino? Alderdia ez izateak lausotu dezake saiakera, baina horrek berorrek zabaldu behar dizkio aterik handienak gerora begira.

Nolabaiteko pentsaera bakarra joan da nagusituz abertzaleen munduan, ezkerrean zein eskuinean, nork berea. Baina diskurtsoetako urtetako sinplekeriak edukiz betetzera, eta konplexua dena aletzera jo du Guneak, beharrezkoa zen hiztegigintza propioa sortze aldera, hitzak hutsak utzi ez ditzagun, gatazkaren eta herrigintzaren inguruan denon ahotan etengabe diren ohiko hitzak behintzat. Zubigintzan ere ari da Gunea, ikuspegi, lehentasun eta sentimendu desberdinen artekoa. Isilean, baina ez ezkutuan, uztargintzan.

Euskal Herria aintzakotzat hartzen dutenen arteko batasun beharrezkoa aipatzen da proposamenetan, eta, hori kolokan jarri dezakeen jarduera oro ekidin beharko litzatekeela ere. Tira, erakunde armatuak idatzi berria du: "Borroka armatua euskal herritarrek modu antolatuan eta denboran zehar mantendu duten borroka mota eraginkor eta zorrotzena da". Tira, beste batzuek Madrilgo jesarlekuak betetzea beharrezko ikusten dute eraginkortasunaren izenean ere. Beraz, badu lana aurrerantzean ere Guneak lexikoa gizentzen. "Nazio Eraikuntza gizarte prozesua da", bai horixe; horrexegatik da txalotzekoa orain gutxi, eta hauteskundeen inguruan, Donostian esaterako "politikagintzan arduratuak baina eragile zuzenak" ez diren pertsona batzuek "bigarren trantsizioaren beharra" aldarrikatu izana.

Pragmatismoa da sarritan batak erabiltzen duen hitza besteak langa oso goian jarri nahi duela adierazteko. Pragmatiko jokatu behar omen dugu, hau da, gaur eta hemen posible denaren eremuan. Baina zeinek egiten du ezinaren aldeko apustua? Kontua zera da: gaurko egoeratik abiatuta lekuan leku eta unean une ahalik eta urrats eraginkorrenak emateko gaitasuna izatea, eta horretarako etengabeko gogoeta konpartitua derrigorrean behar dugu. Eta izan gaitezen pragmatiko behingoz, abertzale guztion artean ezina bada hori, egin dezagun prest gaudenon artean, haserretzen dena haserretzen dela ere. Prozesua da bidea.


Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude