Galderak, euskararen inguruan


Julian adiskide zarauztarra Bilbora joan zen lanera orain dela hirurogei urte inguru, eta espainieraz txintik jakin gabe estualdi ederrak pasatu zituela adierazten dio, entzun nahi dionari. Julianek, berriz ere bere jaioterrian bizi dena eta ama hizkuntzaz gain gaztelaniaz ere pixka bat badakiena, Bilbon orain euskaraz bizi izatea erraza dela uste du. Hori kontatu bide diote. Eta horrela azaldu zidan lehengoan.

Iokin Zaitegi zena ere, berez izaera baikorrekoa jaioa, oso pozik itzuli zen behin Bizkaiko hiriburutik Arrasatera, euskararen lasterketa irabazita ikusi izan balu bezala, Gran Via-n galdetu baitzien bi laguni nondik jo behar zuen Udaletxera iristeko… eta, antza denez, ulertu egin zioten, nahiz eta erantzuna bi kasuetan espainieraz jaso zuen.

Julian eta Iokin ez bezala, ni ez naiz hain optimista. Eta baikortasunaren galerak urteen joanarekin du zerikusi zuzena, duela mende laurden bat beste modu batez pentsatzen bainuen eta etorkizunari begi itxaropentsuagoekin egiten nion so, orain erabiltzen ditudanekin baino. Arrasateko kaleetan barrena egin dut neguko igande arratsalde honetan eta, oso jende gutxirekin gurutzatu banaiz ere, zinez, ez diot inori euskaraz aditu. Ezta haurrei ere euren jolasetan; argota gaztelaniazkoa nahiago zuten, antza. Eta sentsazio mingots batekin etxeratu naiz, nire burmuinean ostera dantzaka hasten zelarik "Zer gertatzen ari zaio Euskal Herriari?" itaun kezkagarria.

Ibon Sarasolari irakurri nion elkarrizketa batean, bere ustez euskararen arazoa komunikatzeko tresna egokia nola arraio bilakaraz dezakegun asmatzea dela. Erabat ados nago berarekin baieztapen horretan. Baina euskarak, ba al du euskaldunon laguntza? Euskaldun ez diren arren euskararen ongizatearen alde, teorian behintzat, apustu egin dutenek eskaintzen al diote gure hizkuntzari laguntza nahikorik? Zer da laguntza nahikoa? Eta eurentzat euskara oztopo besterik ez den guzti horiek ailega al litezke inoiz gureari eskua luzatzera?

Nola da posible, azken berrogei urteotan hainbeste diru eta esfortzu inbertitu ondoren, euskaraz erabat hezitako belaunaldiek beste hizkuntza batera jotzea kideen artean komunikatzeko? Lagun batek esaten dit euskarak parekotasun handia duela erlijioaren eguneko egoerarekin: umeek eta zaharrek praktikatzen dute. Bada, ez dakit oso zuzen dagoen, ume franko ikusten baititut giroak erdaraz egitera "behartuta", eta gero eta atso-agure gutxiago antzeman daiteke gure kale bazterretan euskara ezpainetan dutelarik. Oraingo zaharrak ez bide dira euskararekiko lehengoak bezain "fededun".

Hizkuntza maioritario eta hiztun gutxikoen arteko oreka oso zaila da. Orain arte horrela izan bada ere, egun askoz konplikatuago gertatzen da erronka, hain zuzen komunikazioa globalizatu »mundializatu» egin baita eta hizkuntza batzuen eta besteen garapeneko abiadura ezin daiteke berdina izan, galtzaile nor den asmatzea ariketa samurra delarik. Aditu batzuen iritziz, gaurko hizkuntzetatik %90 desagertu egingo dira XXI. mendean zehar. Polita, ezta? Egongo al da gurea, hil ezkilak eskainiko zaizkien horien artean?

Irabazi al du euskarak, bere iraupenerako ezinbestekoa zaion estatus soziala? Nik esango nuke, atzera egin dugula, tamalez. Euskal gizartea, berez, zeharo konfliktiboa dugularik, euskara ez da zurrunbilo honetan alderik osasuntsuena, ezta gutxiagorik ere. Aitzitik, oso zutabe hauskorra da eta, iruditzen zait, duela urte batzuk eskuragai zitzaizkigun espazio sozialak gero eta urrutiago ageri zaizkigula. Bestalde, ez dakit euskal belaunaldi berriak noraino dauden kontzientziatuta gure hizkuntzaren egoera larriaz.

Ba al da, euskal eta erdal hiztunen arteko sosegusa berreskuratzerik? "Inoiz izan al da?" galdetuko balit irakurleak, garai hobeak ezagutu ditugula erantzungo nioke. Beraz, bi komunitateen »berez kontrajarriak inoiz egon beharko ez luketenak» arteko interaktibitatea amets izatetik errealitatera jaitsi al genezake? Ziur nago ez dagoela zer eginik ez badugu lasaitasuna bermatzen. Gure eleaniztasunaren markoa oso estua da eta mugak irekitzen ahalegindu ezik gureak egin du, laster batean. Ez da bakarrik soziolinguistikaren aplikazio hutsa, ez; askoz terapia sakonagoa behar dugu, eta horretan gizartekide guztion saiakera konprometitua ezinbestekoa da.

Gizarte eragileon borondateak irabazi beharra dago. Helburu horretatik urruti, oso urruti gaudela onartzea sendabiderako lehen urratsa litzateke. Hizkuntza eta kultura anitzeko gizarte margoaskotarikoa bilakatzen ari da gurea, eta mosaiko horretan bizirik eta indartsu jarraitu beharko luke euskarak. Ez, ala?


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude