Alemaniak ahaztu zuen genozidioa: Namibiak ezin du

  • XX. mendearen hasieran bere abentura inperiala egin nahi izan zuen Alemaniak. Afrikan barna. Ehun urte geroago, afrikarrek oroitarazi nahi diete alemanei badutela oraindik genozidio bat beren gain hartu gabe.

2021eko uztailaren 27an
Europan potentzia den edo zen estatu orok eduki ditu koloniak Afrikan. Portugal, Frantzia, Holanda, Belgika, Britainia Handia, Espainia, Italia... Horietako bakoitzak dauka ahaztea nahiago lukeen masakre bat baino gehiago bere memorian. Aldiz, Alemaniaren inperialismoa eta genozidioak aipatu eta XX. mendeko 30-40ko hamarkadetako kontuetara jotzen dugu gehienok.

Alemaniak ere egin zituen ordea, bere abentura kolonialak. Afrikan bertan ere bai. Horietako baten ehungarren urteurrena betetzen da aurten. Eta eskertu diogu Hanburgoko Der Spiegel egunkariko Jochen Bölsche kazetariari horren berri hain zehatz eta gordina eman izana. Bere bidez ezagutu dute alemaniar askok Afrikan duten iragan ahantzi eta odoltsua.

Namibiara joan da arrastoen bila Bölsche eta han aurkitu du Herero etniako herritarren buruzagi Kuaima Riruako. Honek Alemania auzitara eraman du eta abokatu amerikar batzuk hartuta 2.000 milioi dolar eskatzen dizkio 1904an eta ondoko urteetan bere herriari egindako basakerien kalte-ordainetan. 1904ko urtarrilean, orduan hango nagusi kolonialak ziren alemaniarren kontra jazartu ziren hererotarrak, eta abuztuan Waterberg izenez bataiatutako parajean birrindu zituen Bismarcken armadak.

Hererotarren bilkura batean ikusi du Bölschek Kuaima Riruako, 67 urteko gizona. «Iragana gogorarazteko» bilkura honetan, buruzagiak irakurri du duela ehun urte Lothar von Trotha jeneralak idatzitako «Suntsiketa agindua». Honela dioena: «Nik, soldadu alemanen jeneral handi honek, Herero herriari gutun hau bidaltzen diot. Hererotarrak ez dira jadanik aleman herritarrak... Hererotarrek lur honetatik alde egin behar dute. Herriak hori egiten ez badu, nik behartuko dut horretara Kainoi Handiaren (Groot Rohr) indarrez. Alemaniaren mugen barruan, hererotar oro, arma eraman edo ez, ganaduarekin ibili edo ez, akabatu egingo dugu, eta ez dugu salbuespenik egingo ez emakume eta ez haurrekin. Eraman itzazue zuekin edo zuekin batera hilko dira. Hona zein diren Herero herriarentzako nire hitzak».

Ez ziren hitz hutsalak Von Trotha jeneralarenak. Hilabete gutxitan, beren aziendak zainduz bizi ziren 80.000 hererotar erdi-nomada haietatik ez ziren bizirik geratuko 20.000 baino gehiago. Gainerakoak, kainoi eta fusil alemanen sutan hil ziren, edo Omaheke-Kalahariko basamortuan egarriz, edo armadaren kontzentrazio eremuetan.

«Afrikarrak guretzat»

Alemaniaren usaina edonon topatu du Bölsche kazetariak Windhoek Namibiako hiriburuan, gozotegietan bezala ostatuetan Oihan Beltzeko janariak eskaini baitizkiote. Baina besterik da erdigunetik ateraz gero. 1990. urtea arte jasan zuen apartheida hemengo gizarteak, eta legez gainditua izan arren, herritarren eta auzoen arteko bereizketan nabari da gaur ere. «Hemen miseria, gosea eta Hiesa dira nagusi. Hizki handi batek erakusten du xaflazko txabola bakoitzean bizi direnak zein etniatakoak diren: N dute markatua Nama etniakoek, D erakusten dute Damara etniakoek eta H berriz hererotarrek».

Afrika hego-mendebaldeko lur horietan zabaldu nahi izan zuten inperioa Prusiako buruek XIX. mende bukaeran. Britainia Handia eta Frantziaren pare izan nahian, Berlindik kontrolatutako Afrika, Txina eta Ozeaniako lurraldeak Alemaniaren lurraldearen bost halako hartzera heldu ziren. Garai haien irudi edertua eskaini dute urte luzez historialari alemanek: britainiar eta frantsesek ez bezala, beraiek bakean egin zirela lurralde haien jabe, komertzianteen estrategiari segituz, eta kolonialismoa bukatutakoan azpiegiturak utzi zizkietela bertakoei.

Kasik mende bete beranduago, zenbait historialari hasi da gauzak bere lekuan jarri nahian. Egia omen da Afrika hego-mendebaldera iritsi zen Adolf Lüderitz tabako negozianteak 200 libera eta 20 fusil zaharretan erosi zizkiela lurrak bertako beltz «basatiei», gero bere izena eramango zuen portua eraikitzeko. Otto von Bismarck jenerala luzaz kolonia eta txorakeria horien kontra egona zen, baina azkenean ohartu zen horiez balia zitekeela, arrazoi ekonomiko eta barne politikazkoengatik: langabeziak 9 milioi herritar harrapatzen zituenean emigrazioa bideratzeko lekua behar zuen, eta baita buruzagi sozialdemokratak atzerriratzeko presondegi eta koloniak ere. Hala sartu zen kolonialismoaren abenturan 1884an, hauteskundeak tartean zirela («dena zagok aspaldi asmatua, Bush laguna» esango luke gaur) eta Togo, Kamerun, Afrika ekialde eta Pazifikoan zehar barreiatu zuen bere armada. Afrikan «beltzei hezkuntza emateko» sartu zirela zioten bihotz oneko giristinoek, baina Ludwig Külz medikuak ongi esplikatu zuen horrekin egia panfleto ziniko batean: «Zertarako? Beltzak guretzako lan egin dezan. Afrika afrikarrentzako, baina afrikarrak guretzat».

Behin koloniak eskuratzen hasita, masakreak eta genozidioa ezin dira saihetsi. Horietan entrenatu ziren jeneral aleman ospetsuak, tartean Heinrch Göring jenerala, Hitlerrekin goia joko zuen Hermann Göringen aita. Hererotarren dramara etorrita, komertzianteek errukirik gabe saltzen zizkieten armak, alkohola eta balio gutxiko tresneria afrikarrei, trukean aziendak hartuz. Egoera gogortzen joan zen eta 1904an lehertu egin zen, militar eta kolonoek emakume beltzak gero eta gehiago bortxatzen zituztelako. Urtarrila hartan oldartu ziren hererotarrak eta 123 komertziante, kolono eta soldadu aleman hil zituzten »misiolari, emakume eta haurrak bizirik utzita». Berlindik soluziobide diplomatikoa baztertu eta Von Trotha jeneral krudela bidali zuten 10.000 gizonekin.

Honek sarraski odoltsua jarri zuen abian. «Azal beltza duen oro akabatu dugu» idatzi zuen etxera soldadu batek. «Ez haurrik eta ez emakumerik utzi dugu bizirik». Abuztuan Waterbergeko zelaietan inguratu eta artileriaz txirtxilatu zituzten.
Ihes egin zutenak Von Trothak basamortura bultza zituen, gero ihesbide guztiak kontrolatuz. «Hilzorian zeudenen edo erotuen garrasiak entzuten ziren zabaldi triste haietan» idatziko zuen liutenant batek. Beren buruak errenditu eta kontzentrazio zelaietan »hitz hori hemen erabili zen estreinakoz» sartutakoetatik erdiak hil ziren. Ororen buru, 2.300 aleman eta 70.000 afrikar hil ziren.

Ehun urte pasa eta Munich ondoko Truderig herriko «auzo kolonialean» oraindik Lüderitz, Waterberg eta Von Trotha kaleak daudela ikusi du kazetariak bertan. Berdeen alderdiak eskatu du kale izenak aldatzea, baina alkateak erantzun du garestia litzatekeela horiek aldatzea, eta biztanleei buruhauste frango ekarriko liokeela.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.




Azkenak
Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


Eguneraketa berriak daude