Mirua negu gorrian

  • Ez goaz gazta bila ordea, herri horietara, miru gorri bila baizik. Aldatz eta Etxarri-Larraun artean dagoen harizti zahar bat ederki ezagutzen dute miruek eta haien bila abiatuko gara hanka puntetan.

2021eko uztailaren 27an
Betidanik jakin izan da, Nafarroan, miru gorriak lo lekuak erabiltzen dituela. Basoko zuhaitzak izan ohi dira gune horiek. Horietako bat Aldatz eta Etxarri-Larraunen artean dagoen harizti zahar bat da. Nafarroako lo lekuen artean garrantzi handikoa da, azken urteetan 150 bat miru erroldatu baitituzte. Gaurkoan, beraz, bi herri hauen artean antolatu dugu ibilbidea.

Bertara iristeko A-15 autobidea hartuko dugu eta Aldatz, Arruitz eta Mugiroko irteeran aterako gara. Aldatzerantz joko dugu, NA-4018 errepidean barrena. Kotxea Aldatzen utzi »nahi izanez gero alderantziz egin daiteke» eta poliki-poliki Etxarri alderantz abiatuko gara errepidetik. Oso errepide lasaia da, apenas igarotzen da autorik eta luzera bi kilometrotakoa da. Aldaparik ere ez du, beraz oraingoan ez dago aitzakiarik osteratxo bat egiteko. Atera bezain pronto eskuinetara zelai bat dago, ez litzateke harritzekoa bertan miruren bat janari bila ibiltzea. Beraz, begiak zabaldu, belarriak erne eta ahoa ahalik eta itxien mantendu. Dena den, zerura begiratuz gero, uneoro ikus daitezke.

Bidegurutze batera helduko gara. Guk eskuinetara hartuko dugu, alboko herrirantz. Dagoeneko hariztia parez pare izango dugu. Prismatikoak eskura baditugu, erreparatu zuhaitz adarretara. Bertan pausatuak egon ohi dira miruak.

Ez inguratu hariztira, 50 ardiz osatutako artaldea, artzain eta guzti, aldamenean igaroz gero. Ez dira ikaratuko, baina nahikoa da erroldarako kolaboratzaile bat urrutiago egotea hegaztiak erabat aztoratzeko eta ondorioz, lo leku hori bertan behera uzteko. Hegazti horiekiko gomendatzen den distantzia minimoa 400 metrokoa da. Hegaztiak ikusteko askoz hobe da herriko punturen batean kokatzea. Miruak ohituta daude herrian jendea ikusten, baina ez hain ohituak zelai erdian pertsona bat topatzen.

Berehala, Etxarri-Larraunen izango gara. Aparteko gunea hariztia oso-osoan ikusteko. Miruak arratsaldeko 15:30etatik 18:30ak bitarte, poliki-poliki lo lekura inguratzen hasten dira. Lo lekura abiatu aurretik, guztiek batzeko ohitura dute, "aurre lo leku" batean. Taldekatzeko joera nabarmena dute, 80 ale ere ikusi izan dira batera. Normalean, planeatzen ikusiko ditugu, ez dituzte hegoak askorik mugitzen, baina, lo lekurantz doazenean, nabarmen astintzen dituzte hegoak, hegada bizkorrak eraginez. Egun lainotsu eta euritsuak oso aproposak dira miruak ikusteko, halako eguraldiarekin miru askok lo lekuan igarotzen baitu eguna. Komeni da beraiek gu ez ikustea: soilik behin erasoak sentituz gero, lo lekua mugi dezakete, bitan banatu edo alde egin.

Berriz ere Aldatzera itzultzeko, lursail partzelatuen erditik doan bidezidorra hartuko dugu. Ez du inongo galerarik, eta segi zuzen aurrera kilometro batean gutxi gorabehera. Hau ere aldaparik gabea, errepidea baino bide traketsagoa, baina erosoa. Nekerik sentitu gabe, berriz ere autoan izango gara konturatzerako.

Miru gorriaren errolda Nafarroan
1993-94 urteetan, miru gorriaren errolda egin zen Nafarroan. RSPB (Royal Society for the Protection of Birds) elkarte ingelesak eman zuen diru laguntza eta SEOk (Espainiako Ornitologia Elkartea) koordinatu zuen. Erroldaren helburua, espezie honen populazioa ebaluatzea zen. Boluntarioekin egin zuten lana eta jende ugari bildu zenez, miru gorriaz gain, beste zenbait harrapari erroldatu zituzten: zapelatza, arrano sugezalea, sai zuria, belatz gorria, mirotz zuria eta urdina...

2000-2001 urteko neguaz geroztik, Nafarroako Gorosti natur zientzia elkarteak darama erroldaren ardura. Lehen SEO-k erabilitako metodologia berbera erabiltzen dute lo lekuak erabiltzen dituzten miru gorrien jarraipena egiteko. Hegazti negutarrak zein bertan kumatzen dutenak biltzen dira lo leku hauetan. Nafarroan erabiltzen diren 25 lo leku daude gutxi gorabehera, baina jarraipena leku gehiagotan ere egiten dute, 80-90 guneetan.

Urtero lo leku berriak aurkitzeari ekiten diote. Izan ere, ez da hain erraza izaten lan hori. Askotan, ustez lo lekua dena, guztiak elkartzeko gune bat besterik ez da izaten. Bestetan, berriz, lo leku finkoak diruditenak, abandonatu egiten dituzte gauetik goizera. Badirudi, batez beste, 16 metrotako zuhaitzak erabiltzen dituztela. Dena dela, zuhaitz altuak dituzte gustuko, inguruko altuenak. Espezieei dagokienez, haritzak, makalak, pinuak... erabili izan dituzte. Baina ez edozein pieza; aukeratzekotan, planta onekoak.

Tokian tokiko espezie ugariena erabiltzen dute lo lekutzat. Nafarroako erdialdean eta Erriberan makaldiak gailentzen dira eta Iparraldera joaz, harizti eta pinudiak. Bitxikeriaren bat ere aurkitu dute: Erriberrin goi tentsioko dorreen gainean lo leku bat topatu zuten.

Aurten ere, dagoeneko ari dira lanean Gorosti elkartekoak. 2003ko abenduan hasi ziren eta 2004ko urtarrila arte egin dituzte erroldak kolaboratzaileen laguntzarekin. Miru gorriarekin batera, korbidoak ere erroldatzen dituzte, batez ere beleak, Aldatzen ugaria den espeziea. Parte hartzeko interesa duen edonori dago zuzendua eskaera. Elkarteak beharrezkoa den informazio guztia ematen du eta jarraitu beharreko instrukzioak. Beraz, ez da hegaztietan jakitun izan behar honelako ekintza zoragarrian parte hartzeko.

Miru gorria (Milvus milvus)
Bertako espeziea da, autoktonoa. Urte osoan ikus daiteke, baina neguan eta pase garaian, sarriago begiztatzen da.

Beherantz doa populazioa, nahiz gure ustez, bere gustuko bizileku ugari egon hemen. Ez dakigu zergatik, baina gutxitzen ari dira. Arrazoi bat baino gehiago izan daitezke: isileko ehiztarien tiroak faktore nagusi dira eta baita kotxe istripuak, elektrokutatuta hiltzen direnak eta pozoitutakoak. Joan den mendean, gizakiak izugarrizko jazarpena hasi zuen hegazti eder horren aurka. Beherakada nabarmena jasan zuen populazioak. Egun, espezie mehatxatuen euskal katalogoan, zaurgarri moduan dago. Bere banaketari dagokionez, Araba gustuko du eta Nafarroa zer esanik ez. Iparraldean berriz, txoko gehienetan ageri da.

Miru gorria, hegazti harraparia da, txori txikiz, ugaztunez eta hondakinez elikatzen da. Zuhaitzetan egiten du habia edo normalean, besteek egindakoa aprobetxatzen du. Gehienetan, bele eta zapelatzek abandonaturiko habiak erabiltzen ditu. Basoan kumatzen du, isolatutako zuhaitzetan, gizakiaren begi bistatik aparte. Martxoan izaten da hori eta arrautzatxoetatik bi edo hiru txitatxo jaiotzen dira.
Erabat antropizatua dago, herri inguruak gustatzen zaizkio eta bertako zelaiak erabiltzen ditu ehizarako. Oso gustuko ditu zabortegiak, granja inguruak eta hildako abereak uzten direneko lekuak.

61cm-tako luzera eta metro eta erdiko hego zabalerarekin, hegazti arina da, kilogramo bateko pisuaren bueltan dabil. Gorputza arre gorrizta du. Burua grisa, ñabardura marroiekin. Hegoak luzeak dira eta azpialdetik orban zuriak dituzte. Isatsa espeziearen bereizgarria da eta luzea, gorria gainaldetik, zuria azpialdetik eta oso urkilatua (V forman amaitua) da. Hanketara begiratuz gero berriz, oiloa dirudi, hanka hori-horiak ditu. Mokoa, hanken kolore berekoa, kurbaduna eta punta beltz batean amaitua. Bere hegaldia oso geldoa da, apenas mugitzen den. Harraparien artean, hegalari trebeenetakoa da. Airearekin jolasean dabilela, erraz ikusten zaizkio aipatutako ezaugarriak.


ASTEKARIA
2004ko otsailaren 22a
Azoka
Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude