Ikusezinak


2021eko uztailaren 27an
Irakeko, Palestinako edo Afganistango manifestazioak telebistan ikustean beti salto egiten dit halako automatiko batek: hara, orain ere ez da emakumezkorik ageri. Bagdadeko kaferen bat grabatzen badute, prentsak hau edo bestea dioela-eta, edo telebistak Sadamen irudiak eman dituenean hiritarrek zer erreakzio izan duten erakusteko adibidez, gizonezkoak bakarrik ikusten dira edaritegian. Halakoetan, gizon horiei dagozkien emakumeak egunkariak non eta nola irakurtzen ote dituzten imajinatzen jartzen naiz, telebistan ikusitakoaz tertuliarik egiten ote duten... Emakume ikusezinen egunerokotasuna nolakoa ote den jakin nahi nuke. Izan ere, kalean ihesian bezala edo soilik plañidera modura azaltzen dira emakumezkoak hiri horietan.

Ba antzeko sentipena izan nuen sansebastianetan hemen bertako telebista ikustean, kantak dioenez munduan bakarra den hiri honen festetako hasiera eta bukaerako ekitaldiei begira. Oholtza gainean ageri ziren Javier Gurruchagak »Orquesta Mondragonekoak» bere aitaren aitzakian hain ondo parodiatu izan zituen donostiar koxkeroak. Festaren zioari buruz ezer ez dakienari irudi horiek erakutsi eta atera zitzakeen ondorio bat edo bi, adibidez, danborrariak aukeratzeko castingean tripazorroa izatea eta purua erretzen jakitea baloratzen zutela. Hortik aurrera ikusle birjinak galdetuko luke inuzenteki: eta non daude emakumeak? Egon, egon behar zuten ale bat edo beste oholtza gainean, gainerako danborraden ordezkarien artean. Ikusi, apenas ikusi genituen telebistaz.

Eta hau, juxtu hedabideetan behin eta berriz errepikatu den bitartean hogeita bosgarrenez aterako zela lehen danborrada mistoa, Kresalakoa. Egia esan, Irun eta Hondarribiko alardeen atarramendua ikusita, bazen ospatzekoa eta haizatzekoa Kresalakoek 1979an emandako pausoa. Garai hartako guruen igarkizun apokaliptikoek kale egin zuten, emakumea danborra jotzen hasten bazen hori danborradaren amaiera izango zela esatean. Harrez gero ia urtero sortu dira danborrada berriak eta ia denek sarbidea eman diote emakumeari. Horregatik, are eta nabarmenago geratzen da kontraesana: nolatan bihurtzen dira oraindik ere ikusezinezkoak emakumeak Konstituzio plazako izadan eta arriadan? Zergatik ematen zaie babes ofiziala ekitaldi horiei? Zorionez, halako batean eta Pilar Miró tarteko, kendu zitzaion ofizialtasuna Gaztelubideko afari misoginoari, baina gauzak bere horretan trabatuta geratu dira harrez gero, eta erne egon ezean, atzerapausorako joerarekin. Horren adibide Txabarriren hankasartzea, afari horretara diputatu nagusi gisa joanez (barkamena eskatua du jada). Paradoxa are eta handiagoa gertatzen da kontuan izanez gero aurten Gehituri eman zaiola hiriko dominetako bat. Bejondeiela Gehitukoei, merezia zuten, besteak beste daramaten ibilbide inteligente horrengatik, baina horrelako operazio bat makillaje hutsa izan ez dadin, Donostiak, Udala aurretik dela, astindu beharra dauka sansebastianetako inertzia baztertzaile hori.

...eta mantelinaz


Azken batean, distantziak distantzia, Kabul, Gaza edo Bagdadeko emakumeen ikusezintasuna eta Donostiakoena ezpal berekoak dira. Ezpal berekoak diren bezala islamdar fundamentalisten irizpideak eta Espainiako Artzapezpikuen Batzarrak familiaren krisiaren aitzakian eman berri duen lezioa. Behingoz bat etorri naiz María San Gil bezalako baten adierazpenekin, esan duenean "minduta" sentitu dela gotzainen iritziekin. Izan ere, tarteka barregura ematen du apezpikuak beren buruen halako karikatura egiten ari direla ikusteak, eta azken batean, nola ez gaituzten konfesonarioan harrapatuko, hor konpon! Baina hurrena PP-ko zinegotziak dioen min hori berritu egiten zaio bati. Min anzestrala dago oinarrian, gure aurretik joandako belaunaldiek pairatu zutenaren oihartzuna dakarrena sentimentuen memoriatik. Baina minduta ez ezik, irainduta sentitzen zara, Eba galduaren alaba galdua izatera kondenatzen zaituztenean. Eta harri eta zur Elizaren baitan pastoral horrek merezi duen tamainako erreakzio zirt-zartekorik ez dela piztu ikustean. Non daude kristau aurrerakoiak?

Aspalditik pentsatu izan dut Elizak baduela garaia autokritika egiteko bere dotrinarekin munduan zehar zabaldu duen zorigaitz eta saminarengatik. "Euskaldun fededun" izan garen Herri honetan badakigu zerbait horretaz. Baina bistan denez, ez dago autokritikarako borondaterik. Kontzientziak bahituta izaten segitu nahi dute buruzagiek eta, aldi berean, beraiena ez omen den erreinuan ere ez dute aginteari jaregiteko asmo izpirik. Txadorra? Burka? Beloak? Mantelinak alkanforretatik atera beharrean daude oraindik Eliza honen menpeko emakumeak. Apur bat ikusezinago »ezdeusago» izan daitezen.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude