Gula


2021eko uztailaren 28an

Hasier Etxeberriari eta David de Jorgeri, Sukaldean liburuaren egileei.

Garai batean bekatu larria zen gula munduan, eta hamaika izen hartzen zituen bere izate sendo eta zabalean. Euskal Herrian bertan, sabelkeria deitzen zioten batzuek, eta besteek berriz gormandiza edo jalekeria. Bere eragin bortitza zela eta, Elizak mehatxuka ibili behar izaten zuen: "Gulan erori dena -zioten abadeek pulpitoan -, gosez eta egarriz ibiliko da, ur xorta bat ere ezin erdietsiz, ahuldua eta flakatua". Jendeak, pietate handiko egun haietan, errespetuz entzuten zuen predikua, baina, ai!, dozena bat buñuelo eskatzen zuen hurrengo urratsean.

Aldaketak suertatu ziren, ordea, eta gula, gaur egun, hil zorian dagoen mamu bat besterik ez da; desbizi ere armiarma-sarezko herrialde ospelean desbizi da, zapuztuta eta etsita. Non ote da Neron enperadore hura, bazkaldu eta, ostera jan ahal izateko, gonbito egiten zuena? Non ote Versalles-eko oturuntza haiek, zeinetan, hamazazpi platera desberdinen ondoren, nataz egindako elefante bat, tamaina naturalekoa, ateratzen zuten postretzat? Non La grand bouffe filmean azaltzen diren bezalako joerak? Vanitas Vanitatum, egun horiek joanak dira betiko. Inork ez dio orain, gulari, holako adoraziorik. Ez holakorik eta ez bestelakorik.

Ez baitago erabateko etsipena mamu guztien esku, aldian behin begi bat zabaltzen du Gulak. Sumatzen al da argitxorik urrunean? Zabaltzen al da leihatilarik?. Normalean ezetz iruditzen zaio, eta bere lozorroan jarraitzen du. Baina gaurkoan ez da hola gertatu. Gaurkoan, inauteri bezpera honetan, zabalik ikusi du leihatila, piztuta urruneko argia. Inauteriak! Jai ederra da! Bere eguna, ia! "Ez dut auzia galdutzat jo behar!", esan dio Gulak bere buruari, pilpilka bihotza, puztuta bere ilusio guztiak buñueloak bailiran. Aldarte horrekin, gogor astindu ditu hegoak. Ez du hautsik behar.

Egin du Gulak hegan, kokatuta dago jada jatetxe eder bateko sabaian. Mahaiak beteta daude, eta talde mardulak osatzen dituzte bezeroek: gizonezkoak hemen, gizonezkoak han, matrimoniyuak tartean. Builaka ari dira denak, algararen bat entzuten da noizean behin. Umeak txantxo jantzita daude. "Agg!", hots egiten du Gulak ume haiei begira. Gerlariak eta printzesak alde batera utzita, gainerako guztiak hanburgesaz mozorrotuta baitaude. Baina instant bat izan da. Berehala etorri da bere onera. Gose usaina dago jantokian, azeitunak irensten ari dira asko, koskorrik gabe daude dagoeneko ogi opilak. "íViva Pantagruel!", hots egin du Gulak.

Baina, ixo!… badoa ugazabandrea -begirada fier, libretatxoa tente- gizonezkoz hornitutako mahai baterantz. "Zer hartuko duzue?", dio agur modura. Tarterik gabe, zerrendari ekiten dio: "Tomate konfitatuak dauzkazue, tomateak hegaluzez beteta allioli saltsarekin, tomateak okelaz beteta Carolaren eran, eta trufa beltzen nahaskia ere badaukazue, eta pasta txipiroiekin, pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin, eta arraingorri pastela, itsaskabra pastela, ganbak tenpuran…".

Ugazabandreak zerrendarekin jarraitzen du, gizonezkoek aingeruek bezala egiten dute irribarre. Eta Gulak ere irribarre egiten du; zerukeriarik gabe, baina zabal. Gizonezko batek keinu egiten dio ugazaba-andreari. "Niri, letxu entsalada bat tipula pixka batekin", dio. Luze gabe, bere bost kidek baiespena ematen diote. "Oso ideia ona", dio izkinakoak. Libretatxoan idatzita dago jada: letx&tip 6. Beste hiruk zainzuriak eskatzen dituzte, "baina ez maionesarekin" - zz&ozp 3-; azkenekoak, berriz, ezerezaren alde jokatzen du garbi: "Legatza bakarrik hartuko dut. Plantxan. Patatarik gabe, mesedez". "Oso ideia ona. Nik berdin", txalotzen du izkinakoak. Oihartzunak lagunduta bezala, hitz haiek behin eta berriro igotzen dira sabaira. Begira zer aurpegi daukan Gulak: arestiko irribarrea izoztuta datza bertan.

Mahaiko hamar gizonezkoak hizketan ari dira, lanturuak eta hasperenak sortzen dira beren ezpainetatik: "Kolesterol", dio batek; "tentsio altua", besteak; "azido urikoa", hirugarrenak, "oraindik beste hamar bat kilo galdu behar ditut", laugarrenak… Zorionez, Gulak ezin ditu hitz latz horiek entzun. Dagoeneko atera da iheska, hegaka doa armiarma-sarezko herrialderantz. Kristalezko teilatu baten gainetik pasatzean, bere irudia ikusten du aspaldiko partez: "Pterodaktilo bat ematen dut!", dio izututa, hegoei areago eraginez.


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude