Udaberria geldiarazi


2021eko uztailaren 27an
Injustiziara ohitzea baino gaitz kutsakorragorik ez dago, genioen gure kanta batean. Abestiaren gaia oso bestelakoa izanik ere, leloa ederki asko ekar dezakegu azkenaldian ikaratu, atsekabetu eta amorrarazi gaituen jazarpenaren harira. Eskuragai daukagun jazarpen katalogoa zabala dela diost batek, eta hala da, barkatu; musikarion aurkakoaz ari natzaizue oraingoan, hain nabil aztoratuta garai batetik hona. Ez gara honetan bakarrak, ez eta lehenak ere. Eraso bat besteari jarraitu zaio artazi mediatikoak boladan jarri arte, eta martxa honetan soinujolearen semea bera isilaraziko dute. Horrexegatik ez dugu protagonista bihurtu nahi, musikari izate horrexegatik izan nahi dugulako protagonista; edo bestela esanda: protagonismoa geure musikak har dezan nahiko genukeelako, beste edozeren gainetik. Ez dugu afera honengatik publizitaterik nahi; musikan sinesten dugu eta bere arimak gauzak aldatzeko izan lezakeen indarrean. Zerrendan beste izen bat izatearen arriskua hauxe da ordea: zentsurarik makurrenera ohitzea, kokiltze sistematikoa alegia. Errefuxapen komunikatuen esparrua da antza, defendatzeko uzten zaigun bakarra, eragin- kortasunaren eremutik urrutitxo badago ere. Buruari eragiten jarraitzen dugu baina, irudimenak argibidea erakutsiko digulakoan, beste batzuetan bezalaxe. Egoera anormala da eta debekuak bultzatu dituztenek ekarri dute deserosotasun hau, baina normaltasunerako bidea zein den asmatzeko lehendabiziko urratsa ez isiltzea da. Kantari jarraitzeko gogoa biderkatu egin zaigu.

Atxekimendu mezuak beti dira ongietorriak eta jite ezberdinetakoak jaso ditugu: jarraitzaile zein musikariena, hainbat komunikabideena »musikalena zein besteena», zenbait talde politikoena, eta arazoaren haziera potentzialak hartaratuta, azken uneko bi: Eusko Jaurlaritza batetik, zeinak euskal industriaren aurkako boikotaz hitz egin duen arazoa orokortasun ikuspegi batetik tratatuz (behin orokortzen hasita, bazegoen zakura sartzeko beste mila adibide, baina tira); eta SGAE bestetik, (azkenean!) adierazpen askatasunaren aldeko aldarri epela eginez. Azken bi elkartasun dei hauek noiz eta nola etorri diren eztabaidatzen hasi gabe, ongietorriak direla berretsi nahi nuke, horrekin nahikoa ez den arren. Itsasontzi handiek maniobra zailagoak egin behar dituzte egoera berrietara egokitzeko, gauza jakina da hori, baina agian horrexegatik eskatu beharko genieke erreflexuekin azti ibiltzeko. Asko dira mugitu direnak eta beste asko egoera latz honen aurrean oraindik hitz erdirik ebaki ez dutenak. Azken hauen taldean musikarekin zerikusi zuzena dutenak dexente dira eta agian hauen isiltasunak mintzen du gehien. Batzuen mututasunak eta noski, diktaketa hitzez-hitz jarraitzen duten komunikabideen irainek. Titular guztiak guri buruz dira, baina ez digu inork ezer ere galdetu, genioen beste kantu batean.

Bestalde, inork gutxik komentatu du pentsamolde askatasunaren aurkako ehiza honen beste alderdietako bat. Argi dago emanaldiak bertan behera geratzean artista dela lehendabiziko kaltetua, baina kontuz, ez bakarra. Alderdi ekonomikoaz gain »honek diskoen salmentan nola eragingo duen ez da erreza aurrikusten», publikoa bera da gustuko duen taldea ikusi ezinik geratzen dena. Madrilgo kasuan, adibidez, non hainbatetan aritu izan garen inolako arazorik gabe. Horrexegatik momentuotan zaletuekin gogoratu nahiko nuke, eurenean berriz ere orain arte bezala kondizio normaletan jo ahal izanen dugunaz ziur (zerbait oso gaizki dabil ustezko demokrazia baten sistematikoki musikariak isilarazi nahi direnean). Izan bedi berandu baino lehen, martxoaren hamabosta arte bederen izango ez dela dirudien arren.

Honako hau ez genioen gure inongo kantutan, baina mailegutan hartuko dut hurrengorarte: Loreak motz ditzakezue, baina sekula ez duzue udaberria geldiaraziko.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude